Pogacarrek Tourra bideratuta utzi du, Le Marksteinen erakustaldia emanda
Col du Haagek mendatean egindako eraso gogorrari esker, txirrindulari esloveniarrak bakarrik zeharkatu du helmuga. Frantziako Tourrean lortzen duen 25. etapa garaipena da honakoa, laugarrena aurtengo edizioan, eta kolpe erabakigarria eman dio sailkapen nagusiari.
Tadej Pogacar helmugara iritsi denean. Argazkia: EFE
UAE Team Emirates taldeko liderrak Frantziako Tourreko 14. etapa irabazi du larunbat honetan, Col du Haageko aldapa gogorrenetan eraso bortitz batekin hasi den bakarkako erakustaldiarekin.
Esloveniarrak aldeak zabaldu ditu aurkari nagusiekin, eta erritmo biziari eutsi dio Le Marksteineko helmugaraino. Atzetik, Jonas Vingegaardek eta Remco Evenepoelek ezin izan diote maillot horiaren erritmo aldaketari erantzun, eta denbora baliotsua galdu dute sailkapen orokorrean.
Garaipen honekin, aurtengo edizioko laugarrena, Frantziako Tourrean 25 etapa garaipen lortu ditu, Andre Leducq frantziarraren marka berdinduz. Sailkapen historikoan Bernard Hinaultek (28), Eddy Merckxek (34) eta Mark Cavendishek (35) bakarrik gainditu dute.
Esloveniarrak, bestalde, 38 segundoko aldea atera die Isaac del Toro taldekideari eta Paul Seixas frantziarrari. Jonas Vingegaardek, berriz, 44 segundo galdu ditu, Remco Evenepoelek 48, eta Juan Ayusok 50 segundo.
Sailkapen nagusian, Pogacarrek lidergoa sendotu du, 4 minutu eta 30 segundoko aldea baitu Vingegaardekiko, eta 5 minutu eta 4 segundokoa Evenepoelekiko. Gainera, Paul Seixas gazteak laugarren postua eskuratuta, gazterik onenaren maillot zuria jantzi du.
27 urterekin, esloveniarrak aurrerapauso handia eman zuen bere bosgarren Tourra irabazteko bidean, beste behin ere bere nagusitasuna agerian utzita.
Zure interesekoa izan daiteke
Faboritoen arteko lehia ederra, Frantziako Tourreko 14. etapako azken kilometroetan
Pogacarrek bere nagusitasuna erakutsi du mendiko beste etapa batean, bere lidergoa are gehiago sendotuz. Carapazek ere bere saiakera egin du eguneko ihesaldia sartuta, baina amaieran faboritoen taldeak harrapatu eta gainditu du.
ZUZENEAN: Alpeetako etapa Frantziako Tourrean, Mulhouse – Le Markstein Fellering (155,3 km)
Frantziako Tourreko 14. etaparen zuzeneko emanaldia, Mulhouse-Le Markstein Fellering (155,3 km). Jardunaldi gogorra Frantziako Alpeetan, lau mendate puntuagarrirekin, horien artean lehen mailako hiru: Grand Ballon, Ballon d'Alsace eta Col du Haag.
Ion Izagirre: “Oso ihesaldi jendetsua izan da hasieratik”
Cofidis taldeko txirrindulariak gaurko etapan bizitako sentsazioak partekatu ditu, zeinetan Ballon d 'Alsace mendatea igo behar izan duten.
Schmid eta Tejadaren erasoa eta etapa erabaki duen esprinta
Mauro Schmid izan da azkarrena Frantziako Tourreko hamahirugarren etapan. Txirrindulari suitzarrak Harold Tejada gainditu du azken esprint estu batean.
Schmid Tejadari nagusitu zaio Belforteko ihesaldian
Schmidek eta Tejadak 16 kilometroren faltan jaurti dira ihesaldian, eta bien arteko lehia esprintean erabaki da. Bestalde, Tom Pidcock Tourreko podiumera igo da.
Gaviriak Tourra utzi behar izan du azken esprintean erori eta lepauztaia hautsi ostean
Caja Rural talde nafarreko txirrindulari kolonbiarra erori egin da helmugarako 200 metro falta zirenean, eta hainbat txirrindulari eraman ditu aurretik. Txirrindulariak besoa geldirik zuela zeharkatu du helmuga. Gaviria bere hirugarren Tourrean parte hartzen ari zen, baina ezin izan du bakar bat ere bukatu.
Tourreko txapeldunen lehen itzuli handiak aztergai, Xabier Usabiagaren eskutik
Paul Seixas, 19 urteko txirrindulari gaztea, eztabaidagai izan da azken hilabeteotan. Bere lehen itzuli handia izaten ari da aurtengo Tourra, baina bertan egon beharko al luke? Horren harira, txapeldunen bideak aztertu ditu Xabier Usabiagak.
Merlierren garaipena, esprintean, eta Gaviriaren helmugako erorikoa
Tim Merlierrek (Soudal) irabazi du 12. etapa, esprintean. Fernando Gaviriak (Caja Rural) eroriko garrantzitsua eduki du helmugan eta esprinta hautsi du horrek, berarekin hainbat txirrindulari eramateaz gain. Kooij (Decathlon) izan da bigarren eta Philipsen (Alpecin) hirugarren.
Merlierrek bere hirugarren garaipena lortu du Chalon-sur-Saoneko esprintean
Azken kilometroan erorikoa izan da, eta hainbat txirrindulari lurrera joan dira. Ostegun honetan ere tropelak hartu du eguneko ihesaldia, eta ez da helmugara iritsi, eta azken kilometroetako saiakerek ere ez dute saririk izan.