Mendate asko eta erlojuaren kontrako kilometro gutxi, 2015eko Tourrean
Frantziako Tourra 2015aren aurkezpena gaur izan da, Parisen. Ibilbidearen berri eman dute, eta Alpe d'Huez mitikoa Tourra amaitu baino egun bat lehenago igo beharko dute; beraz, etapa ikusgarria eta erabakigarria izan daiteke.
Vincenzo Nibali, Chris Froome, Alberto Contador eta Nairo Quintana izango dira berriz ere faborito nagusiak garaipena lortzeko, ezbeharrik ez bada.
Lasterketa Herbehereetan hasiko da, Utrechen hain zuzen, eta 14 kilometroko erlojupekoa jokatuko da bertan. Bi etapa Herbehereetan jokatuko dira, eta beste bat Belgikan, Frantziara heldu baino lehen.
Parisera heldu baino lehen nabarmentzeko moduko etapa prestatu dute antolatzaileek. 110 kilometro izango ditu, baina hiru mendi mitiko igo beharko dituzte: Telegraphe, Galibier eta Alpe d'Huez.
IBILBIDEA
.1. Uztailak 4, Utrecht - Utrecht (erlojupekoa): 14 kilometro
.2. Uztailak 5, Utrecht - Zeelanda: 166 kilometro
.3. Uztailak 6, Anveres - Huy: 154 kilometro
.4. Uztailak 7, Seraing - Cambrai: 221 kilometro
.5. Uztailak 8, Arras - Amiens: 189 kilometro
.6. Uztailak 9, Abbeville - Le Havre: 191 kilometro
.7. Uztailak 10, Livarot - Fougères: 190 kilometro
.8. Uztailak 11, Roazhon (Rennes) - Mur (Bretainia): 179 kilometro
.9. Uztailak 12, Gwened (Vannes) - Plumelec (erlojupekoa): 28 kilometro
Uztailak 13, Paue: atseden-eguna
10. Uztailak 14, Tarbe - San Martingo Harria: 167 kilometro
11. Uztailak 15, Paue - Cauterets: 188 kilometro
12. Uztailak 16, Lannemezan - Plateau de Beille: 195 kilometro
13. Uztailak 17, Muret - Rodez: 200 kilometro
14. Uztailak 18, Rodez - Mende: 178 kilometro
15. Uztailak 19, Mende - Valence: 182 kilometro
16. Uztailak 20, Bourg de Peage - Gap: 201 kilometro
Uztailak 21, Gap: atseden-eguna
17. Uztailak 22, Digne les Bains - Pra Loup: 161 kilometro
18. Uztailak23, Gap - Saint Jean de Mauriene: 185 kilometro
19. Uztailak 24, Saint Jean de Mauriene - La Toussouire: 138 kilometro
20. Uztailak 25, Modane - Alpe d'Huez: 110 kilometro
21. Uztailak 26, Sevres - Paris: 107 kilometro
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma
Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.
Demi Volleringek Tourreko garaipena ziurtatu du azken etapa irabazita
FDJ-SUEZ taldeko txirrindulari herbeheretarrak bere indarra erakutsi du Col d'Èzeko azken igoeran, 9. etapa irabazi eta Frantziako Tourra erabakita uzteko, azkenean sailkapen nagusian bigarren sailkatu den Kasia Niewiadomaren (Canyon) aurretik. Elisa Longo Borghinik (UAE) osatu du podiuma, Marlen Reusser (Movistar) suitzarraren erorikoa baliatuta.
Volleringen erasoa eta Tourreko 9. etapako azken metroak
Demi Vollering (FDJ) herbeheretarrak irabazi du 2026ko Frantziako Tourra. Helmugarako 16 kilometroren faltan jo du erasoa, Kasia Niewiadoma (CANYON) aurkari zuzena atzean utzita. Ikusi hemen erasoa eta etapako azken metroak.
Volleringi Tourreko 8. etapan garaipena eman dion erasoa
Eguneko azken mendatea gainditu ostean, Demi Volleringek erasora jo du, garaipenaren bila. Longo Borghini eta Niewiadoma haren atzetik abiatu dira, baina ezin izan diote herbeheretarraren erritmoari eutsi eta amore eman behar izan dute. Vollering bakarrik sartu da helmugan, eta maillot horia eskuratu du.
Volleringek Tourra astindu du, maillot horia eman dion bakarkako garaipenarekin
Demi Volleringek igoera laburra baina oso gogorra aukeratu du eraso egiteko, inongo mailarik ez zuena.
Kasia Niewiadoma nagusitu da Mont Ventouxen, eta elastiko horia jantzi du
Canyon taldeko txirrindulari poloniarrak, 2024ko Tourreko irabazleak, erasoa jo du helmugatik 10 kilometrora, Marlen Reusser suitzarrari (Movistar) lidergoa kentzeko.
Frantziako Tourreko 7. etapako une garrantzitsuenak
Emakumezkoen Frantziako Tourreko zazpigarren etapak une garrantzitsuak utzi ditu lasterketarako, batez ere sailkapen nagusiari begira. Niewiadomak ikuskizuna eman du horiz janzteko, eta Volleringek irabazi du Reusserren aurkako duelua.
Kim Le Court-Pienaar, azkarrena zortzi txirrindulariren arteko esprintean, Tournon-sur-Rhonen
Maurizioko txirrindulariak irabazi du Frantziako Tourreko seigarren etapa, 153,4 kilometrokoa, Montbrison eta Tournon-sur-Rhone artean jokatu dena. Bestalde, sailkapen nagsuiko faboritoak indarrak gordetzen saiatu dira, ostiral honetan Mont Ventoux igotzeko.
Le Court-Pienaarrek garaipena lapurtu dio iheslari talde bati Tournon-sur-Rhonen, eta Reusserrek horiz jantzita jarraitzen du
Maurizioko txirrindularia beste zazpi txirrindulariri nagusitu zaie esprintean. Marlen Reusserrek lider jarraitzen du, Demi Volleringen erasoei eutsi ostean.
Motor batek Noemi Ruegg jo du Durbizeko igoeran, eta bizikletatik bota du
Txirrindulari suitzarra (EF) lurrera joan da, Frantziako Tourreko bosgarren etapako azkenaurreko mendatean gailurra egiteko metro gutxiren faltan, motor batek jo baitu. Zorionez, talka aldapa gora gertatu da, abiadura txikian, eta txirrindulariak lasterketan jarraitu ahal izan du arazo handirik gabe.