8. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Merlierrek bere nagusitasuna berretsi du esprintean, Frantziako Tourrean bigarren garaipena lortuta

Tim Merlier belgikarrak Tourreko zortzigarren etapa irabazi du larunbat honetan Bergeracen, aurtengo edizioko bigarren garaipena eskuratuz, eta lasterketako esprinterrik indartsuenetakoa dela berretsiz. Sailkapen nagusiak ez du aldaketarik izan, Tadej Pogacarrek lidergoari eutsi baitio.

BERGERAC (France), 11/07/2026.- Belgian cyclist Tim Merlier of Soudal Quick-Step celebrates as he crosses the finish line to win Stage 8 of the Tour de France, a 180.4 km route from Perigueux to Bergerac, France, 11 July 2026. (Ciclismo, Francia) EFE/EPA/YOAN VALAT
Tim Merlier iritsi da helmugara. Argazkia: EFE

AURRERAPENA


Tim Merlierrek bere indarra erakusten jarraitzen du Frantziako Tourrean. Belgikarrak zortzigarren etapa irabazi du larunbat honetan esprintean, Bergeracen, Biniam Girmay eritrearraren eta Olav Kooij herbeheretarraren aurretik.

Garaipen honekin, aurtengo edizioko bigarrena, eta Frantziako lasterketako bosgarrena, Merlierrek bere sasoi bikaina berretsi du tropeleko esprinterren artean.

Jardunaldiak ez du aldaketarik eragin sailkapen nagusian. Tadej Pogacar esloveniarrak elastiko horiari eutsi dio, Jonas Vingegaard danimarkarra bigarren da,  eta Isaac del Toro mexikarra hirugarren postuan dago.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Mauro Gianetti, Team Principal del UAE Emirates Team
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mauro Gianetti: “Aspin eta Tourmaleten erritmo oso altua ezartzea zen asmoa, Pogacarrek erasoa jo zezan"

Mauro Gianetti, UAE Team Emirates taldeko Team Principalak, Frantziako Tourreko seigarren etapa aztertu du. Suitzarra oso pozik agertu da bere taldearen lanarekin: "Taldea sekulakoa izan da, Matxinek lan bikaina egin du planarekin". Pogacarrekin sailkapen nagusian alde handia lortu duten arren, ez du uste Tourra erabakita dagoenik: "Oraindik asko geratzen da", ohartarazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X