2023ko Itzuliko ibilbidearen eta etapen profilen nondik norakoak plazaratu dituzte
Euskal Herriko Itzuliko (Itzulia Basque Country) lasterketako antolatzaileek apirilaren 3an Gasteizen hasi eta apirilaren 8an Eibarren bukatuko den lasterketako ibilbidearen xehetasunak plazaratu dituzte asteazken honetan, Eibarko udaletxean egindako agerraldian. Izan ere, 2023ko Kirolaren Europar Hiri izendatu duten hiri armaginak hartuko du lasterketaren azken etapa.
Ohikoa den legez, probak sei etapa izango ditu, 992,5 kilometroko ibilbidean zehar banatuta, eta ez du erlojupeko jardunaldirik izango. Ondorioz, handitu egin da Eibarko azken helmugara iristeko egin beharreko kilometro kopurua, 992,5 kilometro, hain zuzen ere. Denetara 26 mendate gainditu beharko dituzte, horietako gehienak (16) hirugarren mailakoak. Bigarren mailakoak 7 izango dira, eta lehen mailakoak, berriz, 3 baino ez, baina guztiak azken etapan egongo dira bilduta.
Arabako errepideetatik jokatu den hastapeneko jardunaldiak motorrak berotzeko balioko die parte-hartzaileei. Gasteiztik Bastidara egingo dute estreinako egun horretan, 165,4 kilometro eta mendate bakarra (Opakua, 2. mailakoa) izango dituen ibilbidean. Liderraren lehen elastikoa jantzi nahiko dutenek erne egon beharko dute, bai etapan zehar ager daitekeen haizearekin, bai azken kilometroarekin; izan ere, goranzko joera du (%Ā 8 eta %Ā 6ko tarteak), eta horrek balizko esprinta zailduko du.
Nafarroako errepideetatik barrena ibiliko dira txirrindulariak bigarren jardunaldian, Viana eta Leitza batzeko. Horixe izango da etaparik luzeena, 193,8 kilometrokoa. Bost tontor ageri dira profilean, ia denak ibilbideko azken aldera kokatuta. Azkena Arkiskil izango da, 2. mailakoa. Behin hura gaindituta, bost kilometro baino ez dira geratuko helmuga harrapatzeko, guztiak maldan behera.
Hirugarren etapari dagokionez, Gipuzkoan hasi eta bukatuko da; Errenteriatik abiatuko baita Villabona-Amasara iristeko (162,8 kilometro). Aurreko egunean bezala, bost mendate izango ditu ibilbideak, guztiak 3. mailakoak, azken 100 kilometroetan. Dena den, eguneko igoerarik ikusgarriena azken kilometroan sartuta izango dute zain txirrindulariek. Izan ere, Hikako aldapa ezin gogorretan %Ā 26ko tarteak gainditu beharko dituzte.
Lasterketaren erdialdean, Bizkaira joko dute txirrindulariek, hurrengo bi etapak bertan jokatzeko asmoz. Hala, Santurtzik hartuko ditu laugarren jardunaldiko irteera eta helmuga (175,7 kilometro). Ibilbidean zehar Araban ere sartuko da lasterketa, Laudio, Amurrio eta Errespalditza horren lekuko izanik. Lau igoerako eguna izango da, zailena La Asturianakoa (2. mailakoa). Bertako gainaldetik helmugara 15 kilometro faltako dira, ia gehienak goitik beherakoak.
Azken-aurreko etapan ere herri berean egongo dira kokatuta irteera eta helmuga, Zornotzan, hain zuzen ere. 164,5 kilometroko jardunaldi gorabeheratsua izango dute ziklistek, eta lau gain pasatu beharko dituzte; azkena, Belarrinaga (3. mailakoa). Dena den, bertatik amaierara bitartean, 25 kilometro geratuko dira oraindik; hortaz, abenturazaleentzat faboritoentzat baino aproposagoa izan daiteke, baita zuzendarien estrategiak probatzeko egokia ere.
Azken etapa izango da Itzuliko laburrena (137,8 kilometro), baina baita gogorrena ere, nahiz eta ez den Arraten amaituko. Seigarren jardunaldira arte irauten duten parte-hartzaileek zazpi mendateri egin beharko diete aurre Eibarren abiatu eta Eibarren bukatuko den azken etapa erabakigarrian: Elkorrieta (3. mailakoa), Azurki (1. mailakoa), Gorla (2. mailakoa), Krabelin (1. mailakoa), Trabakua (3. mailakoa), Izua (1. mailakoa) eta Urkaregi (3. mailakoa). Orduan jakingo da nor izango den 62. ekitaldiko irabazlea.
