Pogacarrek erlojupekoa irabazi du eta Van der Poelek lidergoari eutsi dio
Tadej Pogacarrek (UAE-Team Emirates) irabazi du Frantziako Tourreko bosgarren etapako erlojupekoa, Change eta Laval Espace Mayenne artean egin dena eta 27,2 kilometroko ibilbidea izan duena. Mathieu Van der Poelek (Alpecin-Fenix) lidergoari eutsi dio.
Pogacar onena izan da erlojupekoan eta abantaila handiak lortu ditu Tourra irabazteko faboritoak diren beste txirrindulariekiko. Stefan küng (Groupama-FDJ) izan da bigarren 19 segundora eta Jonas Vingegaard (Jumbo Visma) hirugarren 27ra. Laugarren amaitu du Wout van Aert (Jumbo Visma) 30 segundora eta Mathieu Van der Poelek helmuga gurutzatu du irabazlearengandik 31 segundora, bosgarren postuan.
Primoz Roglicek (Jumbo Visma) 44 segundo galdu ditu, Richie Porte (Ineos Grenadiers) 55 segundora helmugaratu da, Alexey Lutsenko (Astana-Premier Tech) minutura, Rigoberto Uran (EF Education - Nippo) 1'08"ra, Julian Alaphilippe (Deceuninck - Quick Step) 1'11"ra eta Geraint Thomas (Ineos Grenadiers) 1'18"ra.
Sailkapen nagusiko lehen postuan da Van der Poel, Pogacar bigarren da 8 segundora eta hirugarren postuan da Van Aert 30 segundora. Alaphilippe (lauarren) liderrarengandik 48 segundora dago, Lutsenko (bosgarren) a 1'21"era, Rigoberto Uran (zazpigarren) 1'29"ra, Ricard Carapaz (Ineos Grenadiers) bederatzigarren da 1'44"ra eta Roglic liderrarekiko 1'48"ra dago hamargarren postuan.
5. etapako erlojupekoaren sailkapena:
1 - POGACAR Tadej (UAE) 0:32:00
2 - KÜNG Stefan (Groupama) +19"
3 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) +27"
4 - VAN AERT Wout (Jumbo-Visma) +30"
5 - VAN DER POEL Mathieu (Alpecin) +31"
6 - ASGREEN Kasper (Deceuninck) +37"
7 - ROGLIC Primož (Jumbo) +44"
8 - CATTANEO Mattia (Deceuninck) +55"
9 - PORTE Richie (INEOS) +55"
10 - LUTSENKO Alexey (Astana) +1'00"
Sailkapen nagusia:
1 - VAN DER POEL Mathieu (Alpecin) 16:51:41
2 - POGACAR Tadej (UAE) +8"
3 - VAN AERT Wout (Jumbo) +30"
4 - ALAPHILIPPE Julian (Deceuninck) +48"
5 - LUTSENKO Alexey (Astana)n +1'21"
6 - LATOUR Pierre (TotalEnergies) +1'28"
7 - URÁN Rigoberto (EF Education) +1'29"
8 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) +1'43"
9 - CARAPAZ Richard (INEOS) +1'44"
10 - ROGLIC Primož (Jumbo) +1'48"
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma
Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.
Demi Volleringek Tourreko garaipena ziurtatu du azken etapa irabazita
FDJ-SUEZ taldeko txirrindulari herbeheretarrak bere indarra erakutsi du Col d'Èzeko azken igoeran, 9. etapa irabazi eta Frantziako Tourra erabakita uzteko, azkenean sailkapen nagusian bigarren sailkatu den Kasia Niewiadomaren (Canyon) aurretik. Elisa Longo Borghinik (UAE) osatu du podiuma, Marlen Reusser (Movistar) suitzarraren erorikoa baliatuta.
Volleringen erasoa eta Tourreko 9. etapako azken metroak
Demi Vollering (FDJ) herbeheretarrak irabazi du 2026ko Frantziako Tourra. Helmugarako 16 kilometroren faltan jo du erasoa, Kasia Niewiadoma (CANYON) aurkari zuzena atzean utzita. Ikusi hemen erasoa eta etapako azken metroak.
Volleringi Tourreko 8. etapan garaipena eman dion erasoa
Eguneko azken mendatea gainditu ostean, Demi Volleringek erasora jo du, garaipenaren bila. Longo Borghini eta Niewiadoma haren atzetik abiatu dira, baina ezin izan diote herbeheretarraren erritmoari eutsi eta amore eman behar izan dute. Vollering bakarrik sartu da helmugan, eta maillot horia eskuratu du.
Volleringek Tourra astindu du, maillot horia eman dion bakarkako garaipenarekin
Demi Volleringek igoera laburra baina oso gogorra aukeratu du eraso egiteko, inongo mailarik ez zuena.
Kasia Niewiadoma nagusitu da Mont Ventouxen, eta elastiko horia jantzi du
Canyon taldeko txirrindulari poloniarrak, 2024ko Tourreko irabazleak, erasoa jo du helmugatik 10 kilometrora, Marlen Reusser suitzarrari (Movistar) lidergoa kentzeko.
Frantziako Tourreko 7. etapako une garrantzitsuenak
Emakumezkoen Frantziako Tourreko zazpigarren etapak une garrantzitsuak utzi ditu lasterketarako, batez ere sailkapen nagusiari begira. Niewiadomak ikuskizuna eman du horiz janzteko, eta Volleringek irabazi du Reusserren aurkako duelua.
Kim Le Court-Pienaar, azkarrena zortzi txirrindulariren arteko esprintean, Tournon-sur-Rhonen
Maurizioko txirrindulariak irabazi du Frantziako Tourreko seigarren etapa, 153,4 kilometrokoa, Montbrison eta Tournon-sur-Rhone artean jokatu dena. Bestalde, sailkapen nagsuiko faboritoak indarrak gordetzen saiatu dira, ostiral honetan Mont Ventoux igotzeko.
Le Court-Pienaarrek garaipena lapurtu dio iheslari talde bati Tournon-sur-Rhonen, eta Reusserrek horiz jantzita jarraitzen du
Maurizioko txirrindularia beste zazpi txirrindulariri nagusitu zaie esprintean. Marlen Reusserrek lider jarraitzen du, Demi Volleringen erasoei eutsi ostean.
Motor batek Noemi Ruegg jo du Durbizeko igoeran, eta bizikletatik bota du
Txirrindulari suitzarra (EF) lurrera joan da, Frantziako Tourreko bosgarren etapako azkenaurreko mendatean gailurra egiteko metro gutxiren faltan, motor batek jo baitu. Zorionez, talka aldapa gora gertatu da, abiadura txikian, eta txirrindulariak lasterketan jarraitu ahal izan du arazo handirik gabe.