Adierazpenak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Contador: 'Tour hau gogorragoa da, eta horregatik gustatu zait'

“Hurrengo ediziora forman heldu behar naiz, hasiera oso gogorra da-eta”, adierazi du txirrindulari madrildarrak.
Alberto Contador txirrindulariaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Tinkoff-Saxoko txirrindulari den Alberto Contadorrek adierazi duenez, 2015eko Frantziako Tourraren ibilbidea begi onez hartu du “aurreko urteetakoa baino gogorragoa” delako. Nahiz eta Italiako Girotik guztiz errekuperatzea gehiago kostatuko zaion, Tourra asko prestatuko duela baieztatu du madrildarrak.

“Forman heldu behar naiz hurrengo ediziora, hasiera oso gogorra da-eta”, adierazi du Contadorrek. Gainera, gustora egingo du Tourra asko gustatu baitzaio.

Contadorrek aurtengo Frantziako Tourra erorketa baten ondorioz utzi behar izan zuen, tibia apurtu zuelako, eta beraz, datorrenera guztiz prestatuta heldu beharko duela dio. Izan ere, erloju kontrako labur batekin emango zaio hasiera, eta bere hitzetan “desberdintasunak nabariak izango dira”.

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X