Erreakzioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Froome Tourrera joan ala ez aztertzen ari da, 'menditsuegia' delako

Sky taldeko txirrindulariak esan duenez, hiru lasterketa handien ibilbidea aztertu ondoren erabakiko du zeinetara joan.
Chris Froome britainiarra. Efe.

2015eko Frantziako Tourraren aurkezpenak lehenengo ondorioa izan du jada: Chris Froome 2013ko irabazleak zalantzan jarri dui bere parte-hartzea, berez ustez, eskalatzaileentzat aproposa delako eta erlojuaren kontra kilometro gutxi dituelako.

"Datorren urteko Tourra menditsua da eta erlojuaren kontrako lehiak garrantzi gutxi izango du. Ondorioz, guztia aldapan gora erabaiko da. Lasterketa gogorra eta zorrotza izango da", adierazi du britainiarrak bere webgunean.

Hori ikusita, Froomek esan du Sky taldean hiru lasterketa handien ibilbideak aztertuko dituztela zeinetara joan erabaki aurretik. "Lasterketa handi eta orekatuen txirrindularia naiz, eta Giroak, adibidez, oreka hori izango du: 60 kilometro egingo dira erlojuaren kontra eta etapa menditsu batzuk ere ditu. Nire ezaugarrietarako aproposa da", gaineratu du Froomek.

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X