Mikel Landa ez da 2026ko Italiako Giroan arituko
Soudal Quick-Step taldeak iragarri duenez, euskal txirrindulariak haustura txikia du pelbisean, Itzulian izandako erorikoaren ondorioz. Giroa maiatzaren 8an hasiko da, eta UAEko Joao Almeida ere ez da lasterketan izango.
Mikel Landak ez du Italiako Giroa jokatuko. Argazkia: EFE.
Soudal Quick-Step taldeko Mikel Landa euskal txirrindularia ez da 2026ko Italiako Giroan arituko, astelehenean Belgikako taldeak iragarri duenez. Landak haustura txikia du pelbisean, Itzulian izandako erorikoaren ondorioz, eta atseden eta sendatze epe bat behar du; hortaz, ezingo du lasterketa jokatu. UAEko Joao Almeida ziklista portugaldarrak ere ez du Italiako Giroan parte hartuko.
Testuinguru horretan, Soudal Quick-Stepek gogora ekarri du nola Landa, neguan, gaixotasun batengatik, aurreikusita baino beranduago hasi zela lehiatzen, Kataluniako Itzulian. Euskal Herriko Itzulian, bigarren etapan, erorikoa izan zuen, eta hurrengo egunean lasterketa utzi zuen; mediku azterketek zehaztu dute haustura duela pelbisean: “Hasiera batean, lesioa nolakoa den kontuan izanik, ez zitzaion behar bezala antzeman; sendatzen hasi da, baina sendatze epe luzeagoa behar du”.
Murgiarrak, taldearen web-orriak jasotako adierazpenetan, nabarmendu du “atsekabetuta” dagoela, “neguan gogotik lan egin bainuen”: “Itzulian, berriro ere, ondo sentitzen hasia nintzen. Erorikoaren ostean, mina nuen, baina, hausturaren motagatik, zaila zen hori identifikatzea; orain, sendatzea da nire helburu bakarra”.
“Pena da Italiako Giroa galtzea, bereziki motibazio handia nuelako, 2025ean zer gertatu zen kontuan izanda; orain, baina, lehentasuna da berriro ondo egotea, eta helburu berriak izango dira denboraldian”.
Halaber, UAEko Joao Almeidak, alegia, maiatzaren 8an hasiko den 2026ko Italiako Girorako faborito nagusietako batek, iragarri du ez dela proban izango: “Tamalez, ez naiz Italiako Giroan arituko, aurreikuspena hori jokatzea zen arren. Azken hilabeteotan, gaixotasuna izan dut, eta horrek eragin handia izan du nire prestaketan; ez naiz garaiz prest izango, eta tristetu egiten nau, asko maite dudan lasterketa baita”, adierazi du Almeidak, Instagrameko bere kontuan.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Niedermaierrek, bigarren, eta Van der Breggenek, hirugarren, osatu dute podiuma, eta Longo Borghinik irabazi du azken etapa.
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Izotzezko plaka bat errepidera erortzeko arriskuagatik, etapa laburtu egin behar izan dute, eta lasterketa Finestre mendatean bukatu da, ondorengo jaitsiera eta Sestriererako azken igoera bertan behera utzita.
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Longo Borghinik (UAE) 5 segundo kendu dizkio Anna van der Breggeni (SD Worx), horrek izan duen sustoa aprobetxatuta.
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon
Txirrindulari italiar batek azken 25 urteetan inoiz lortu ez duena erditsi du Balsamok. Bera baino lehen, Fabiana Luperinik (1996) eta Greta Zoccak (2001) bakarrik lortu zuten balentria.
Volleringek irabazi du Santo Stefano di Cadoren eta Van der Breggenek maglia arrosari eutsi dio
FDJ United-Suez taldeko herbeheretarrak esprintean gainditu ditu Van der Breggen herrikidea eta Niedermaier alemaniarra. Van der Breggenek minutu bateko aldea du Volleringekiko sailkapen nagusian, 01:24koa Niedermaierrekiko eta 02:01ekoa Holmgrenekiko.
Van der Breggenek Balsamoren diktadurarekin amaitu eta maglia arrosa jantzi du kronoigoeran
SD Worx-Protime taldeko herbeheretarrak irabazi du laugarren etapako erlojupekoa, 12,7 kilometroko igoera, Belluno eta Nevegal artean. Elisa Balsamo italiarrak, aldiz, ikaragarri sufritu eta bederatzi minutu baino gehiago galdu ditu helmugan.
Elisa Balsamo italiarrak, hirutik hiru Italiako Giroan
Lidl-Trek taldeko txirrindulariak irabazi du Giroko hirugarren etapa, beste egun batez azken esprinta irabazita. 156 kilometroko etapa Bibione eta Buja artean jokatu da.
Honela geratu da 2026ko Italiako Giroko podiuma
Jonas Vingegaard (Visma) izan da 2026ko Italiako Giroko irabazlea. Felix Gall (Decathlon) bigarren izan da eta Jai Hindlay (Red Bull) hirugarren. Bestalde, Afonso Eulaliok (Bahrain) gazte onenaren maillota irabazi du, Giulio Cicconek (Lidl-Trek) eskalatzaileena eta Paul Magnierrek (Soudal) puntuena.
Vismak xanpainarekin ospatu du Vingegaarden garaipena Giroan
Jonas Vingegaardek ziurtatuta zuen garaipena Italiako Giroko azken etapa jokatu aurretik. Gauzak horrela, bere taldeak lasai hartu du ibilbidea eta xanpainarekin ospatzeko aprobetxatu dute.
Vingegaard txirrindularitzaren olinpoan sartu da, Giroa irabazita; Milan nagusitu da azken etapan
Visma-Lease a Bike taldeko txirrindulari daniarrak irabazi du 2026ko Italiako Giroa, hiru astez erakutsitako nagusitasunari esker, batez ere mendiko etapetan ia erabakita utzita. Garaipen honekin, hiru itzuli handiak eskuratu ditu. Jonathan Milan italiarrak, bere aldetik, azken etapa irabazi du esprint ikusgarri batean.