2026ko Frantziako Tourreko 9. etaparen ibilbidea, profila eta ordutegia: Malemort-Ussel (185,5 km)
113. Frantziako Tourreko lehenengo atseden egunaren bezperan, parte-hartzaileek mendi ertaineko etapa izango dute aurretik; izan ere, lau mendate puntuagarri gainditu beharko dituzte.
Irudia: EITB.
2026ko Frantziako Tourrak, uztailaren 12an, igandez, bederatzigarren etapa izango du jokoan. Mendi ertaineko jardunaldia izango da; guztira, txirrindulariek 185,5 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, Malemortetik Usseleraino. Antolatzaileek erabaki dute lasterketa 13:35ean hasiko dela, eta aurreikuspena da 17:47tik 18:10era bitartean amaitzea. Guztira, ziklistek lau mendate puntuagarri igo beharko dituzte; bigarren mailako bat, hirugarren mailako bi, eta beste bat laugarren mailakoa.
Lehenik, Frantziako Tourreko txirrindulariek Cote de Naves igo beharko dute; hirugarren mailako mendatea da, 2,3 kilometrokoa, eta, batezbeste, % 7,4ko malda du. Hori etapako 77. kilometroan izango da; bigarren mailako Suc au May, ordea, 105.ean dago, eta % 7,7ko malda du bere 3,8 kilometroetan.
129,4. kilometroan, hirugarren mailako Cote de la Croix du Pey geldituko da atzean (4,8 kilometro ditu, % 6an); eta eguneko azken mendatea laugarren mailako Mont Bessou izango da, amaierarako hogei kilometro baino gutxiago geldituko direnean. 900 metroko malda da, % 7,3an, alegia, oso egokia erasoa egin eta aurrera egiteko, horretarako ausardia eta indarra izatekotan.
EITBk, kirolakeitb.eus-en bidez (14:35etik aurrera) eta ETB1en bitartez ere (15:00etatik), zuzenean emango du bederatzigarren etapa hau. Nabarmentzeko modukoa da nola biharamunean txirrindulariek atseden eguna izango duten, 113. ekitaldiko lehenengoa.
Fitxa teknikoa
Etapa: 9. etapa (uztailak 12, igandea)
Ibilbidea: Malemort - Ussel
Distantzia: 185,5 km
Hasiera-ordua: 13:45
Amaiera-ordua: 17:47 (46 km/h) | 17:58 (44 km/h) | 18:10 (42 km/h)
Mendiko saria: Côte de Naves (3. maila), 77. kilometroan; Suc au May (2. maila), 105.kilometroan; Côte de la Croix du Pey (3. maila), 129,4. kilometroan; Mont Bessou (4. maila), 161.kilometroan
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma
Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.
Demi Volleringek Tourreko garaipena ziurtatu du azken etapa irabazita
FDJ-SUEZ taldeko txirrindulari herbeheretarrak bere indarra erakutsi du Col d'Èzeko azken igoeran, 9. etapa irabazi eta Frantziako Tourra erabakita uzteko, azkenean sailkapen nagusian bigarren sailkatu den Kasia Niewiadomaren (Canyon) aurretik. Elisa Longo Borghinik (UAE) osatu du podiuma, Marlen Reusser (Movistar) suitzarraren erorikoa baliatuta.
Volleringen erasoa eta Tourreko 9. etapako azken metroak
Demi Vollering (FDJ) herbeheretarrak irabazi du 2026ko Frantziako Tourra. Helmugarako 16 kilometroren faltan jo du erasoa, Kasia Niewiadoma (CANYON) aurkari zuzena atzean utzita. Ikusi hemen erasoa eta etapako azken metroak.
Volleringi Tourreko 8. etapan garaipena eman dion erasoa
Eguneko azken mendatea gainditu ostean, Demi Volleringek erasora jo du, garaipenaren bila. Longo Borghini eta Niewiadoma haren atzetik abiatu dira, baina ezin izan diote herbeheretarraren erritmoari eutsi eta amore eman behar izan dute. Vollering bakarrik sartu da helmugan, eta maillot horia eskuratu du.
Volleringek Tourra astindu du, maillot horia eman dion bakarkako garaipenarekin
Demi Volleringek igoera laburra baina oso gogorra aukeratu du eraso egiteko, inongo mailarik ez zuena.
Kasia Niewiadoma nagusitu da Mont Ventouxen, eta elastiko horia jantzi du
Canyon taldeko txirrindulari poloniarrak, 2024ko Tourreko irabazleak, erasoa jo du helmugatik 10 kilometrora, Marlen Reusser suitzarrari (Movistar) lidergoa kentzeko.
Frantziako Tourreko 7. etapako une garrantzitsuenak
Emakumezkoen Frantziako Tourreko zazpigarren etapak une garrantzitsuak utzi ditu lasterketarako, batez ere sailkapen nagusiari begira. Niewiadomak ikuskizuna eman du horiz janzteko, eta Volleringek irabazi du Reusserren aurkako duelua.
Kim Le Court-Pienaar, azkarrena zortzi txirrindulariren arteko esprintean, Tournon-sur-Rhonen
Maurizioko txirrindulariak irabazi du Frantziako Tourreko seigarren etapa, 153,4 kilometrokoa, Montbrison eta Tournon-sur-Rhone artean jokatu dena. Bestalde, sailkapen nagsuiko faboritoak indarrak gordetzen saiatu dira, ostiral honetan Mont Ventoux igotzeko.
Le Court-Pienaarrek garaipena lapurtu dio iheslari talde bati Tournon-sur-Rhonen, eta Reusserrek horiz jantzita jarraitzen du
Maurizioko txirrindularia beste zazpi txirrindulariri nagusitu zaie esprintean. Marlen Reusserrek lider jarraitzen du, Demi Volleringen erasoei eutsi ostean.
Motor batek Noemi Ruegg jo du Durbizeko igoeran, eta bizikletatik bota du
Txirrindulari suitzarra (EF) lurrera joan da, Frantziako Tourreko bosgarren etapako azkenaurreko mendatean gailurra egiteko metro gutxiren faltan, motor batek jo baitu. Zorionez, talka aldapa gora gertatu da, abiadura txikian, eta txirrindulariak lasterketan jarraitu ahal izan du arazo handirik gabe.