2023KO ITZULIKO ETAPEN PROFILAK:
1. etapa (apirilak 3): Gasteiz ā Bastida (165,4 kilometro)
------------------------------------------------------
2. etapa (apirilak 4): Viana ā Leitza (193,8 kilometro)
------------------------------------------------------
3. etapa (apirilak 5): Errenteria ā Villabona-Amasa (162,8 kilometro)
------------------------------------------------------
4. etapa (apirilak 6): Santurtzi ā Santurtzi (175,7 kilometro)
------------------------------------------------------
5. etapa (apirilak 7): Zornotza ā Zornotza (164,5 kilometro)
------------------------------------------------------
6. etapa (apirilak 8): Eibar ā Eibar (137,8 kilometro)
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal Herriko Itzuliko palmaresa eta ohorezko postuak
Lasterketako irabazle guztien zerrenda, 1924tik 2024ra. Alberto Contador eta Jose Antonio Gonzalez Linares dira Itzuli gehien irabazi dituzten txirrindulariak (4). Euskal ordezkariei dagokienez, Julian Gorospek bi garaipen ditu.
Ezin hobea izan da Joao Almeidaren lehen partaidetza Itzulian
Joao Almeida (UAE) txirrindulari portugaldarrak lehen aldiz lehiatu du Euskal Herriko Itzulia, eta txapela jantzita amaitu du podiumean. Hauek izan dira bere unerik onenak gure lasterketan.
Almeida: ''Egia esan, primeran egin dugu''
Joao Almeida (UAE Emirates) portugaldarrak irabazi du larunbat honetan 2025eko Itzulia Basque Country lasterketa, Eibarren hasi eta amaitu den seigarren eta azken etapa irabazita (adierazpenak gaztelaniaz).
Almeida: ''Oso pozik, ez naiz ondo sentitu, baina dena emanda irabaztea lortu dut'''
Joao Almeidak irabazi du 2025eko Itzuliko 4. etapa eta bera da lasterketako lider berria. Garaipena bereganatu ostean EITB Mediarekin hitz egin du Portugalgo txirrindulariak. (adierazpenak gaztelaniaz)
Izuako igoerako momentu onenak eta Itzuliaren 4. etapako azken kilometroa
2025eko Itzulia txanpa erabakigarrian sartu da, laugarren etapa atzean utzita. Bideo honetan dituzu ikusgai helmugatik 10 kilometrora kokatuta egon den Izuako igoerako mementu onenak eta etapako azken kilometroa.
Aranburu: ''Arratsalde txarra pasa genuen, pozik nago, baina arratsalde osoa izorratu zidaten''
Alex Aranburuk 2025ko Itzuliko 3. etapa irabazi zuen. Garaipena bereganatu zuen arren, epaileek deskalifikatu egin zuten, biribilgune bat okerreko lekutik hartu omen zuelako. Gero, ordea, epaileek erabakia zuzendu eta garaipena eman zioten Aranbururi.
Alex Aranburu Itzuliko podiumera igo da, 3. etapa irabazi eta hurrengo egunean
Alex Aranburu da 2025eko Itzuliko 3. etapako irabazlea. Hala ere, saria biharamunean jaso du. Lehena izan zen helmuga gurutzatzen, hasiera baten epaileek deskalifikatu egin zuten biribilgune bat ustez txarto hartzeagatik, baina, azkenean, berriz Aranbururi eman zioten garaipena.
Gregoire, hirugarren etapako irabazle bi orduz
Groupama taldeko txirrindulari frantziarra bigarren izan da Beasaingo helmugan. Hala ere, Alex Aranburu behin-behinean deskalifikatu dute, eta hasiera batean garaipena eman dio.
Bingen Fernandez Cofidisen zuzendaria, ''oso haserre'', epaileek Aranburu deskalifikatu dutenean
Epaileek Alex Aranburu deskalifikatu egin dute Itzuliko 3. etapa amaituta. Euskal txirrindularia lehena izan da Beasaingo helmugan, baina epaileen ustez okerreko bidetik hartu du azken biribilgunea. Une horretan Bingen Fernandez Cofidisen zuzendara haserre agertu da epaileen erabakia dela eta.
Armirailek ikuskizuna eman du Gaintzan gora zalditxoarena egiten, Itzuliko 3. etapan
Bruno Armirailek ikuskizun bikaina eman du 2025eko Itzuliaren 3. etapan. Gaintza mendatean gora zaldiarena egin du, han zeuden zaleen gozamenerako.