Jonas Vingegaardek estreinatu du elastiko horia Team Visma - Lease a Bike taldeak irabazi ostean
Danimarkako txirrindulariak taldekako erlojupeko denborarik onena lortu du Bartzelonan jokatu den Tourreko lehen etapan, Filippo Ganna (Netcompany INEOS) bigarren sailkatuaren eta Tadej Pogacar (UAE Team Emirates XRG) hirugarren sailkatuaren aurretik. Euskal txirrindulari onena Ion Izagirre (Cofidis) izan da. Berak lortu du bere taldearen denborarik azkarrena 28. postuan amaitzeko.
Jonas Vingegaard da Frantziako Tourraren 113. edizioko lehen liderra, Team Visma - Lease a Bike taldeak irabazi ondoren, Bartzelonan jokatutako taldekako erlojupekoan. Filippo Ganna (Netcompany INEOS) izan da bigarren 8 segundora, eta Tadej Pogacar (UAE Team Emirates XRG) hirugarren, 12 segundora.
Kataluniako hiriburuan ikusi den etapa Frantziako Tourraren historian guztiz ezezaguna izan da. Formatua, taldekako erlojupekoa izan da, eta sailkapena txirrindulari bakoitzak lortu duen denborarekin antolatu da, ez taldekako denborekin.
19,6 kilometro luzeko ibilbidea, Montjuiceko mendatean amaitzen zena, bi zati erabat ezberdinetan banatuta zegoen. Lehena, zirkuitu tekniko bat Bartzelonako kale zabaletan, ibilbide monumental bat hirian zehar, amaierako bigarren zati malkartsuari aurre egin aurretik.
Aurtengo Tourra ireki duen etaparen formatu berriak era guztietako estrategiak ikusteko aukera eman du, baina Team Visma – Lease a Bikena izan da onena. Herbeeretako taldeak hiru txirrindulari izan ditu azken txanpara arte. Bukaeran Vingegaardek eman dio errematea Davide Piganzoli italiarraren eta, batez ere, Matteo Jorgenson estatubatuarraren lanari.
Bigarren sailkatua, Netcompany INEOS taldea, bi txirrindularirekin iritsi dira azken metroetara: Tobias Foss norvegiarra -bederatzigarren postuan amaitu du, 38 segundora- eta Filippo Ganna. Hirugarren izan den UAE Team Emirates XRG taldean, bestalde, Isaac del Toro mexikarra izan da nagusi Montjuicera igotzeko azken txanpara arte, Tadej Pogacar lagundu baitu honek azken erasoa egin zezan.
Jonas Vingegaardek ez zuen maillot horia janzten 2023 urteko Parisko podiumetik, hau da, bere Tourreko bigarren garaipena lortu zuenetik. Euskal txirrindularirik onena Ion Izagirre (Cofidis) izan da, bera izan baita bere taldeko lehen txirrindularia helmugan, eta Danimarkako txirrindulariarengandik minutu bat eta 17 segundora amaitu du, 28. postuan.
Aipagarria izan da, halaber, Caja Rural talde nafarraren jarduna ere. Izan ere, 38 urte ondoren ari da parte hartzen Frantziako Tourrean eta 16. postuan amaitu du taldekako sailkapenean.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma
Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.
Demi Volleringek Tourreko garaipena ziurtatu du azken etapa irabazita
FDJ-SUEZ taldeko txirrindulari herbeheretarrak bere indarra erakutsi du Col d'Èzeko azken igoeran, 9. etapa irabazi eta Frantziako Tourra erabakita uzteko, azkenean sailkapen nagusian bigarren sailkatu den Kasia Niewiadomaren (Canyon) aurretik. Elisa Longo Borghinik (UAE) osatu du podiuma, Marlen Reusser (Movistar) suitzarraren erorikoa baliatuta.
Volleringen erasoa eta Tourreko 9. etapako azken metroak
Demi Vollering (FDJ) herbeheretarrak irabazi du 2026ko Frantziako Tourra. Helmugarako 16 kilometroren faltan jo du erasoa, Kasia Niewiadoma (CANYON) aurkari zuzena atzean utzita. Ikusi hemen erasoa eta etapako azken metroak.
Volleringi Tourreko 8. etapan garaipena eman dion erasoa
Eguneko azken mendatea gainditu ostean, Demi Volleringek erasora jo du, garaipenaren bila. Longo Borghini eta Niewiadoma haren atzetik abiatu dira, baina ezin izan diote herbeheretarraren erritmoari eutsi eta amore eman behar izan dute. Vollering bakarrik sartu da helmugan, eta maillot horia eskuratu du.
Volleringek Tourra astindu du, maillot horia eman dion bakarkako garaipenarekin
Demi Volleringek igoera laburra baina oso gogorra aukeratu du eraso egiteko, inongo mailarik ez zuena.
Kasia Niewiadoma nagusitu da Mont Ventouxen, eta elastiko horia jantzi du
Canyon taldeko txirrindulari poloniarrak, 2024ko Tourreko irabazleak, erasoa jo du helmugatik 10 kilometrora, Marlen Reusser suitzarrari (Movistar) lidergoa kentzeko.
Frantziako Tourreko 7. etapako une garrantzitsuenak
Emakumezkoen Frantziako Tourreko zazpigarren etapak une garrantzitsuak utzi ditu lasterketarako, batez ere sailkapen nagusiari begira. Niewiadomak ikuskizuna eman du horiz janzteko, eta Volleringek irabazi du Reusserren aurkako duelua.
Kim Le Court-Pienaar, azkarrena zortzi txirrindulariren arteko esprintean, Tournon-sur-Rhonen
Maurizioko txirrindulariak irabazi du Frantziako Tourreko seigarren etapa, 153,4 kilometrokoa, Montbrison eta Tournon-sur-Rhone artean jokatu dena. Bestalde, sailkapen nagsuiko faboritoak indarrak gordetzen saiatu dira, ostiral honetan Mont Ventoux igotzeko.
Le Court-Pienaarrek garaipena lapurtu dio iheslari talde bati Tournon-sur-Rhonen, eta Reusserrek horiz jantzita jarraitzen du
Maurizioko txirrindularia beste zazpi txirrindulariri nagusitu zaie esprintean. Marlen Reusserrek lider jarraitzen du, Demi Volleringen erasoei eutsi ostean.
Motor batek Noemi Ruegg jo du Durbizeko igoeran, eta bizikletatik bota du
Txirrindulari suitzarra (EF) lurrera joan da, Frantziako Tourreko bosgarren etapako azkenaurreko mendatean gailurra egiteko metro gutxiren faltan, motor batek jo baitu. Zorionez, talka aldapa gora gertatu da, abiadura txikian, eta txirrindulariak lasterketan jarraitu ahal izan du arazo handirik gabe.