2026ko Frantziako Tourreko 15. etaparen ibilbidea, profila eta ordutegia: Champagnole-Plateau de Solaison (183,9 km)
Tourreko bigarren eta azken atseden egunaren aurreko egunean, etapa maila bereziko mendate batean amaituko da; beraz, aurreikuspena da sailkapen nagusirako lehian dauden txirrindularien arteko borroka izatea.
2026ko Frantziako Tourraren 15. etapa uztailaren 19an, igandean, jokatuko da. Mendiko etapa izango da, 183,9 km-koa, Champagnolen hasi eta Plateau de Solaisonen amaituko dena. Txirrindulariak 10:55ak aldera irtengo dira eta azkenak 13:20ak aldera helmugan sartzea espero da. EITBren zuzeneko emanaldia 14:15ean hasiko da kirolakeitb.eus atarian, eta ETB1ek 15:00etatik aurrera egingo du bat emanaldiarekin.
Aurreko jardunaldi gogorraren ondoren, txirrindulariek azken ahalegina egin beharko dute azken atseden egunera iritsi aurretik; izan ere, lasterketa hasi eta gutxira, 17. kilometroan, pedalei gogor eragin beharko diete Saint-Laurent-en-Grandvauxeko esprint berezian.
Hortik, eguneko lehen mendatera joango dira, Roussesera, 6,6 km-ko igoerarekin eta % 5,1eko maldarekin. Ondoren, 100 kilometro egingo dituzte, zailtasun handirik gabe. Benetako borroka Saleverako igoeran hasiko da, Col de la Croissete (1. maila) mendatetik. 4,8 km izango dira, % 11,2ko maldarekin. Jaitsiera hasi ondoren, Mont mendatea oztopo txikia izango da, baina Solaison ordokiko azken probaren atarikoa izango da. Maila bereziko mendateak 11,3 km-ko luzera eta % 9,1eko malda ditu, eta faboritoen erresistentzia proban jarriko du etapako irabazlea aukeratzeko.
Mendiko etapa garrantzitsua izango da, maillot horia irabazteko hautagaiak erabakiko dituena.
Fitxa teknikoa
Etapa: 15. etapa (uztailak 19, igandea)
Ibilbidea: Champagnole-Plateau de Solaison
Distantzia: 183,9 km
Hasiera-ordua: 13:20
Amaiera-ordua: 17:41 (42 km/h) | 17:55 (40 km/h) | 18:11 (38 km/h)
Mendiko saria: Cote des Rousses (3. maila), 36,8. kilometroan; Col de la Croisette (1. maila), 136. kilometroan; Cote du Mont (3. maila), 146. kilometroan; Plateau de Solaison (Maila Berezia), 183,9 kilometroan
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma
Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.
Demi Volleringek Tourreko garaipena ziurtatu du azken etapa irabazita
FDJ-SUEZ taldeko txirrindulari herbeheretarrak bere indarra erakutsi du Col d'Èzeko azken igoeran, 9. etapa irabazi eta Frantziako Tourra erabakita uzteko, azkenean sailkapen nagusian bigarren sailkatu den Kasia Niewiadomaren (Canyon) aurretik. Elisa Longo Borghinik (UAE) osatu du podiuma, Marlen Reusser (Movistar) suitzarraren erorikoa baliatuta.
Volleringen erasoa eta Tourreko 9. etapako azken metroak
Demi Vollering (FDJ) herbeheretarrak irabazi du 2026ko Frantziako Tourra. Helmugarako 16 kilometroren faltan jo du erasoa, Kasia Niewiadoma (CANYON) aurkari zuzena atzean utzita. Ikusi hemen erasoa eta etapako azken metroak.
Volleringi Tourreko 8. etapan garaipena eman dion erasoa
Eguneko azken mendatea gainditu ostean, Demi Volleringek erasora jo du, garaipenaren bila. Longo Borghini eta Niewiadoma haren atzetik abiatu dira, baina ezin izan diote herbeheretarraren erritmoari eutsi eta amore eman behar izan dute. Vollering bakarrik sartu da helmugan, eta maillot horia eskuratu du.
Volleringek Tourra astindu du, maillot horia eman dion bakarkako garaipenarekin
Demi Volleringek igoera laburra baina oso gogorra aukeratu du eraso egiteko, inongo mailarik ez zuena.
Kasia Niewiadoma nagusitu da Mont Ventouxen, eta elastiko horia jantzi du
Canyon taldeko txirrindulari poloniarrak, 2024ko Tourreko irabazleak, erasoa jo du helmugatik 10 kilometrora, Marlen Reusser suitzarrari (Movistar) lidergoa kentzeko.
Frantziako Tourreko 7. etapako une garrantzitsuenak
Emakumezkoen Frantziako Tourreko zazpigarren etapak une garrantzitsuak utzi ditu lasterketarako, batez ere sailkapen nagusiari begira. Niewiadomak ikuskizuna eman du horiz janzteko, eta Volleringek irabazi du Reusserren aurkako duelua.
Kim Le Court-Pienaar, azkarrena zortzi txirrindulariren arteko esprintean, Tournon-sur-Rhonen
Maurizioko txirrindulariak irabazi du Frantziako Tourreko seigarren etapa, 153,4 kilometrokoa, Montbrison eta Tournon-sur-Rhone artean jokatu dena. Bestalde, sailkapen nagsuiko faboritoak indarrak gordetzen saiatu dira, ostiral honetan Mont Ventoux igotzeko.
Le Court-Pienaarrek garaipena lapurtu dio iheslari talde bati Tournon-sur-Rhonen, eta Reusserrek horiz jantzita jarraitzen du
Maurizioko txirrindularia beste zazpi txirrindulariri nagusitu zaie esprintean. Marlen Reusserrek lider jarraitzen du, Demi Volleringen erasoei eutsi ostean.
Motor batek Noemi Ruegg jo du Durbizeko igoeran, eta bizikletatik bota du
Txirrindulari suitzarra (EF) lurrera joan da, Frantziako Tourreko bosgarren etapako azkenaurreko mendatean gailurra egiteko metro gutxiren faltan, motor batek jo baitu. Zorionez, talka aldapa gora gertatu da, abiadura txikian, eta txirrindulariak lasterketan jarraitu ahal izan du arazo handirik gabe.