Pogacarrek etapa eta lidergoa eskuratu ditu; Landak laugarren postura egin du jauzi
Tadej Pogacar esloveniarrak (21 urte) hegan egin du Frantziako Tourreko erlojupekoan (La Planche des Belles Filles, 36 km), eta Primoz Roglic herrikidearekin zuen 57 segundoko desabantailari buelta eman dio. Hartara, bere lehen Tourra irabazteko zorian dago
Izan ere, Emirates taldeko txirrindulariak bereganatu du etapa erakustaldi aparta eman eta gero, bigarren izan den Tom Dumoulin herbeheretarraren aurretik.
Podiumeko hirugarrena Richie Porte australiarra izango da, Miguel Angel Lopez kolonbiarrak oso saio kaskarra egin baitu erlojuaren aurka, eta seigarren postura jaitsi baita.
Bere aldetik, Mikel Landa arabarrak sailkapen nagusiko laugarren tokian bukatuko du, 2017an lortu zuen posturik onena errepikatuz. Izan ere, Murgiakoak eutsi egin dio asko hurbildu zaion eta Enric Masi, eta, aldi berean, Miguel Angel Lopez gainditu du.
Esan bezala, etapako ezusteko nagusia Pogacarrek eman du, berebiziko jarduna gauzatu baitu aurreikuspen guztiei aurre egin eta jardunaldiko garaipena eskuratu eta sailkapen nagusia iraultzeko.
Erlojupekoa aurtengo Tourrean eskuratu duen bere hirugarren garaipena izan da eta, hori gutxi balitz bezala, esloveniar gazteak, iaz Espainiako Vueltako podiumera igo zenak, gazte onenaren eta mendiko erregearen elastikoak jantziko ditu ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Reusserrek Nooijen eta Vollering gainditu ditu erlojupekoan, eta horiz jantzi da
Movistar taldeko txirrindulari suitzarrak, Europako eta munduko txapelduna erlojupekoan, ez du hutsik egin bere espezialitatean, eta Frantziako Tourreko laugarren etapa irabazi du, sailkapen nagusiko lidertza eskuratuz.
Reusser suitzarrak hegan egin du erlojupekoan, eta maillot horia kendu dio Haugseti
Lieje Nooijen herbeheretarrak (Visma) denborarik onena markatu du probaren zati handi batean, baina, baina azkenean, Marlen Reusser suitzarrak (Movistar) bere marka hautsi du, lau segundoko aldearekin. Horrela, munduko txapeldunak aurreikuspen guztiak bete ditu.
Haugsetek balentria egin du, Frantziako Tourreko hirugarren etapan: bakarka irabazi du, 90 kilometroko ihesaldia eginda, eta maillot horia jantzi du
Uno-X Mobility taldeko txirrindulari norvegiarrak etapa amaitzeko 90 kilometro gelditzen zirela egin du erasoa; lehenik, inork ezin izan dio haren erritmoari eutsi, eta, gerora, batek ere ezin izan du harrapatu. Gainera, Norvegiako txapelduna sailkapen nagusiko lehen postuan jarri da.
Haugsetek irabazi du sari potoloa, Kopeckyren eta tropelaren jazarpenari eutsi egin baitio
Norvegiarra hirugarren etapan nagusi izan da, eta maillot horia ere jantzi du. Uno-X Mobility taldeko txirrindulariak Lotte Kopecky (SD Worx) belgikarraren jazarpenari eutsi dio. Usoa Ostolaza laugarren izan da helmugan.
Wiebesek beste garaipen batekin eutsi dio maillot horiari
SD Worx-Protime taldeko herbeheretarrak bere legea ezarri du berriro esprintean, Genevako helmugan bigarren garaipena jarraian lortzeko.
Bigarren etapa erabaki duen azken kilometroa eta esprinta
Lorena Wiebes liderrak bigarren etapa garaipena lortu du jarraian aurtengo Frantziako Tourrean. Wiebes azkarrena izan da azken metroetako lehian, Elisa Balsamo eta Marianne Vos aurkarien aurretik.
Frantziako Tourreko 1. etapako azken kilometroa
Lorena Wiebes (SD Worx - Protime) herbeheretarra da Frantziako Tourreko lehen liderra. Wiebes sailkapeneko faboritoak zihozen taldetxo batean iritsi da helmugara eta bertan bera izan da azkarrena.
Lorena Wiebes da Tourreko lehen liderra Lausanan irabazita
SD Worx–Protime taldeko herbeheretarra Kim Le Court (AG Insurance–Soudal) eta Demi Vollering (FDJ–Suez) baino azkarragoa izan da esprintean.
ZUZENEAN: Frantziako Tourra, 2. etapa (Aigle-Geneva, 147.9 km)
Frantziako Tourreko bigarren etaparen zuzeneko emanaldia: Aigle-Geneva (147,9 km).
Pauline Ferrand-Prevot Tourra irabazten saiatuko da berriro, Demi Vollering eta Paula Blasi aurkari nagusi dituela
Lasterketa zuzenean ikusi ahalko da ETB1en eta kirolakeitb.eus-en.