2026ko Euskal Herriko Itzuliko 1. etaparen profila eta ibilbidea: Bilbo-Bilbo (13,9 km, banakako erlojupekoa)
2021ean ere gertatu zenez, Itzuliaren 1. etapa Bilbon hasi eta amaituko den erlojupekoa izango da. Lasterketa Begoñatik irtengo da, eta helmuga Etxebarria parkean izango du; azken zatia izango da gogorrena, % 19ko malda gainditu beharko baitute txirrindulariek.
2026ko Euskal Herriko Itzuliak apirilaren 6an izango du jokoan aurreneko etapa, Pazko Astelehenean, alegia, Hego Euskal Herrian jaieguna den jardunaldian. Lasterketari banakako erlojupeko batek emango dio hasiera; horrek 13,9 kilometroko ibilbidea izango du, Bilbon hasiko da, eta Bizkaiko hiriburuan ere amaitu. Horrenbestez, 2021eko hasiera errepikatuko da; orduan, Bilbon jokatutako erlojupekoan, Primoz Roglicek eskuratu zituen garaipena eta maillot horia; 2025ean ere hasi zen Itzulia erlojupeko bat jokatuta, eta duela urtebete, Gasteizen, Maximilian Schachmann izan zen onena.
3. mailako Agirleta izango da 65. Euskal Herriko Itzuliko lehenengo mendate puntuagarria, eta zehaztuko du zein txirrindularik jantziko duen mendiko sailkapeneko aurreneko maillota; Santo Domingoko pankarta 2,6. kilometroan izango da. Erlojupekoan, gogorrena hasieran eta amaieran egin beharko dute ziklistek; Begoñan hasi eta berehala, % 11ko malda duten bi tarte izango dira, eta etapako azken kilometroetan, Etxebarria parkean, parte-hartzaileek % 19ko malda duen aldapa bat igo beharko dute.
Aurretik, txirrindulariak Artxandako Behatokian eta Enekurin ere izango dira, hurrenez hurren 3,9. eta 8,2. kilometroetan. Aurreikuspena da ibilbidean milaka zale izatea, kontuan izanik askorentzat Aste Santuko oporretako azken eguna izango dela eta, noski, aukera dagoela etapakako gure lasterketarik ospetsueneko hasiera izango dela jokoan.
Ibilbidea gainerako aurkari guztiak baino arinago osatuko duen ziklistak bereganatuko du garaipena, eta, horrez gain, 2026ko Itzuliaren lehenengo maillot horia; antolatzaileen ustez, erlojuopeko hau ez da erabakigarria izango, baina “aurreneko egunetako estrategia baldintzatu egingo du”.
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 1. etapa (apirilak 6).
Ibilbidea: Bilbo-Bilbo.
Distantzia: 13,9 kilometro, banakako erlojupekoan.
Hasiera-ordua:
Amaiera-ordua:
Goranzko desnibel metatua: 240 metro.
Mendiko saria: Agirleta 3. maila), 2,6. kilometroan.
ETAPAKO PROFILA
ETAPAKO MAPA
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Euskal Herriko Itzuliko 2. etaparen profila eta ibilbidea: Iruñea-Mendukilo Kobazuloa (164,1 km)
Lau mendate, tartean 1. mailako Aralarko San Migel, izango dira 65. Euskal Herriko Itzuliaren ibilbidean; Nafarroan barrena jokatuko dute hori. “Ondo antolatutako ihesaldiak izan litezke, eta, halaber, gerta liteke sailkapen nagusiko lehian dabiltzan taldeak lasterketa estutzen hastea”, diote antolatzaileek, bigarren jardunaldi honetaz.
WorldTourreko 16 talde eta Euskaltel-Euskadi, Caja Rural-Seguros RGA eta Kern Pharma, 2026ko Euskal Herriko Itzulian
Lasterketaren 65. ekitaldian zein talde arituko diren iragarri dute antolatzaileek; hala, aurtengo Itzulian UCI WorldTeam mailako talde guztiak izan dira, Jayco-AlUla eta NSN Cycling Team izan ezik.
2026ko Itzuliaren ibilbide ofiziala aurkeztu dute
Lasterketa apirilaren 6tik 11ra bitartean lehiatuko da, eta Bilbon hasiko da, erlojupeko batekin.
Itzulia Bilbon hasiko da
2026ko Itzulia Bilbon hasiko da, apirilaren 6an. Txirrindulariek 14 kilometroko erlojupekoa egin beharko dute Bizkaiko hiriburuan.
Bilbon abiatuko da 2026ko Itzulia, erlojupeko etapa batekin
Apirilaren 6tik 11ra izango da aurtengo edizioa, Bizkaiko hiriburuan 14 kilometroko erlojupeko batekin hasita.
2026ko Itzuliko etapa bat Basaurin hasi eta amaituko da
Basauriko Udalak eta OCETAk hitzarmena sinatu dute, udalerria hurrengo edizioko etapa bateko egoitza izan dadin.
Galdakao 2026ko Itzuliko etapa baten irteera eta helmuga izango da
Galdakaoko Udalak eta OCETAk udalerria hurrengo edizioaren ibilbidean sartzen duen akordioa sinatu dute.
Euskal Herriko Itzuliko palmaresa eta ohorezko postuak
Lasterketako irabazle guztien zerrenda, 1924tik 2024ra. Alberto Contador eta Jose Antonio Gonzalez Linares dira Itzuli gehien irabazi dituzten txirrindulariak (4). Euskal ordezkariei dagokienez, Julian Gorospek bi garaipen ditu.
Ezin hobea izan da Joao Almeidaren lehen partaidetza Itzulian
Joao Almeida (UAE) txirrindulari portugaldarrak lehen aldiz lehiatu du Euskal Herriko Itzulia, eta txapela jantzita amaitu du podiumean. Hauek izan dira bere unerik onenak gure lasterketan.