Italiako Giroa
2024/05/14 - 19:37
Valentin Paret-Peintreren erasoa azken igoeran, Tratnik eta Bardet atzean utzi eta etapa irabazteko
Decathlon AG2R taldeko frantziarrak eskuratu du garaipena 2024ko Italiako Giroko 10. etapan, Bocca della Selvan, 1. mailako mendate batean. Paret-Peintrek helmugarako hiru bat kilometro gelditzen zirela jo du aurrera, indartsu, eta bikain lortu du irabaztea.
2024/05/12 - 20:01
Kooijek irabazi du Giroko 9. etapa; Pogacarrek lidertzari eutsi dio
Olav Kooijek bereganatu du garaipena Italiako Giroko 9. etapan. Esprint estuan, mendean hartu ditu Milan (bigarren) eta Molano (hirugarren). Narvaezek erasoa jo du azken kilometroetan, eta gertu izan du garaipena, baina tropelak harrapatu egin du helmugako marratik metro gutxira.
2024/05/12 - 19:24
Italiako Giroko 10. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegiak: Ponpeia-Cusano Mutri (142 km)
Atseden egunaren biharamunean, etapak 1. mailako mendate batean izango du helmuga; 18 kilometroko igoera du, eta malda gogorrenetako asko azken zatian daude.
2024/05/11 - 19:36
Tadej Pogacarrek aise lortu du hirugarren etapa garaipena
Esloveniarra nahieran dabil aurtengo ekitaldian, eta bera izan da lehena helmugan, Prati di Tivo lehen mailako mendatean.
2024/05/11 - 19:30
Italiako Giroko 9. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegiak: Avezzano-Napoli (214 km)
Atseden egunaren aurreko jardunaldia Giroaren edizio honetako etapa luzeenetakoa da. Mendate puntuagarri bakarra du, 4. mailakoa, eta ibilbidearen zati gogorrena amaieran izango dute.
2024/05/11 - 19:05
Giroko 8. etapako Prati di Tivoko igoerako erasoaldiak eta garaipenerako lehia
Italiako Giroak atzean utzi du jada 8. etapa. Maldan gora amaitu da, Patri di Tivo mendatean. Txirrindulariek ikuskizun bikaina eskaini dute.
2024/05/10 - 20:08
Tadej Pogacarrek Filippo Ganna gainditu du erlojupekoan, eta Italiako Giroan duen aurreneko postua sendotu
UAE taldeko esloveniarrak Perugiako erlojupekoa irabazi du; 40,6 kilometroko ibilbidean, Pogacarrek 17 segundoko aldea lortu du Gannarekiko, nahiz eta, jardunaldiko azken tartea gelditzen zela, Gannak 47 segundoko aldea zuen. Daniel Felipe Martinez sailkapen nagusiko bigarren postuan jarri da.
2024/05/10 - 19:56
Pogacar nagusi Giroko 7. etapako erlojupekoan, erakustaldia emanda
Tadej Pogacarrek irabazi du 2024ko Italiako Giroko zazpigarren etapa. Hala, bada, esloveniarrak bere bigarren etapa garaipena bereganatu du 107. edizioan. Filippo Gannari 17 segundo atera dizkio eta 49 Magnus Sheffieldi.
2024/05/10 - 19:11
Italiako Giroko 8. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegiak: Spoleto-Prati di Tivo (152 km)
Giroaren edizio honetako goi-mendiko lehen etapa da, eta Prati di Tivon amaituko da, 14 kilometro baino gehiagoko lehen mailako igoeraren ostean. Oso jardunaldi garrantzitsua izan daiteke.
2024/05/09 - 20:46
Gogorra izan den azken igoera, iheslarien arteko esprinta eta Pelayo Sanchezen garaipena, Giroko 6. etapan
Movistar taldeko asturiarrak Julian Alaphilippe eta Luke Plapp menderatu ditu helmugako pankartapean, eta bikain eskuratu du etapa. Sailkapen nagusian, Tadej Pogacarrek maglia arrosari eutsi dio.
2024/05/09 - 19:54
Pelayo Sanchezek Alaphilippe eta Plapp beste iheslariak menderatu ditu; Tadej Pogacarrek lider jarraitzen du
"Sterrato" izenekoaren tarteak zituen etapak, 2024ko Italiako Giroaren seigarrenak, irudi ikusgarriak eta lehia polita utzi ditu. Sailkapen nagusian, ez da nabarmentzeko moduko aldaketarik izan.
