2026ko Itzulia Women, Demi Volleringen ondorengoaren bila
Lasterketako bosgarren ekitaldia ostiral honetan hasiko da, Zarautzen, eta, hiru etapa eginda, igandean amaitu, Donostian. Probako aurreko lau ekitaldietako irabazleak, Demi Vollering eta Marlen Reusser, ez dira Itzulian izango; hortaz, lasterketak txapeldun berria izango du.
Itzulia Women ostiralean hasiko da. Argazkia: EFE.
Itzulia Womenen bosgarren ekitaldia ostiralean hasiko da, Zarautzen, eta igandean amaitu, Donostian, eta lasterketa Demi Vollering herbeheretarraren ondorengoaren bila dabil; izan ere, munduko sailkapeneko egungo lehenengoak, ez du parte hartuko. Volleringek hiru aldiz irabazi du Itzulia, 2022an, 2024an eta 2025ean, eta 2023ean bigarren egin zuen, Marlen Reusserren atzetik; pentsatzeko modukoa da nola, Vollering ez egonda, hainbat hautagai dauden, txapeldun izateko.
SD Worx taldeko Mischa Bredewold herbeheretarrak bigarren postua lortu du aurreko bi urteetan, eta etapa batean gailendu da amaitu berri den Espainiako Vueltan; Movistar taldeko Olivia Barilek, ordea, hirugarren tokian amaitu zuen 2023ko ekitaldia. Biak ala biak dira Itzuliko podiumean izan diren parte-hartzaile bakarrak. AG Insurance-Soudal taldeko Ashleigh Moolman hegoafrikar beteranoak izango du 1. dortsala, eta aurreikuspena da Liane Lippert alemaniarra (Movistar) ere protagonista izatea (Valentziako Itzulia eskuratu du, denboraldi honetan).
Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak, Itzulian, Usoa Ostolaza izango du buru. Gipuzkoarrak laugarren postua lortu berri du Espainiako Vueltan, eta sasoiko dabil. Besteak beste, Paula Patiño ere arituko da, Ostolazarekin batera, euskal taldean. Movistarren, Paula Ostiz nafarra izango da, proban.
Ibilbidean, guztira, 372,4 kilometro egin beharko dituzte ziklistek, eta 14 mendate puntuagarri igo. Lehenengo seiak, aurreneko egunean, 121,2 kilometroko Zarautz-Zarautz etapan; horrek, metatutako desnibelari dagokionez, 2.239 metro ditu. Bigarren eguna Abadiñon hasi eta Zornotzan amaituko da; 138 kilometro dira, guztira, hirugarren mailako bost mendate barne (2.474 metroko desnibela izango da).
Itzulia Womeneko hirugarren eta azken etapa Donostian hasi eta amaituko da. 113,1 kilometro izango ditu (desnibeleko 1.729 metro), eta lehen mailako mendate bat, bigarren mailako beste bat eta hirugarren mailako beste bat ere igo beharko dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Usoa Ostolaza: “Nire helburua gaur etapa irabaztea zen; hala ere, oso pozik nago”
Dominika Wlodarczyk nagusitu da azken etapan, esprintean, eta Micha Bredewoldek irabazi du 2026ko Itzulia Women; Usoa Ostolazak, berriz, laugarren egin du etapan eta zortzigarren sailkapen nagusian.
Itzulia Womeneko hirugarren etapako azken kilometroa
Azken esprintean, Wlodarczyk nagusitu da, larunbatean Zornotzan egin zuen bezala, eta Muzic, Dickson, Ostolaza, Kastelijn eta Bredewold liderra helmugaratu dira ondoren.
Bredewoldek irabazi du Itzulia Women lasterketa, eta Wlodarczyk nagusitu da hirugarren etapan
Azken esprintean erabaki da etapako garailea, Usoa Ostolaza (Laboral Kutxa) zarauztarra 4. helmugaratu da, eta 8. sailkatu da sailkapen nagusian.
ZUZENEAN: 2026ko Itzulia Womeneko 3. etapa, Donostia-Donostia
Women 2026 Itzuliaren hirugarren etaparen zuzeneko emanaldia, Donostian hasi eta amaituko dena.
Wlodarczyk: “Ez nuen ezer galtzeko, eta dena neukan saiatzeko”
Dominika Wlodarczyk (UAE) poloniarraren adierazpenak, Itzulia Womeneko bigarren etapa irabazi berritan. (Adierazpenak ingelesez)
Wlodarczykek irabazitako Itzulia Womeneko bigarren etapako azken kilometroa
Azken kilometroetan, Shirin van Anrooij (Lidl-Trek) herbeheretarrak eta Dominika Wlodarczyk (UAE) poloniarrak jo dute erasoa, pelotoiari tarte txiki bat ateraz. Batera iritsi dira azken kilometrora, eta, azken metroetako esprintean pelotoiak harrapatu dituen arren, Wlodarczyk nagusitu da.
Wlodarczyk gailendu da bigarren etapan, Zornotzako esprintean
Azken kilometroetan pelotoia atzean utzi eta lehia estua mantendu du Adegeestekin, baina azken esprintean bera izan da azkarrena.
ZUZENEAN: Itzulia Womeneko 2. etapa, Abadiño - Amorebieta-Etxano
Jarraitu zuzenean 2026ko Itzulia Women lasterketako bigarren etaparen emanaldia.
Ostolaza: “Kirol bizitza bukatzean, honelako momentuekin gogoratzen zara, emaitzekin baino gehiago"
Usoa Ostolazak 7. bukatu du Itzulia Womeneko lehen etapa. Zarauztarren babesa jaso du lasterketan zehar, eta oso hunkituta agertu da izandako harreragatik.
Mischa Bredewold gailendu da Zarautzen, eta 2026ko Itzulia Womeneko lehen maillot horia jantzi du
SD Worx taldeko txirrindulari herbeheretarra nagusitu da etapan erabakigarria izan den esprintean, garaipena harekin jokatu duten lau txirrindulariak menderatuta: Yara Kastelijn, Riejanne Markus, Lauren Dickson eta Antonia Niedermaier. Usoa Ostolaza zazpigarren helmugaratu da, eta sailkapen nagusian zortzigarren sailkatu da, 31 segundora.