2026ko Itzulia Womeneko 2. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Abadiño-Zornotza (131,7 km)
Hirugarren mailako bost mendate igo beharko dituzte txirrindulariek, eta, guztira, pilatutako desnibela 2.560 kilometrokoa izango da; Itzulia Womeneko bosgarren jardunaldia Bizkaian barrena jokatuko dute, eta, antolatzaileen esanetan, “hirugarren mailako bost mendateak ez dira, berez, erabakigarriak, baina kateatzeak eta desnibelaren pilaketak eguna gogortuko dute”.
2026ko Itzulia Womeneko bigarren etapa maiatzaren 16an jokatuko dute, larunbatez. Txirrindulari parte-hartzaileek 131,7 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, Abadiñon hasita eta Zornotzaraino, egun osoan Bizkaian barrena. Antolatzaileek zehaztu dutenez, irteera 9:41ean izango da, eta ziklistek bost mendate igo beharko dituzte, denak hirugarren mailakoak.
Berehala, 7,5. kilometroan, bigarren etapako lehenengo igoera puntuagarria izango da: Trabakua da. Horrek 7,2 kilometro ditu, eta, batez beste, % 3,7ko malda. Itzulia, jarraian, Markina-Xemeinen izango da, eta tropelak Milloi igoko du; horren malda, batez beste, % 4,3koa da, eta 2,7 kilometro ditu. Lekeitioko zaleek izango dute aukera Itzuliaz gozatzeko, eta gerora, 43,1. kilometroan, Natxitua iritsiko da; hori mendate laburra da, 2,5 kilometrokoa hain zuzen, baina gogorra, kontuan izanik batez beste % 8ko malda duela.
Arteagan eta Bermeon ibili ostean, txirrindulariek San Pelaio igotzeari ekingo diote; mendate hark 5,6 kilometroko igoera du, % 4,4an. Hori 84,5. kilometroan izango da, eta 104.ean, ordea, Ibarrako esprint berezia izango da jokoan. Aretxabalgane da hurrengo mendate puntuagarria, eguneko azkena; 4,6 kilometroko igoera du, batez beste % 5,4an.
Etapako azken zatian, txirrindulariek Muxikako esprint berezia jokatuko dute, 124,2. kilometroan, eta, zazpi kilometro gehiago eginda, helmuga izango dute. Hor jakingo dugu, besteak beste, zein txirrindularik jantziko du maillot horia hirugarren eta azken etapan; hori biharamunean jokatuko dute, eta 2026ko Itzulia Womeneko zalantza guztiak argituko ditu, ohikoa denez.
Fitxa teknikoa:
Etapa: 2. etapa (maiatzak 16, larunbata)
Ibilbidea: Abadiño – Amorebieta-Etxano
Distantzia: 138 km
Irteera-ordua: 09:52
Amaiera-ordua: 13:19 (40 km/h) | 13:29 (38 km/h) | 13:41 (36 km/h)
Mendiko saria: Trabakua (3. maila), 7,5. kilometroan; Milloi (3. maila), 23,5. kilometroan; Natxitua (3. maila), 43,1. kilometroan; San Pelaio (3. maila), 84,5. Kilometroan; Aretxabalgane (3. maila), 115,6. kilometroan
Zure interesekoa izan daiteke
Usoa Ostolaza: “Nire helburua gaur etapa irabaztea zen; hala ere, oso pozik nago”
Dominika Wlodarczyk nagusitu da azken etapan, esprintean, eta Micha Bredewoldek irabazi du 2026ko Itzulia Women; Usoa Ostolazak, berriz, laugarren egin du etapan eta zortzigarren sailkapen nagusian.
Itzulia Womeneko hirugarren etapako azken kilometroa
Azken esprintean, Wlodarczyk nagusitu da, larunbatean Zornotzan egin zuen bezala, eta Muzic, Dickson, Ostolaza, Kastelijn eta Bredewold liderra helmugaratu dira ondoren.
Bredewoldek irabazi du Itzulia Women lasterketa, eta Wlodarczyk nagusitu da hirugarren etapan
Azken esprintean erabaki da etapako garailea, Usoa Ostolaza (Laboral Kutxa) zarauztarra 4. helmugaratu da, eta 8. sailkatu da sailkapen nagusian.
ZUZENEAN: 2026ko Itzulia Womeneko 3. etapa, Donostia-Donostia
Women 2026 Itzuliaren hirugarren etaparen zuzeneko emanaldia, Donostian hasi eta amaituko dena.
Wlodarczyk: “Ez nuen ezer galtzeko, eta dena neukan saiatzeko”
Dominika Wlodarczyk (UAE) poloniarraren adierazpenak, Itzulia Womeneko bigarren etapa irabazi berritan. (Adierazpenak ingelesez)
Wlodarczykek irabazitako Itzulia Womeneko bigarren etapako azken kilometroa
Azken kilometroetan, Shirin van Anrooij (Lidl-Trek) herbeheretarrak eta Dominika Wlodarczyk (UAE) poloniarrak jo dute erasoa, pelotoiari tarte txiki bat ateraz. Batera iritsi dira azken kilometrora, eta, azken metroetako esprintean pelotoiak harrapatu dituen arren, Wlodarczyk nagusitu da.
Wlodarczyk gailendu da bigarren etapan, Zornotzako esprintean
Azken kilometroetan pelotoia atzean utzi eta lehia estua mantendu du Adegeestekin, baina azken esprintean bera izan da azkarrena.
ZUZENEAN: Itzulia Womeneko 2. etapa, Abadiño - Amorebieta-Etxano
Jarraitu zuzenean 2026ko Itzulia Women lasterketako bigarren etaparen emanaldia.
Ostolaza: “Kirol bizitza bukatzean, honelako momentuekin gogoratzen zara, emaitzekin baino gehiago"
Usoa Ostolazak 7. bukatu du Itzulia Womeneko lehen etapa. Zarauztarren babesa jaso du lasterketan zehar, eta oso hunkituta agertu da izandako harreragatik.
Mischa Bredewold gailendu da Zarautzen, eta 2026ko Itzulia Womeneko lehen maillot horia jantzi du
SD Worx taldeko txirrindulari herbeheretarra nagusitu da etapan erabakigarria izan den esprintean, garaipena harekin jokatu duten lau txirrindulariak menderatuta: Yara Kastelijn, Riejanne Markus, Lauren Dickson eta Antonia Niedermaier. Usoa Ostolaza zazpigarren helmugaratu da, eta sailkapen nagusian zortzigarren sailkatu da, 31 segundora.