6. etapako profila, Le Teil - Mont Aigoual, 191 km
Frantziako Tourreko 6. etapak 191 kilometro ditu eta amaiera oso gogorra. Ia 34 kilometro maldan gora izango dituzte txirrindulariek, hasteko La Lusette igo beharko dute, mendate oso gogorra ez, baina bai luzea, eta gainditu bezain pronto eguneko azken mendateari egingo diote aurre, Mont Aigoual. Beraz, txirrindularitzaz gozatzeko eguna espero da.
Christian Prudhomme Tourreko zuzendariaren 6. etapako analisia: "Gard eta Lozere departamenduen artean egongo da helmuga Mont Aigoualeko gainean. La Lusetteko mendate gogorra igo behar dute eta gaina zapaltzean Mont Aigoual igo beharko dute jarraian. Faboritoak adi egon beharko dira".
2020KO FRANTZIAKO TOURREKO ETAPAK
| Etapa | Noiz | Ibilbidea | Distantzia | |||
|
1.a | Abuztuak 29, larunbata | Niza - Niza | 156 km | |||
|
2.a | Abuztuak 30, igandea | Niza - Niza | 186 km | |||
|
3.a | Abuztuak 31, astelehena | Niza - Sisteron | 198 km | |||
|
4.a | Irailak 1, asteartea | Sisteron - Orcieres-Merlette | 160,5 km | |||
|
5.a | Irailak 2, asteazkena | Gap - Privas | 183 km | |||
|
6.a | Irailak 3, osteguna | Le Teil - Mont Aigoual | 191 km | |||
|
7.a | Irailak 4, ostirala | Millau - Lavur | 168 km | |||
| 8.a | Irailak 5, larunbata | 141 km | ||||
| 9.a | Irailak 6, igandea |
Pau - Laruns | 153 km | |||
|
Atseden eguna | Irailak 7, astelehena | La Charante Maritime | ||||
|
10.a | Irailak 8, asteartea | Ile d'Oleron - Ile de Re | 168,5 km | |||
|
11.a | Irailak 9, asteazkena | Chatelaillon-Plage - Poitiers | 167,5 km | |||
|
12.a | Irailak 10, osteguna | Chauvigny - Sarran | 218 km | |||
| 13.a | Irailak 11, ostirala |
Chatel-Guyon - Puy Mary | 191,5 km | |||
|
14.a | Irailak 12, larunbata | Clermont Ferrand - Lyon | 194 km | |||
|
15.a | Irailak 13, igandea | Lyon - Grand Colombier | 174,5 km | |||
|
Atseden eguna | Irailak 14, astelehena | Isere | ||||
| 16.a | Irailak 15, asteartea | 164 km | ||||
|
17.a | Irailak 16, asteazkena | Grenoble - Méribel | 170 km | |||
| 18.a | Irailak 17, osteguna |
Meribel - La Roche-sur-Foron | 175 km | |||
|
19.a | Irailak 18, ostirala | Bourg-en-Bresse - Champagnole | 166,5 km | |||
| 20.a | Irailak 19, larunbata | 36,2 km | ||||
|
21.a | Irailak 20, igandea | Mantes-la-Jolie - Paris | 122 km |
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Frantziako Tourreko podiuma
Ikusi 2026ko Frantziako Tourreko podiumera igo diren txirrindulariak bere elastikoak jasotzera.
Aranburu eta Azparrenen adierazpenak, Frantziako Tourra amaitu berritan
Alex Aranburu eta Xabier Mikel Azparrenekin izan gara, Frantziako Tourreko azken etapa bukatu ondoren. Lasterketa ondo joan dela adierazi dute, eta haien esperientzia kontatu digute.
Frantziako Tourreko 21. etapako unerik onenak
2026ko Frantziako Tourreko azken etapak une ikusgarriak utzi ditu. Montmartren egin dituzten hiru igoeretan faboritoen arteko lehia estua egon da, Pogacarren eta Van der Poelen artean bereziki. Etapako irabazlea azken metroetako esprint estuan erabaki da.
Van Der Poelek irabazi du azken etapa eta Pogacarrek Tourra
Alpecin taldeko txirrindulariak erasoa jo du Montmartreko azken igoeran, Tadej Pogacarrekin batera, eta helmugatik metro gutxira indarrik gabe geratuko zela zirudien arren, berak eskuratu du garaipena. Philipsen taldekidea eta Pedersen helmugaratu dira ondoren.
Nolakoa izan da euskal txirrindularien jarduna Tourrean?
Ion Izagirre, Alex Aranburu eta Xabier Mikel Azparren txirrindulariek parte hartu dute Frantziako Tourraren 2026ko edizioan. Hiru astez munduko lasterketa garrantzitsuenean lehiatu ostean, euskal ordezkariek euren taldearen estrategiaren barruan egokitu zaien lana betez osatu dute itzuli handia.
Frantziako Tourrak 44 kilometro laburtu du azken etapa, suteengatik
Azken etaparen ibilbidea 133 kilometrotik 89ra murriztu dute, Frantziako hainbat eremutan izandako sute larrien ondorioz gaurko etapa zaindu behar zuten jendarme asko kaltetutako eremuetara bideratu behar izan dituztelako.
Carapazen eta Kussen arteko borrokaren une onenak, Tourreko 20. etaparen amaieran
AEBkoak abantaila hartu du etapa amaitzeko 24 kilometro falta zirenean, baina Ekuadorko txirrindulariak ez du etsi, eta azkenean saria lortu du, Kuss birritan erori ostean, harrapatu, gainditu eta etapa irabazi baitu.
Carapaz Alpe d'Huezen nagusitu da Kuss menderatuta, eta mendiko elastikoa ziurtatu du
Txirrindulari ekuadortarrak Frantziako Tourreko etapa nagusia irabazi du, estatubatuarrarekin lehia estua izan ostean. Kuss lurrera erori da azken txanpan, eta EF taldeko txirrindulariak bakarkako bideari ekin dio Alpeetako tontor mitikoan garaipen bikaina lortu eta mota gorridun elastikoa ziurtatzeko.
Euskal ordezkariak, World Tourreko taldeetako “staff” teknikoetan
Ezinbesteko lana egiten dute, txirrindulariek lasterketetan erakustaldi ederrak egin ahal izateko. “On Tour” saioan, Alpe d’Huezko etapa amaitutakoan, Xabier Usabiagak omenaldia egin nahi izan die.
Pogacarrek historia egin du Alpe d’Huezen: helmugatik 12 kilometrora jo du erasoa, atzean utzi ditu iheslariak, eta etapa irabazi du, Pantaniren marka hautsita
Frantziako Tourreko liderra ikusgarri ibili da mendate mitikoan: helmugarako 11,8 kilometro falta zirenean egin du aurrera, lasterketaren buruan zihoazen iheslariak harrapatu ditu, eta Carapaz, Lenny Martinez eta Kuss azken kilometroan gaindituta nagusitu da, Alpe d'Huez 35 minutu eta 26 segundoan igota, bide batez, Marco Pantaniren errekorra hausteko.