11. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pogacar: “Bidoi bat zegoen errepidean, eta 55 kilometro orduko abiaduran erortzeko zorian egon naiz"

"Tourra egunero gal dezakezu, eta gaurkoa horren adibide argia da", adierazi du esloveniarrak. Bestalde, Tourraren historiako etaparik azkarrenean "parte hartzea bikaina" izan dela esan du.

VICHY (France), 15/07/2026.- Yellow Jersey overall leader Slovenian cyclist Tadej Pogacar (2-L) of UAE Team Emirates XRG in action during Stage 11 of the Tour de France, a 161.3 km route from Vichy to Nevers, France, 15 July 2026. (Ciclismo, Francia) EFE/EPA/GUILLAUME HORCAJUELO

Tadej Pogacar (UAE) esloveniarra, Tourreko liderra, hamaikagarren etapan zehar. Argazkia: EFE

Tadej Pogacar esloveniarrak Frantziako Tourra uzteko zorian izan dela aitortu du hamaikagarren etaparen amaieran, errepidean zegoen bidoi baten ondorioz erortzeko zorian egon baita.

"Tourra egunero gal dezakezu, eta gaur horren adibide argia da. Bidoi bat zegoen errepidean eta lurrera joateko zorian egon naiz. Eroriz gero, 55 kiloemetro orduko abiaduran gindoazen, Tourra amaitu egingo zen niretzat", esan du maillot horidunak.

Esloveniarrak azpimarratu du horrelako etapetan segurtasuna bermatzea dela lehentasuna, baina azkar ibiltzen denean disfrutatu egiten duela. Gaineratu du Tourreko historiako etaparik azkarrenean "parte hartzea bikaina" izan dela.

"Orain arte ez dut arazorik izan, ez nire sasoi fisikoan, ez txirrindularitzatik kanpokoan, sentsazioetan, loan... Dena ondo doa Tour honetan. Sentsazioak bikainak dira", erantsi du.

Publizitatea
X
Publizitatea
X