2026ko Itzulia Womeneko 1. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Zarautz-Zarautz (121,3 kilometro)
Gipuzkoan barrena ibiliko da lasterketa lehenengo egunean, eta txirrindulariek sei mendate puntuagarri igo beharko dituzte, denak hirugarren mailakoak: "Mendate handirik gabeko ibilbidea da, baina igoera etengabeak eta atsedenik gabeko tarteak ditu", diote antolatzaileek.
2026ko Itzulia Womeneko lehenengo etapa maiatzaren 15ean jokatuko dute, ostiralez, eta Zarautzen hasi eta amaituko da. Egun horretan, txirrindulariak Gipuzkoan barrena arituko dira, eta 121,3 kilometroko ibilbidea egin beharko dute. Guztira, sei mendate puntuagarri izango dira jardunaldian: "Mendate handirik gabeko ibilbidea da", diote antolatzaileek, "baina igoera etengabeak eta atsedenik gabeko tarteak ditu", ohartarazi dute.
Hala, Itzulia Womeneko txirrindulariak Zarautzetik, abiatuko dira (irteera 10:16rako dago aurreikusita), eta tropela Itziar mendaterantz abiatuko da; horrek 6,5 kilometroko igoera du, eta, batez beste, % 3ko malda. Etapako 18,8. kilometroan du pankarta; Kalbariok, ordea, 32,7.ean. Azken hori mendate laburra da, 2,2 kilometroko igoera baitu, baina gogorra ere bai; izan ere, batezbesteko malda % 8koa du.
Hamabost kilometro gehiago eginda, Itzuliak Azkarate igoko du; hori 4,2 kilometroko igoera da, % 7,3an. Jarraian, 61,3. kilometroan, bosgarren Itzulia Womeneko lehenengo esprint berezia izango da jokoan, Urrestillan. Gero, ziklistek Santa Ageda igoko dute (zortzi kilometro, % 6,8an), eta Etumeta jarraian (4,5 kilometro ditu horrek, batez beste % 7,5ean).
Jardunaldiko azken hamabost kilometroetan, Zubialdeko esprint berezia izango da, bai eta azken igoera puntuagarria ere, Garate; hori Zarautzetik oso gertu dago, 4,6 kilometroko igoera du, eta batez besteko malda % 4,7koa dauka.
Zarautzen igoko da podiumera 2026ko Itzulia Womeneko aurreneko irabazlea; emakume horrek, gainera, ekitaldi honetako lehenengo maillot horia jantziko du. Itzulia Bizkaian izango da biharamunean; izan ere, bigarren etapa Abadiñon hasiko da.
Fitxa teknikoa:
Etapa: 1. etapa (maiatzak 15, ostirala)
Ibilbidea: Zarautz – Zarautz
Distantzia: 121,3 km
Irteera-ordua: 10:16
Amaiera-ordua:
Mendiko saria: Itziar (3. maila), 18,8. kilometroan; Kalbario (3. maila), 32,7. kilometroan; Azkarate (3. maila), 47,1. kilometroan; Santa Ageda (2. maila), 72. kilometroan; Etumeta (3. maila), 91,6. kilometroan; Garate (3. maila), 113,5. kilometroan
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringen eta Reusserren koroa hartzeko faborito sorta zabala, Itzulia Women lasterketan
Besteak beste, Berthet, Pasio, Consonni, Lippert, Bredewold eta Blanco Calbet daude bosgarren edizioan garaipena lortzeko faboritoen artean. Euskal txirrindulariak hiru izango dira, Amondarain, Aranguren eta Ostolaza, hirurak Laboral Kutxa–Euskadi Fundazioa euskal taldean.
Hauek dira Itzulia Women 2026 lasterketaren irteeran izango diren 19 taldeak
Hamahiru talde UCI Women’s WorldTeam kategoriakoak izango dira, eta sei, UCI Women’s ProTeam kategoriakoak.
Itzulia Women lasterketaren ibilbidea aurkeztu dute
Maiatzaren 15etik 17ra egingo da 2026ko Itzulia Women Lasterketa. 3 etapa izango ditu, lehenengoa Zarautzen hasi eta amaituko da; bigarrena Abadiño eta Amorebieta artean; hirugarrena, berriz, Donostian egingo da. Datozen egunetan emangio dute taldeen berri.
2026ko Itzulia Women lasterketan hamalau mendate puntuagarri izango dira, hiru etapatan, maiatzaren 15etik 17ra bitartean
Lasterketako bosgarren ekitaldia Zarautzen hasiko da, maiatzaren 15ean, ostiralez, eta Donostian amaitu, hilaren 17an, igandez. Hiru etapa izango ditu probak: Zarautz-Zarautz (121,3 kilometro), Abadiño-Zornotza (138 kilometro), eta Donostia-Donostia (113,1 kilometro).
2025eko Itzulia Women lasterketako parte-hartzaileen eta dortsalen behin-behineko zerrenda ofiziala
19 taldetako 113 parte-hartzaile izango dira irteeran aurten. Mundu mailako emakumeen tropeleko izen nabarmenenak lehiatuko dira Euskal Herrian: Marlen Reusser 2023ko garailea eta Demi Vollering 2024ko irabazlea, besteak beste.
Usoa Ostolaza: ''Muturra esprintean sartzen saiatu behar genuen''
Zarauztarrak seigarren egin du Itzulia Women lasterketako 2. etapan, Mischa Bredewold etapa garaile eta sailkapeneko liderraren denbora berean.
Bredewold: ''Gustuko ditut esprintean amaitzen diren egun gogorrak''
Mischa Bredewoldek irabazi du 2025eko Itzulia Womeneko 1. etapa. Iazko lehendabiziko bi etapa garaipenak ere bereak izan ziren. Herbeheretarrak begiz jota zeukan Aguraingo helmuga.
Garaipena eta lidertza Mischa Bredewoldentzat, Agurainen
Itzulia Womeneko 1. etapa esprintean bukatu da, eta Aguraingo helmugan Mischa Bredewold izan da azkarrena. Anna van der Breggenek eroriko larria izan du helmugarako 8 kilometro falta zirenean.
2025eko Itzulia Womeneko 1. etapako azken kilometroa eta esprinta
Mischa Bredewold SD Worx taldeko txirrindulari herbeheretarra gailendu da Agurainen, Itzulia Womeneko aurreneko etapan; halaber, Bredewoldek, esprinta eskuratuta, maillot horia ere bereganatu du.