15. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pogacarrek irabazi du Grand Colombierren, erasorik gabeko goi-mendiko etapan

Azken mendateko malda gogorrek asko zaildu dizkiete Egan Bernal eta Nairo Quintanari podiumean izateko aukerak. Mikel Landa, berriz, zazpigarren tokian kokatu da.
Pogacarrek garaipena lortu du berriz ere.
Pogacarrek garaipena lortu du berriz ere. Argazkia: EFE

Tadej Pogacar (Emirates) esloveniarrak irabazi du Grand Colombierreko gainean amaitu den Frantziako Tourreko hamabosgarren etapa, Primoz Roglic (Jumbo) herrikidearen aurretik sartuta. Roglicek, beraz, sendo jarraitzen du elastiko horia soinen duela.

Emirates taldeko esloveniar gazteak esprintean gainditu ditu Richie Porte (Trek) australiarra eta Miguel Angel Lopez (Astana) kolonbiarra, bere herrialdeko txirrindularirik onena igande honetan; izan ere, Egan Bernal (Ineos) eta Nairo Quintana (Arkea) oso atzeratuta helmugaratu dira.

Mikel Landak (Bahrain), bere aldetik, azken 600 metroetara arte eutsi dio faboritoen taldetxoan, eta postu bat aurreratu du sailkapen nagusian.

Helmugako denbora-sariei esker, Pogacarrek (21 urte) 4 segundo murriztu dizkio Roglici, eta 40 segundura dago sailkapenean. Hirugarrena Rigoberto Uran da (Education First). Kolonbiarra 1:34ra dago, gaurkoan bederatzigarren egin ondoren, irabazlearengandik 18 segundora.

'Superman' Lopez da hurrengoa, liderrarengandik 1:45era. Ondoren, Adam Yates (2:03), Porte, (2:13) eta Landa (2:16) daude.

Quintanak, berriz, 3:50 galdu du, eta liderrarengandik 5:08ra dago une honetan. Are atzerago geratu da joan zen urteko irabazle izandako Bernal: 7:20ko atzerapenarekin helmugaratu da, eta 13. postura arte jaitsi da (8:25era dago orain).

Astelehen honetan, txirrindulariek bigarren atseden eguna izango dute. Ondoren, asteartean, hamaseigarren etapari egin beharko diote aurre, La Tour-du-Pin eta Villard-de-Lans artekoa (164 kilometro), lehen mailako mendate bat eta bigarren mailako bi dituena.

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X