14. ETAPA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kragh Andersenek irabazi du Lyonen, esprinterrak ezustean harrapatu eta gero

Sunwebeko txirrindulari daniarrak amaierarako hiru kilometroren faltan jotako eraso gogorra erantzunik gabe geratu da.
Kragh Andersen garaipena ospatzen
Kragh Andersen garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Soren Kragh Andersen danimarkarrak ezustean harrapatu ditu esprinterren taldeak eta Lyongo helmugarako bi kilometro pasatxoko erasoarekin Frantziako Tourreko hamalaugarren etapa irabaztea lortu du.

Sunweb taldeko 26 urteko txirrindulariak bere ibilbideko garaipenik onena lortu du, tropelarekiko 15 segundoko aldearekin. Tropelaren esprintean Luka Mezgec esloveniarra eta Simone Consonni italiarra izan dira azkarrenak,

Sailkapen nagusiari dagokionez, ez da aldaketarik izan garaipena lortzeko hautagaien artean, eta Primoz Roglic esloveniarrak jarraitzen du lidergoan. Jumboko txirrindulariak 44 segundoko aldea dauka Tadej Pogacar (Emirates) herrikidearekiko, eta 59koa Egan Bernal (Ineos) kolonbiarrarekiko.

Igande honetan mendiko etapen zirrara bueltatuko da Lyon eta Le Grand Colombier arteko 174 kilometroko hamabosgarren etaparekin. Txirrindulariek hiru mendate handiri egin beharko diete aurre azken 70 kilometroetan: Montée de la Selle de Fromentel (1. mailakoa), Col de la Biche (1. mailakoa) eta helmugara iristeko 17 kilometroko azken igoera (maila berezikoa), ehuneko 7an.

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X