Mischa Bredewold gailendu da Zarautzen, eta 2026ko Itzulia Womeneko lehen maillot horia jantzi du
SD Worx taldeko txirrindulari herbeheretarra nagusitu da etapan erabakigarria izan den esprintean, garaipena harekin jokatu duten lau txirrindulariak menderatuta: Yara Kastelijn, Riejanne Markus, Lauren Dickson eta Antonia Niedermaier. Usoa Ostolaza zazpigarren helmugaratu da, eta sailkapen nagusian zortzigarren sailkatu da, 31 segundora.
Mischa Bredewoldek jantzi du maillot horia, Zarautzen. Argazkia: EFE.
SD Worx taldeko Mischa Bredewold txirrindulari herbeheretarrak irabazi du 2026ko Itzulia Womeneko lehenego etapa, Zarautzen, ostiralean, eta, horrenbestez, lasterketako bosgarren ekitaldiko lehen liderra da sailkapen nagusian. Bredewold nagusitu da etapan erabakigarria izan den esprintean, garaipena harekin jokatu duten lau txirrindulariak menderatuta: Yara Kastelijn, Riejanne Markus, Lauren Dickson eta Antonia Niedermaier. Usoa Ostolaza zazpigarren helmugaratu da, eta sailkapen nagusian zortzigarren sailkatu da, 31 segundora.
Lasterketako lehenengo egunerako, aurreikuspena zen eguraldi oso desatsegina izatea: euria, hotza eta haizea. Baldintza meteorologikoak, baina, hobeak izan dira, ziklistentzat. Hala, Itzuliko faboritoen multzoa batuta iritsi da Etumetarako igoeraraino; hirugarren mailako mendate horretan, FDJko Lauren Dicksonen lan bikainak ia aurkari guztiak utzi ditu atzean: Berthet, Muzic, Ostolaza… Etumeta igota, soilik Niedermaier, Markus, Bredewold eta Kastelijn zebiltzan Dicksonekin, eta, atzetik, berrogei bat segundora, beste multzo bat zetorren, helmugarako hamabost bat kilometrora.
Garaten, alegia, jardunaldiko azken mendatean, Magdeleine Vallieres, atzetik etorrita, asko hurbildu zaio lasterketa buruko multzoari. Jazarpenean zebilen multzoko hainbat ziklista, tartean Usoa Ostolaza, aurreneko bostak harrapatzear zebiltzan, helmugarako lau kilometro falta zirela.
Etapako azken hiru kilometroak ikusgarriak izan dira; izan ere, aurreneko bi multzoetan zebiltzan txirrindulari guztiak aritu dira buru-belarri garaipenaren bila. Azkenean, Mischa Bredewoldek eskuratu du garaipen hori; herbeheretarrak, hala, bost etapa-garaipen daramatza Itzulian. Bredewoldek jantzi du maillot horia, eta, beraz, SD Worx taldeko ziklistaren helburua izango da sailkapen nagusiko lehen postu horri Donostiako helmugaraino eustea.
Larunbatean, bosgarren Itzulia Womeneko bigarren etapa izango da jokoan. Eguna Abadiñon hasi eta Zornotzan amaituko da, eta, ostiralean bezala, EITBren zuzeneko emanaldia 11:45ean hasiko da, ETB1en eta kirolakeitb.eus-en.
Zure interesekoa izan daiteke
Ostolaza: “Kirol bizitza bukatzean, honelako momentuekin gogoratzen zara, emaitzekin baino gehiago"
Usoa Ostolazak 7. bukatu du Itzulia Womeneko lehen etapa. Zarauztarren babesa jaso du lasterketan zehar, eta oso hunkituta agertu da izandako harreragatik.
Bredewoldek irabazitako Itzulia Womeneko lehen etapako azken kilometroa
Dikson, Niedermaier, Markus, Bredewold eta Kastelijn batera iritsi dira Itzulia Womeneko lehen etapako azken kilometrora, lasterketaren buruan. Esprintean erabaki da garailea eta ez da ezustekorik izan. Mischa Bredewold (SD Worx) herbeheretarra nagusitu delarik. Bigarren eta hirugarren Yara Kastelijn (Fenix-Premier Tech) eta Riejane Markus (Lidl-Trek) herrikideak izan dira, hurrenez hurren.
ZUZENEAN: Itzulia Womeneko 1. etapa, Zarautz-Zarautz (121,3 km)
Ikusi, zuzenean, 2026ko Itzulia Womeneko lehenengo etapa. Zarautzen hasi eta amaituko da, eta 121,3 kilometroko ibilbidea izango du.
2026ko Itzulia Women, Demi Volleringen ondorengoaren bila
Lasterketako bosgarren ekitaldia ostiral honetan hasiko da, Zarautzen, eta, hiru etapa eginda, igandean amaitu, Donostian. Probako aurreko lau ekitaldietako irabazleak, Demi Vollering eta Marlen Reusser, ez dira Itzulian izango; hortaz, lasterketak txapeldun berria izango du.
Itzulia Women lasterketan arituko diren taldeak aurkeztu dituzte Zarautzen
Ostiral honetan hasiko da lasterketa Zarautzen, eta igandean amaituko da. Hiru etapak, zuzenean, jarraitu ahal izango dira ETBn eta EITBKirolak.eus-en. Usoa Ostolaza txirrindulari zarauztarra izan da taldeen aurkezpeneko protagonista nagusia. Omenaldia jaso du etxean.
Usoa Ostolaza: “Itzulia beti da lasterketa berezia, eta aurtengoa oso gogorra izango da"
Espainiako Vueltako laugarren tokia sari bikaina izan da txirrindulari zarauztarrarentzat, aurreko hilabeteetan sentsazio onak aurkitu ezinik ibili eta gero. Itzulia Women Zarautzetik abiatuko dela kontuan izanda are bereziagoa izango aurtengo edizioa.
2026ko Itzulia Women lasterketako parte-hartzaileen eta dortsalen zerrenda ofiziala
19 talde eta 105 txirrindulari izango dira irteeran; mundu mailako emakumeen tropeleko izen esanguratsuak lehiatuko dira Euskal Herrian: Juliette Berthet (FDJ United), Mischa Bredewold (SD Worx) edo Usoa Ostolaza (Laboral Kutxa), besteak beste.
2026ko Itzulia Womeneko 3. etaparen profila eta ibilbidea: Donostia-Donostia (113,1 km)
Bosgarren Itzulia Womenen dena erabakita utziko duen etapan, Donostiako Klasikoa errepikatuko da, antolatzaileek nabarmendu dutenez. Lehen mailako Jaizkibel eta bigarren mailako Mendizorrotz mendateak, azken hori helmugarako hamar kilometrora, protagonistak izan litezke, emozioz beteta izango den egun batean.
2026ko Itzulia Womeneko 2. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Abadiño-Zornotza (131,7 km)
Hirugarren mailako bost mendate igo beharko dituzte txirrindulariek, eta, guztira, pilatutako desnibela 2.560 kilometrokoa izango da; Itzulia Womeneko bosgarren jardunaldia Bizkaian barrena jokatuko dute, eta, antolatzaileen esanetan, “hirugarren mailako bost mendateak ez dira, berez, erabakigarriak, baina kateatzeak eta desnibelaren pilaketak eguna gogortuko dute”.