8. ETAPA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Van Vleutenek bere bigarren etapa eta emakumezkoen lehen Tourra irabazi ditu

Larunbateko garaipenarekin horiz jantzi ondoren, berriz ere lehena izan da helmuga zeharkatzen, lidergoa ziurtatuz eta 2022ko emakumezkoen Frantziako Tourra irabaziz.
Van Vleuten, Tourreko behin betiko garailea.
Van Vleuten, Tourreko behin betiko garailea. Argazkia: EFE

Annemiek van Vleuten (Movistar) herbeheretarrak irabazi du igande honetan historiako emakumezkoen lehen Frantziako Tourra, azken etapa irabaziz, La Planche des Belles Filles mendatean.

Annemiek van Vleutenek, aurten Italiako Giroa ere irabazi duenak, maillot horia jantzi zuen larunbatean, helmugatik 62 kilometrora eraso bikaina egin ondoren, eta, igande honetan, garaipena errepikatu du, amaieratik sei kilometrora.

Herbeheretarrak agerian utzi du zergatik den tropeleko igotzailerik onena, eta bakarrik iritsi da helmugara. Demi Vollering (SD Worx) bigarren sailkatuari 30 segundo atera dizkio, eta Silvia Persico (Valcar) hirugarren sailkatuari, 1:43 minutu.

Sailkapen nagusian, Vleutenek 3:48 minutuko aldea eskuratu du Volleringekiko, eta 6:35ekoa, podiuma osatzen duen Katarzyna Niewiadoma poloniarrarekiko (Canyon/SRAM).

8. ETAPAKO SAILKAPENA

1.- VAN VLEUTEN Annemiek (Movistar) 3:37:23

2.- VOLLERING Demi (SD Worx) +0:30

3.- PERSICO Silvia (Valcar) +1:43

4.- NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon) +1:52

5.- LABOUS Juliette (DSM) +1:56

6.- LONGO BORGHINI Elisa (Trek) +2:01

7.- EWERS Veronica (EF) +2:13

8.- LUDWIG Cecilie Uttrup (FDJ) +2:50

9.- GARCÍA Mavi (UAE) +2:59

10.- LIPPERT Liane (DSM) +3:01

SAILKAPEN NAGUSIA

1.- VAN VLEUTEN Annemiek (Movistar) 26:55:44

2.- VOLLERING Demi (SD Worx) +3:48

3.- NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon) +6:35

4.- LABOUS Juliette (DSM) +7:28

5.- PERSICO Silvia (Valcar) +8:00

6.- LONGO BORGHINI Elisa (Trek) +8:26

7.- LUDWIG Cecilie Uttrup (FDJ) +8:59

8.- MUZIC Évita (FDJ) +13:54

9.- EWERS Veronica (EF) +15:05

10.- GARCÍA Mavi (UAE) +15:15

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X