Vingegaard, Ganna, Pogacar eta Izagirreren azken metroak Bartzelonako inaugurazio-erlojupekoan
Visma taldeko danimarkarra da Frantziako lehen liderra kataluniar lurraldeko erlojupeko atipikoaren ostean.
Zure interesekoa izan daiteke
Jonas Vingegaardek estreinatu du elastiko horia Team Visma - Lease a Bike taldeak irabazi ostean
Danimarkako txirrindulariak taldekako erlojupeko denborarik onena lortu du Bartzelonan jokatu den Tourreko lehen etapan, Filippo Ganna (Netcompany INEOS) bigarren sailkatuaren eta Tadej Pogacar (UAE Team Emirates XRG) hirugarren sailkatuaren aurretik. Euskal txirrindulari onena Ion Izagirre (Cofidis) izan da. Berak lortu du bere taldearen denborarik azkarrena 28. portuan amaitzeko.
Abian da Frantziako Tourra, Pogacar eta Vingegaard faborito nagusi direla
Euskal txirrindularitzak ere bere ordezkaritza izango du lasterketan, Ion Izagirre, Xabier Mikel Azparren eta Alex Aranbururekin.
Izagirrek, Aranburuk eta Azparrenek ilusioz eta baikor ekingo diote Tourrari
2026ko Frantziako Tourraren aurkezpena egin dute gaur arratsaldean BArtzelonan. Bertan aurkeztu dituzte lasterketan parte hartuko dituzten 23 taldeak, tartean, Caja Rural. Gainera, euskal txirrindularitzaren ordezkariekin ere izan gara, Ion Izagirrerekin, Alex Aranbururekin eta Xabier Mikel Azparrenekin.
2026ko Frantziako Tourrean parte hartuko duten txirrindularien zerrenda
Lasterketaren 113. ekitaldia uztailaren 4tik 26ra bitartean jokatuko dute, Bartzelonan hasiko da, eta Parisen amaitu. 23 taldek eta 184 txirrindularik hartuko dute parte tartean Caja Rural-Seguros RGAk eta Ion Izagirrek, Alex Aranburuk eta Xabier Mikel Azparrenek.
Azparren: “Tourrera joatea nire bizitzako ametsa izan da; saiatuko naiz nire aukera eta eguna bilatzen”
Xabier Mikel Azparren 2026ko Tourrean lehiatuko da, estreinakoz. Donostiako aireportuan bertan hartu du Bartzelonarako bidea. Donostiarrak adierazi duenez, “bizitzako puntu onenean” iristen da txirrindularitzako lasterketa entzutetsuenera.
Pinarello Q36.5 taldeak iragarri du Xabier Mikel Azparren Frantziako Tourrean arituko dela
Suitzako taldeak txirrindulari donostiarra hautatu du Bartzelonan larunbatean hasiko den 113. Frantziako Tourrerako. Azparrenek, 27 urtekoa bera, aurrenekoz jokatuko du Tourra, eta, horrenbestez, hiru euskal ziklista ibiliko dira aurtengo ekitaldian: Ion Izagirre, Alex Aranburu eta Azparren bera.
Ion Izagirre, bere azken Tourrera bidean: “Seguru berezia izango dela; emozio bereziak biziko ditut datozen hiru asteetan"
Cofidis taldeko txirrindulari ormaiztegiarra gaur arratsaldean abiatu da Loiuko aireportutik. Izagirrek bi etapa garaipen ditu dagoeneko Frantziako Tourrean, 2016an eta 2023an.
Mikel Landa Frantziako Tourretik kanpo geratu da
Murgiarrak ez du Frantziako Tourrean parte hartuko bizkarrean duen lesioa dela eta. Soudal Quick Stepek Tim Merlier belgikarraren aldeko apustua egin du.
Caja Rural Seguros RGA taldeak modu bitxian iragarri du Tourrerako zortzikotea
Talde nafarrak Frantziako Tourraren aurtengo ediziorako bere taldea iragarri du, bere zortzi txirrindulariak antzinako moduan jantzita: Abel Balderstone, Fernando Gaviria, Sebastian Berwick, Alex, Molenaar, Jpel Nicolau, Stefano Oldani, Jakub Otruba eta Jose Felix Parra.