2026ko Itzulia Womeneko 3. etaparen profila eta ibilbidea: Donostia-Donostia (113,1 km)
Bosgarren Itzulia Womenen dena erabakita utziko duen etapan, Donostiako Klasikoa errepikatuko da, antolatzaileek nabarmendu dutenez. Lehen mailako Jaizkibel eta bigarren mailako Mendizorrotz mendateak, azken hori helmugarako hamar kilometrora, protagonistak izan litezke, emozioz beteta izango den egun batean.
2026ko Itzulia Womeneko hirugarren eta azken etapa maiatzaren 17an jokatuko dute, igandez. Jardunaldiak Donostian izango du irteera eta helmuga, eta 113 kilometroko ibilbidea; pilatutako desnibela 1.840 metrokoa izango da, egun honetan. Txirrindulariak 10:23an hasiko dira pedalei eragiten, eta hiru mendate gainditu beharko dituzte; horietako bi, hain zuzen lehen mailako Jaizkibel eta bigarren mailako Mendizorrotz, azken hori helmugarako soilik hamar kilometrora, erabakigarriak izan litezke, etaparako ez ezik sailkapen nagusirako ere.
Tropelak Gipuzkoan emango du egun osoa. Donostiatik irtenda, lasterketa Astigarragan izango da, eta Gurutze igoko dute txirrindulariek, aurrenekoz; lehenengo aldi horretan, ez da puntuagarria izango, baina bigarrenean bai, 60,8. kilometroan. Hori baino lehen, Jaizkibel dator; lehen mailako mendate horrek 7,9 kilometro ditu, eta, batez beste, % 5,6ko malda. Pentsatzeko modukoa da hainbat eta hainbat txirrindulari atzean geldituko direla, Jaizkibel gogorrean.
Gurutze, hirugarren mailakoa bera, 60,8. kilometroan dago; 2,7 kilometroko mendatea da, % 5,2an. Irunen eta Pasai Antxon ibiliko da Itzulia jarraian, eta gero eguneko bi esprint nagusiak jokatuko dituzte, Donostian eta Usurbilen, hurrenez hurren 75,9. eta 86,6. kilometroetan. Etapako azken zatirako, Itzuliko antolatzaileek Mendizorrotz jarri dute, ibilbidean; bigarren mailako mendate horrek 103. kilometroan du mendiko sailkapeneko pankarta, 6,4 kilometroko igoera du, eta, batez beste, % 5,2ko malda. Baliteke 2026ko Itzulia bertan erabakitzea.
Donostian izango dira helmuga eta podiuma, eta podium horretara igoko dira etapako irabazlea eta, nola ez, bosgarren Itzulia Womeneko txapelduna. Ea nork janzten dituen ekitaldi honetako azken maillot horia eta txapela!
Fitxa teknikoa:
Etapa: 3. etapa (maiatzak 17, igandea)
Ibilbidea: Donostia – Donostia
Distantzia: 113,1 km
Hasiera-ordua: 10:23
Amaiera-ordua: 13:21 (40 km/h) | 13:30 (38 km/h) | 13:39 (36 km/h)
Mendiko saria: Jaizkibel (1. maila), 42,4. kilometroan; Gurutze (3. maila), 60,8. kilometroan; Mendizorrotz (2. maila), 103. kilometroan
Zure interesekoa izan daiteke
Usoa Ostolaza: “Nire helburua gaur etapa irabaztea zen; hala ere, oso pozik nago”
Dominika Wlodarczyk nagusitu da azken etapan, esprintean, eta Micha Bredewoldek irabazi du 2026ko Itzulia Women; Usoa Ostolazak, berriz, laugarren egin du etapan eta zortzigarren sailkapen nagusian.
Itzulia Womeneko hirugarren etapako azken kilometroa
Azken esprintean, Wlodarczyk nagusitu da, larunbatean Zornotzan egin zuen bezala, eta Muzic, Dickson, Ostolaza, Kastelijn eta Bredewold liderra helmugaratu dira ondoren.
Bredewoldek irabazi du Itzulia Women lasterketa, eta Wlodarczyk nagusitu da hirugarren etapan
Azken esprintean erabaki da etapako garailea, Usoa Ostolaza (Laboral Kutxa) zarauztarra 4. helmugaratu da, eta 8. sailkatu da sailkapen nagusian.
2026ko Itzulia Womeneko 3. etapa, Donostia-Donostia
Women 2026 Itzuliaren hirugarren etaparen zuzeneko emanaldia, Donostian hasi eta amaituko dena.
Wlodarczyk: “Ez nuen ezer galtzeko, eta dena neukan saiatzeko”
Dominika Wlodarczyk (UAE) poloniarraren adierazpenak, Itzulia Womeneko bigarren etapa irabazi berritan. (Adierazpenak ingelesez)
Wlodarczykek irabazitako Itzulia Womeneko bigarren etapako azken kilometroa
Azken kilometroetan, Shirin van Anrooij (Lidl-Trek) herbeheretarrak eta Dominika Wlodarczyk (UAE) poloniarrak jo dute erasoa, pelotoiari tarte txiki bat ateraz. Batera iritsi dira azken kilometrora, eta, azken metroetako esprintean pelotoiak harrapatu dituen arren, Wlodarczyk nagusitu da.
Wlodarczyk gailendu da bigarren etapan, Zornotzako esprintean
Azken kilometroetan pelotoia atzean utzi eta lehia estua mantendu du Adegeestekin, baina azken esprintean bera izan da azkarrena.
Itzulia Womeneko 2. etapa, Abadiño - Amorebieta-Etxano
Jarraitu zuzenean 2026ko Itzulia Women lasterketako bigarren etaparen emanaldia.
Ostolaza: “Kirol bizitza bukatzean, honelako momentuekin gogoratzen zara, emaitzekin baino gehiago"
Usoa Ostolazak 7. bukatu du Itzulia Womeneko lehen etapa. Zarauztarren babesa jaso du lasterketan zehar, eta oso hunkituta agertu da izandako harreragatik.
Mischa Bredewold gailendu da Zarautzen, eta 2026ko Itzulia Womeneko lehen maillot horia jantzi du
SD Worx taldeko txirrindulari herbeheretarra nagusitu da etapan erabakigarria izan den esprintean, garaipena harekin jokatu duten lau txirrindulariak menderatuta: Yara Kastelijn, Riejanne Markus, Lauren Dickson eta Antonia Niedermaier. Usoa Ostolaza zazpigarren helmugaratu da, eta sailkapen nagusian zortzigarren sailkatu da, 31 segundora.