Nibali: ‘Ederto datorkit, aurtengo Tourra gogora ekarri dit”
2015eko Frantziako Tourraren aurkezpenean ezagutaraztera eman den probaren profilaren inguruan aritu da Vincenzo Nibali. “Ondo datorkit, aurtengo Tourra gogorarazi dit, lehen aste oso nahasi batekin”, adierazi du Astanako txirrindulariak txapelketaren aurkezpenean.
Hala ere, italiarrarentzat dena ez da ona, izan ere, antolatzaileei kexatu da erloju kontrako kilometroen gutxitzea dela-eta. Bertan atera baitzien aldea frantsesei; besteak beste, Thibaut Pinoti, hirugarrena iazko edizioan.
Bestalde, Nibalik ez du sinesgarri ikusten Chris Froome britaniarrak bere web orrialdean Tourra korrituko ez duenaren inguruan egin duen iragarpena. Alegia, ibilbidea menditsuegia dela, eta Giroan eta Vueltan zentratuko dela esan baitu txirrindulariak.