2025eko Euskal Herriko Itzuliko 3. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Zarautz-Beasain (156,3 km)
2025eko Euskal Herriko Itzuliaren hirugarren etapa apirilaren 9an jokatuko dute, asteazkenez. Gipuzkoan izango da etapa, osorik, Zarautzen hasita eta, 156,3 kilometro eginda, Beasainen amaituta. Itzuliaren antolatzaileen iritziz, 64. ekitaldiko "etapa nagusia" izan liteke, azkenarekin batera; izan ere, ibilbidean mendiko sailkapenerako zazpi mendate puntuagarri igo beharko dituzte txirrindulariek, eta horietako bat, Santa Ageda, 2. mailakoa izango da. Ziklistak 13:27an abiatuko dira, eta 17:18tik 17:42ra bitartean amaitu.
Ibilbidea oso gorabeheratsua izango da, hasieratik. Parte-hartzaileak, Zarautzetik irten ostean, Zumaian izango dira, eta 3. mailako Meagari egin beharko diote aurre, 16,1. kilometroan. 38,9. kilometroan, Aia atzean utzita, Andatzarrate dago, 3. mailakoa hori ere; Andatzarrate ez da gogorra, batez beste %Ā 2,6ko malda baitauka, baina luze-luzea da, 13,9 kilometro dituelako.
Itzuliak, jarraian, Alkiza igoko du, 3. mailakoa hori ere, eta bertatik Santa Agedarantz egingo du. Santa Agedako pankarta lasterketako 68,8. kilometroan dago; aurtengo Itzulian, 2. mailako lehenengo mendatea da. %Ā 6,9ko malda du, batez beste, eta igoera bederatzi kilometrokoa da.
Ziklistak Mandubian izango dira (azken hori ere 3. mailakoa da), eta gero Ormaiztegin, hau da, Jon eta Gorka Izagirreren sorterrian; zaleek ondo baino hobeto dakitenez, Gorka Izagirrek aurreko denboraldiaren amaieran utzi zion txirrindulari profesionala izateari. Ondoren, 111. kilometroan, etapako aurreneko esprint berezia izango da jokoan, Beasainen; hortxe bertan, 45 kilometroren buruan, amaitu egingo da etapa.
Esprint berezi horren ostean, Gaintza igoko dute. 3. mailako mendatea da, laburra, kontuan izanik 2,2 kilometro dituela, baina oso gogorra: batez beste, %Ā 12,1eko malda dauka, baina %Ā 20rainoko maldaren bat badu. Alegian jokatuko dute bigarren esprint berezia, Lazkaomendirako igoerari ekin aurretik. Gaintza bezala, Lazkaomendi 3. mailako mendatea da, laburra (1,4 kilometrokoa), baina biziki gogorra: batez beste, %Ā 10eko malda du, eta zati batzuetan %Ā 18rainoko malda ere badauka. Jardunaldiko zazpigarren eta azken mendatearen pankarta helmugarako bost kilometro eta erdira dago.
ETAPAKO PROFILA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 3. etapa (apirilak, 9)
Ibilbidea: Zarautz - Beasain
Distantzia: 156,3 km
Hasiera-ordua: 13:27
Amaiera-ordua: 17:42 (38 km/h) | 17:30 (40 km/h) | 17:18 (42 km/h)
Goranzko desnibel metatua: 3.035 metro
Mendiko saria: Meaga (3. mailakoa), 16,1. kilometroan; Andatzarrate (3. mailakoa), 38,9. kilometroan; Alkiza (3. mailakoa), 49,8. kilometroan; Santa Ageda (2. mailakoa), 68,8. kilometroan; Mandubia (3. mailakoa), 87,5. kilometroan; Gaintza (3. mailakoa), 119,4. kilometroan; Lazkaomendi (3. mailakoa), 150,9. kilometroan
Zure interesekoa izan daiteke
WorldTourreko 16 talde eta Euskaltel-Euskadi, Caja Rural-Seguros RGA eta Kern Pharma, 2026ko Euskal Herriko Itzulian
Lasterketaren 65. ekitaldian zein talde arituko diren iragarri dute antolatzaileek; hala, aurtengo Itzulian UCI WorldTeam mailako talde guztiak izan dira, Jayco-AlUla eta NSN Cycling Team izan ezik.
2026ko Itzuliaren ibilbide ofiziala aurkeztu dute
Lasterketa apirilaren 6tik 11ra bitartean lehiatuko da, eta Bilbon hasiko da, erlojupeko batekin.
Itzulia Bilbon hasiko da
2026ko Itzulia Bilbon hasiko da, apirilaren 6an. Txirrindulariek 14 kilometroko erlojupekoa egin beharko dute Bizkaiko hiriburuan.
Bilbon abiatuko da 2026ko Itzulia, erlojupeko etapa batekin
Apirilaren 6tik 11ra izango da aurtengo edizioa, Bizkaiko hiriburuan 14 kilometroko erlojupeko batekin hasita.
2026ko Itzuliko etapa bat Basaurin hasi eta amaituko da
Basauriko Udalak eta OCETAk hitzarmena sinatu dute, udalerria hurrengo edizioko etapa bateko egoitza izan dadin.
Galdakao 2026ko Itzuliko etapa baten irteera eta helmuga izango da
Galdakaoko Udalak eta OCETAk udalerria hurrengo edizioaren ibilbidean sartzen duen akordioa sinatu dute.
Euskal Herriko Itzuliko palmaresa eta ohorezko postuak
Lasterketako irabazle guztien zerrenda, 1924tik 2024ra. Alberto Contador eta Jose Antonio Gonzalez Linares dira Itzuli gehien irabazi dituzten txirrindulariak (4). Euskal ordezkariei dagokienez, Julian Gorospek bi garaipen ditu.
Ezin hobea izan da Joao Almeidaren lehen partaidetza Itzulian
Joao Almeida (UAE) txirrindulari portugaldarrak lehen aldiz lehiatu du Euskal Herriko Itzulia, eta txapela jantzita amaitu du podiumean. Hauek izan dira bere unerik onenak gure lasterketan.
Almeida: ''Egia esan, primeran egin dugu''
Joao Almeida (UAE Emirates) portugaldarrak irabazi du larunbat honetan 2025eko Itzulia Basque Country lasterketa, Eibarren hasi eta amaitu den seigarren eta azken etapa irabazita (adierazpenak gaztelaniaz).
Almeida: ''Oso pozik, ez naiz ondo sentitu, baina dena emanda irabaztea lortu dut'''
Joao Almeidak irabazi du 2025eko Itzuliko 4. etapa eta bera da lasterketako lider berria. Garaipena bereganatu ostean EITB Mediarekin hitz egin du Portugalgo txirrindulariak. (adierazpenak gaztelaniaz)