Itzuliak denbora-sari moduan segundo gehiago izango ditu jokoan lineako etapetan
Red Bull Kilometroak sei, lau eta bi segundo eskainiko ditu jardunaldi bakoitzean, bere pankartaren azpitik gurutzatzen duten lehen hiru txirrindularientzat; beste esprint bereziak hiru, bi eta segundo bat ematen ditu eta helmugak hamar, sei eta lau.
2026ko Itzuliak denbora-sari moduan segundo gehiago izango ditu jokoan lineako etapetan, hau da, erlojupekoak ez diren bostetan, lasterketaren antolakuntzak astearte honetan iragarri duen bezala. Zehazki, Red Bull Kilometroa da berrikuntza nabarmenena, honek, bigarren, hirugarren, laugarren, bosgarren eta seigarren etapetan sei, lau eta bi segundo eskainiko ditu bere pankartapetik zeharkatzen duten lehenengo hiru txirrindularientzat; gainera, probaren aurreko edizioetan bezala, jardunaldi bakoitzeko beste esprint bereziak hiru, bi eta segundo bat eskainiko ditu, eta helmugak, berriz, hamar, sei eta lau.
Red Bullekin “akordio estrategiko bat” lortu duela adierazi du Itzuliak prentsa-ohar batean, hau “lasterketaren hurrengo edizioan Red Bull Kilometroa sartzeko. Ekimen hau bost etapa ezberdinetan egonen da, eta jardunaldi bakoitzaren amaierako kilometroetan kokatuko da. Red Bull Kilometroak, lasterketan bitarteko puntu bat ezarriko du lasterketan eta sailkapen orokorrean eragin zuzena izanen du. Puntu hau zeharkatzen duten lehenengo hiru txirrindulariek denbora-sariak jasoko dituzte sei, lau eta bi segundokoak, hurrenez-hurren".
“Ekimen honekin, Red Bull Kilometroa lasterketaren elementu estrategiko berria bihurtu da, taldeei taktika anbiziotsuagoak erabiltzera bultzatuz, bereziki eskapada eta denbora-sarien borroken inguruan. Aldi berean, iheseko txirrindulariek eta baita multzo nagusiak, lehiaketaren intentsitatea handitzeko eta zaleendako ikuskizun handiagoa eskaintzeko pizgarri bat gehiago izango dute, horrela lasterketaren emozioa oraindik gehiago goratzeko”.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Euskal Herriko Itzuliko 6. etaparen profila eta ibilbidea: Goizper-Antzuola-Bergara (135,4 km)
“Azken etapa ez da tramitea izango”, ohartarazi dute Itzuliko antolatzaileek, lehiako seigarren eta azken egunak zer ekarri ahal duen aztertuta. Asentzio, Elosua eta Azkarate bina aldiz igoko dute, eta, guztira, hiru igoera 2. mailakoak izango dira: “Sailkapen nagusia estu-estu egotekotan”, adierazi du Itzuliak, “etengabeko markaketak izango dira; urrundik azkeneko erasoa jotzeko aukera balia lezake baten batek, halaber”.
2026ko Euskal Herriko Itzuliko 5. etaparen profila eta ibilbidea: Eibar-Eibar (176,2 km)
Eibarrekoa, ziurrenik, aurtengo Euskal Herriko Itzuliko etapa nagusia da. Luzeena da, eta, ibilbidean, zortzi mendate ditu; horietako hiru, hain zuzen Azurki, Krabekin eta Izua, 1. mailakoak dira. “Aurreikuspena da faborito nagusien arteko erasoak izatea; kontuan izateko moduko aldeak markatzeko aukera dago, eta azken emaitza, hein handi batean, zehaztuta gera liteke”, diote lasterketako antolatzaileek.
2026ko Euskal Herriko Itzuliko 4. etaparen profila eta ibilbidea: Galdakao-Galdakao (167,2 km)
Txirrindulariek zazpi igoera puntuagarri igo beharko dituzte, 65. Itzuliko laugarren jardunaldian; mendateetako bat, azkena hain zuzen ere, Legina, helmugarako hamar kilometro baino gutxiago geldituko direnean utziko dute atzean, eta gogorra da, batez beste % 8ko malda duela kontuan izanik.
2026ko Euskal Herriko Itzuliko 3. etaparen profila eta ibilbidea: Basauri-Basauri (152,8 km)
65. Euskal Herriko Itzuliko hirugarren egunean, txirrindulariek hiru mendate puntuagarri igo beharko dituzte, 2. mailako bi eta 3. mailako bat; antolatzaileen ustez, jardunaldi honetan, “baliteke urrunetik egindako erasoak izatea, sailkapen nagusia estu-estu izanez gero”.
Agirre, Alustiza, Bizkarra, Juaristi, Lastra, Martin eta Mintegi, Euskaltel Euskadiko txirrindulariak Itzulian
Lasterketa apirilaren 6an hasiko da, Bilbon, eta 6 etapa izango ditu. Azken jardunaldia, apirilaren 11n, larunbatez, Antzuola eta Bergara artean jokatuko da.
2026ko Euskal Herriko Itzuliko 2. etaparen profila eta ibilbidea: Iruñea-Mendukillo (164,1 km)
Lau mendate, tartean 1. mailako Aralarko San Migel, izango dira 65. Euskal Herriko Itzuliaren ibilbidean; Nafarroan barrena jokatuko dute hori. “Ondo antolatutako ihesaldiak izan litezke, eta, halaber, gerta liteke sailkapen nagusiko lehian dabiltzan taldeak lasterketa estutzen hastea”, diote antolatzaileek, bigarren jardunaldi honetaz.
2026ko Euskal Herriko Itzuliko 1. etaparen profila eta ibilbidea: Bilbo-Bilbo (13,9 km, banakako erlojupekoa)
2021ean ere gertatu zenez, Itzuliaren 1. etapa Bilbon hasi eta amaituko den erlojupekoa izango da. Lasterketa Begoñatik irtengo da, eta helmuga Etxebarria parkean izango du; azken zatia izango da gogorrena, % 19ko malda gainditu beharko baitute txirrindulariek.
WorldTourreko 16 talde eta Euskaltel-Euskadi, Caja Rural-Seguros RGA eta Kern Pharma, 2026ko Euskal Herriko Itzulian
Lasterketaren 65. ekitaldian zein talde arituko diren iragarri dute antolatzaileek; hala, aurtengo Itzulian UCI WorldTeam mailako talde guztiak izan dira, Jayco-AlUla eta NSN Cycling Team izan ezik.
2026ko Itzuliaren ibilbide ofiziala aurkeztu dute
Lasterketa apirilaren 6tik 11ra bitartean lehiatuko da, eta Bilbon hasiko da, erlojupeko batekin.