Italiako Giroa
2024/05/07 - 12:42
Italiako Giroko laugarren etaparen profila, ibilbidea eta ordutegiak: Acqui Terme–Andora (187 km)
Esprinterrentzako aukera aproposa. Azken 800 metroak lauak dira, eta bukaeran, etapak 650 metroko zuzengunea du.
2024/05/06 - 20:49
Merlier nagusitu da esprintean hirugarren etapan, Pogacarrek garaipena lortu nahi izan duen arren
UAEko esloveniarrak erasoa jo du helmugarako hiru kilometrora, igoera txiki batean, eta tropeleko gizonik azkarrenak ezustean harrapatzeko zorian izan da.
2024/05/06 - 19:38
Tim Merlierrek irabazitako Italiako Giroko 3. etapako azken 3 kilometroak
Tadej Pogacar liderrak eta Geraint Homasek aurrea hartu dute azken kilometroetan, baina txirrindulari azkarrenen taldeek esprinta bideratzea lortu dute azkenean.
2024/05/05 - 20:44
Italiako Giroko agintea hartu du Tadej Pogacarrek, etapa eta lidergoa bereganatuta
Gurpila zulatu eta erorikoa izan duen arren, esloveniarrak erasoa jo du etapa amaitzeko 5 kilometrora, eta bakar-bakarrik iritsi da helmugara, atzetik zuen taldeari 27 segundo aterata.
2024/05/05 - 20:37
Italiako Giroko hirugarren etaparen profila, ibilbidea eta ordutegiak: Novara-Fossano (166 km)
Igoera puntuagarri bakarra du hirugarren etapa, laugarren mailakoa. Ibilbidea laua da, eta esprintean erabaki daiteke.
2024/05/05 - 19:34
Tadej Pogacarren erasoa eta etapako azken 5 kilometroak
Tadej Pogacarrek irabazi du Italiako Giroko 2. etapa, eta liderraren jertse arrosa jantzi du, azken 5 kilometroetan jotako erasoari esker.
2024/05/05 - 18:59
Tadek Pogacarrek gurpila zulatu du eta erori egin da, helmugarako 11 kilometrora
Esloveniarrak aurreko gurpila zulatu du, eta taldeko autoaren zain zegoela, bihurgune batean, erori egin da, autoa gain-gainean zuenean.
2024/05/05 - 17:44
Lau txirrindulariren erorikoa, helmugarako 62 kilometrora
Lau txirrindulari elkarrekin trabatuta erori dira Italiako Giroko 2. etapan. Min keinu nabariak egin dituzten arren, lasterketan jarraitu dute.
2024/05/04 - 20:58
Etapa eta lidergoa Narvaezentzat; eta Pogacar, erasokor, hirugarren izan da
Etapa azken lau kilometroetan erabaki da. Helmugara Narvaez, Pogacar eta Schachmann iritsi dira, eta bertan Ineos taldeko txirrindularia nagusitu da.
2024/05/04 - 20:27
Xabier Artetxe: ''Narvaezek erakustaldia egin du, baina ez genuen espero Arensman lehenengo egunean galtzea''
Jonathan Narvaezen Italiako Giroko lehen etapan lortutako garaipena nabarmendu du Xabier Artetxe INEOS taldeko entrenatzaileak, Tadej Pogacar faborito nagusiari gailendu zaiolako. Horrez gain, aitortu du Thymen Arensman ez dagoela bere sasoirik onenean, eta Geraint Thomasek podiuma duela helburu.
2024/05/04 - 19:34
Italiako Giroko lehen etapako azken lau kilometroak eta garailea erabakitzeko esprinta
Helmugara iristeko lau kilometro falta zirela Pogacarrek erasoa jo du. Narvaezek eta Schachmannek eutsi egin die, eta esprintean ekuadortarra gailendu da.
2024/05/04 - 19:24
Emakume batek zebra-bide bat zeharkatu du txakurrarekin, etapa jokoan zela
Italiako Giroko lehen etapak irudi bitxia utzi du: etapa jokoan zela, eta ziklistak oso gertu zeudenean, emakume batek zebra-bide bat zeharkatu du, txakurrarekin.
2024/05/04 - 18:58
Italiako Giroko 2. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: San Francesco al Campo-Santuario Oropa (161 km)
Hamaika kilometro baino gehiagoko lehen mailako igoera batekin bukatuko da bigarren etapa. Batez beste %13ko aldapak ere izango dituzte aurrean.
2024/05/04 - 18:50
Zortzi txirrindularik erorikoa izan dute helmugarako 28 kilometrora
Italiako Giroaren lehenengo etapak ekitaldiko lehen erorikoa ekarri du helmugarako 20 kilometrora. Zorionez, guztiak aurrera jarraitzeko moduan izan dira.
2024/05/03 - 21:14
Pogacar esloveniarra izango da Giroko faborito nagusia, gainerako izen handien faltan
Italiako Giroko 107. edizioa bihar, larunbata, hasiko da, faborito argi batekin: Tadej Pogacar. UAE Team Emirates taldeko txirrindularia izango da faborito, beste izen handi batzuen faltan. "Corsa Rosa" zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en.
2024/05/03 - 19:46
2024ko Italiako Giroko lehen etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Venaria Reale-Torino (140 km)
Colle Maddalena mendateak, 2. mailakoa eta helmugatik 22 kilometrora, lehiarako eta ikuskizunerako bidea irekiko du Giroaren estreinako etapan. Edizio honetan, Torinok Supergan orain dela 75 urte izandako istripuko biktimak omenduko ditu.
2023/12/17 - 21:06
Tadej Pogacarrek 2024ko Giroan parte hartuko du
Antolatzaileek ezustean iragarri dute X (lehengo Twitter) bidez. Esloveniarrak lehen aldiz korrituko du Italiako lasterketa handia.
2023/10/13 - 23:11
2024ko Italiako Giroaren ibilbidea aurkeztu dute
Lasterketaren 107. edizioa 2024ko maiatzaren 4an hasiko da, Turinen, eta hilaren 26an amaitu, Erroman.
2023/10/09 - 22:46
2024ko Italiako Giroa maiatzaren 4an hasiko da, Piemonten
Historian laugarren aldiz hasiko da lasterketa eskualde horretan. 107. Italiako Giroak, aurreneko etapan, 1949an Torino futbol taldeak Supergan izandako istripua ekarriko du gogora, ezbeharraren 75. urteurrenean.
2023/07/09 - 20:08
Van Vleuten, 2023ko Giro Donneko txapelduna
Annemiek van Vleuten herbeheretarrak irabazi du Giro Donne lasterketa. Hala, Movistar taldeko txirrindulariak laugarrenez bereganatu du Italiako lasterketa handia. Labous izan da bigarren sailkapen nagusian eta Realini hirugarren. Bederatzigarren eta azken etapan Consonni nagusitu da.