2024/05/09 - 19:24
Italiako Giroaren zazpigarren etaparen ibilbidea, profila eta ordutegia: Foligno-Perugia (40,6 km)
Italiako Giroko 107. edizioko bakarkako lehen erlojupekoa zazpigarren etapan jokatuko dute, Foligno eta Peruglia artean (40,6 kilometro). Ibilbidearen azken zatia da etapako gogorrena.
2024/05/08 - 20:06
Benjamin Thomasek ihesaldiko besteak menderatu ditu, eta etapa irabazi du; Pogacarrek lider jarraitzen du
Cofidis taldeko ziklista frantziarra, azken metroetan, Michael Valgren (EF Education), Andrea Pietrobon (Polti Kometa) eta Enzo Paleni (Groupama) baino azkarrago ibili da. Lau gizon horiek izan dute jokoan etapa garaipena, eta sailkapen nagusian ez da nabarmentzeko moduko aldaketarik izan.
2024/05/08 - 19:35
Pietrobonen erasoa azken kilometroan, eta Benjamin Thomasen garaipena, Giroko bosgarren etapan
Lau txirrindulari lehiatu dira etapa garaipena eskuratzeko, eta Cofidis taldeko frantziarrak menderatu ditu gainerako hirurak: Michael Valgren (EF Education), Andrea Pietrobon (Polti Kometa) eta Enzo Paleni (Groupama) izan dira. Pogacarrek lider jarraitzen du.
2024/05/08 - 18:33
Laportek erorikoa izan du bogarren etapan, helmugatik 79 kilometrotara
Cristophe Laportek kontzentrazioa galdu du beste txirrindulari batekin hizketan egoteagatik, helmugatik 79 kilometrotara, eta, ondorioz, erorikoa izan du Italiako Giroko 5. etapan
2024/05/08 - 17:58
Italiako Giroko 6. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Torre del Lago Puccini-Rapolano Terme (180 km)
12 kilometro, hiru zatitan banatuta, legar gainean egin beharko dituzte gaurko etapan. Azken igoerak, Serre de Rapolanon, batez beste % 20ko aldapak ditu. Antolakuntzaren arabera, ibilbide zorrotza da.
2024/05/08 - 14:19
Italiako Giroko bosgarren etaparen profila, ibilbidea eta ordutegiak: Genova-Lucca (179 km)
Tropeleko azkarrenek garaipena lehiatzeko beste aukera bat izango dute, aurreko egunekoaren profil oso antzekoa duen etapan. Bi mendate txiki igoko dituzte; azkena, helmugatik 20 kilometrora.
2024/05/07 - 20:07
Milanek esprintean irabazi du, Andoran, Italiako Giroaren laugarren etapa; Pogacarrek lider jarraitzen du
Lidl-Trek taldeko txirrindulari italiarrak, jardunaldiko azken metroetan, Kaden Groves (Alpecin) eta Phil Bauhaus (Bahrain) menderatu ditu. Sailkapen nagusian, Tadej Pogacarrek (UAE) 46 segundoko aldea du INEOSeko Geraint Thomasekiko, eta 47 segundokoa BORAko Daniel Felipe Martinezekiko.
2024/05/07 - 19:30
Gannaren erasoa azken kilometroetan, esprinta eta Jonathan Milanen garaipena, Italiako Giroaren 4. etapan
Esprintean jokatu dute 2024ko Italiako Giroaren 4. etapa, Andoran, eta Lidl-Trek taldeko Jonathan Milan italiarra izan da azkarrena. Sailkapen nagusian ez da nabarmentzeko moduko aldaketarik izan, eta Tadej Pogacarrek lider jarraitzen du.
2024/05/07 - 19:26
Girmayk Giroa utzi behar izan du, 4. etapan bi eroriko izan eta gero
Italiako Giroko 4. etapako helmugatik 67 kilometrotara eroriko handia izan da, baina min gehien hartu duena Biniam Girmay izan da. Etapan jarraitu du, baina 62 kilometro falta zirela berriro erori eta honetan erretiratu egin behar izan da.