Erika-Frida bikotea, txapeldun, Helena eta Arai finalean hiru jokotan mendean hartuta
Markinarrak eta zumaiarrak iazko txapeldunei 15-8, 4-15 eta 5-2 irabazi diete. Lau Winterretik hiru jokatu ditu Erikak, eta hiru-hirurak irabazi. Fridak, ordea, txapelketako lehen garaipena du.
Euskotren Women Winter Serieseko podiuma. Irudia: ERAMAN!
Erika Mugartegik eta Frida Watkinsek hiru jokotan (15-8, 4-15 eta 5-2) mendean hartu dituzte iazko txapeldunak, Helena Barrenetxea eta Arai Lejardi, Euskotren Winter Serieseko finalean, Durangoko Ezkurdi pilotalekuan. Horrenbestez, Markina-Xemeingo aurrelaria eta Zumaiako atzelaria dira txapeldunak. Lau Winterretatik hiru jokatu ditu Erikak, eta hiru-hirurak irabazi. Fridak, ordea, lehen txapela du.
Final hasiera parekatua izan da. Bi aurrelariek ez zuten elkar ikusi nahi, eta jokoa atzean kargatu dute. Erikak eta Fridak pilota biziagoa aprobetxatzeko asmoa zuten, Helenak eta Araik, berriz, joko motelagoa egin dute. Tentsioa nabaria zen neurketaren hasieran. Erika eta Frida atsedenaldira 8-6 aurretik joan dira, eta bueltan bi tanto gehiago egin dituzte erreskadan. Markina-Xemeingo aurrelariak agindu du, eta Zumaiako atzelaria sendo aritu da. Aurkariek beste bi tanto egin dituzte (11-8), baina iazko txapeldunek amore eman behar izan dute, Erika eta Frida 11. tantotik zuzenean 15.era joan baitira (15-8).
Bigarren jokoan, finalaren joera erabat iraultzea lortu dute txapeldunek. Aurrelari durangarrak eta atzelari markinarrak Erikaren jokoa desaktibatzen asmatu dute, eta Frida nekarazten saiatu dira. Horrela, jokoa 0-4ko partzialarekin hasi dute, pilota aldatuta. Araik urrunetik botatako bi paretako bikain batekin 2-6koa jarri du markagailuan, eta atsedenaldira 3-8 aurretik joan dira txapeldunak. Erika suspertzen saiatu da, eta 4-10ekoa egin du orma biko on batekin. Baina jokoko tantorik borrokatuenean Fridak ez du pilota saskiratu, eta aurkariek 4-12koa egin dute. Ondoren, zuzenean 15. tantora joan dira, eta hirugarren jokoa behartu.
Hirugarren joko erabakigarrian, Erika nagusi izan da. Horrela, aurrelari markinarra eta atzelari zumaiarra 2-0 eta 3-1 jarri dira aurretik. Hala ere, txapeldunek ez dute etsi, eta 3-2koa egin dute. Baina Erika ez zen amore emateko prest, eta bere legea inposatu du kantxa osoan (5-2).
Erkiaga-Atain, Ezkurdi Master Serieseko txapeldun
Ondoren, Aritz Erkiaga eta Gorka Mugartegi Atain Ezkurdi Master Serieseko finalean nagusitu dira hiru jokotan (15-11, 12-15 eta 5-1), Eñaut Urreisti eta Unai Lekerikaren aurrean.
Gorka Mugartegi atzelari markinarrak (Erikaren neba nagusiak) bere lehenbiziko txapela irabazi du Jai Alai Ligan. Durangon, Ezkurdi Master Seriesen hasi du ibilbide berria, eta maila oso ona erakutsi du, joko maila bikainean ari den Aritz Erkiagarekin batera.
Ispasterkoak denboraldiko bigarren txapela lortu du (urtarrilean Berriatuko Master Seriesa irabazi zuen), eta Ligako sailkapenerako, Winterren eskuratu ez zituen puntuak batzen jarraitzen du.
Urreisti eta Lekerika 2-6 jarri dira lehen jokoan, aurretik, baina Erkiagak eta Atainek atsedenaldia baino lehen berdindu dute, eta tanto gogor eta piloteatuak jokatu dituzte. 15-11 bukatu da lehen jokoa, eta bigarrena ere oso parekatua joan da.
Zure interesekoa izan daiteke
Erika Mugartegi: “Sinetsi ezinda gaude oraindik; ea txapelketa gehiago egiten diren eta nesken zesta gehiago ikusten den”
Erika Mugartegi eta Frida Watkinsekin bildu gara Euskotren Winter Series txapelketa irabazi berritan. Oraindik sinetsi ezinda dauden arren, oso pozik daude lortutakoarekin. Aurtengo txapelketak emakumeen zestak aurreapausoak emateko balio izatea espero dute, hori baita beraien helburu eta nahia.
Arai Lejardik eta Erika Mugartegik egin zituzten finaleko tantorik onenak
Arai Lejardi atzelariaren eta Erika Mugartegiren tanto hauek izan ziren Euskotren Winter Series finaleko tantorik ikusgarrienak. Araik, bi paretaz egin zuen, Erikak, berriz, errebotean bi.
Erika Mugartegi: “Hirugarren jokora bigarrena galduta iritsi gara; nahiko gaizki, egia esan, baina zerotik hasi gara"
Erika Mugartegik eta Frida Watkinsek hiru jokotan (15-8, 4-15 eta 5-2) mendean hartu dituzte iazko txapeldunak, Helena Barrenetxea eta Arai Lejardi, Euskotren Winter Serieseko finalean, Durangoko Ezkurdi pilotalekuan.
Erikak bere hirugarren txapela lortu du; Fridak, aurrenekoa
Erika Mugartegik eta Frida Watkinsek hiru jokotan (15-8, 4-15 eta 5-2) mendean hartu dituzte iazko txapeldunak, Helena Barrenetxea eta Arai Lejardi, Euskotren Winter Serieseko finalean, Durangoko Ezkurdi pilotalekuan. Gainera, Erikak jokalari onenaren saria jaso du EITBren eskutik.
Helena eta Arai txapeldunak finalean izango dira berriro, Ihart-Maia bikotea bi jokotan garaitu ondoren
Lehen joko parekatuan azken txanpan aurrea hartzea eta nagusitzea lortu dute iazko txapeldunek (13-15). Bigarrenean, aldiz, Araik eskuinaz agindu du, eta aise irabazi dute jokoa (6-15).
Arai Lejardi: “Aldeaz hasi gara eta horrek konfiantza ematen dizu”
Helena Barrenetxea eta Arai Lejardi Euskotren Winter Serieseko finalean sartu dira Ihar Arakistain eta Maia Goikoetxea bi jokotan garaituta (13-15 eta 6-15). Hortaz, Helena-Arai vs Erika-Frida izango da 2026ko Euskotren Ligako finaleko norgehiagoka.
Elaia-Eneritz vs Erika-Frida finalerdiko hiru tanto onenak
Elaia-Eneritz vs Erika-Frida partida jokatu zen atzo Durangon, Euskotren Winter Serieseko finalerdietako lehen partida. Erika Mugartegik eta Elaia Gogenolak egin zituzten norgehiagokako tanto onenak, gozatu!
Elaia-Eneritz vs Erika-Frida finalerdiaren azken tantoa eta irabazleen adierazpenak
Erikak eta Fridak hiru jokotan (15-6, 8-15 eta 3-5) hartu dituzte mendean Elaia eta Eneritz Euskotren Winter Series txapelketako finalerdietan. Horrenbestez, Erikak eta Fridak finalerako txartela lortu dute.
Erikak eta Fridak finalerako txartela lortu dute, Elaiari eta Eneritzi hiru jokotan irabazita
Bikote garailea 15-6, 8-15 eta 3-5 nagusitu da txapelketako finalerdietan, Durangoko Ezkurdi pilotalekuan jokatutako neurketan. Halaber, Ezkurdi Master Seriesen, Erkiagak eta Atainek lortu dute finalerako sailkatzea.