14. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Brenner nagusitu da La Panderan, eta Masek lehen postua sendotu du

Marco Brennerrek irabazi du Vueltako 14. etapa, ihesaldi luze baten ondoren, La Pandera mendatean jarritako helmugan esprintean nagusituta. Enric Masek, bere aldetik, aurrerapauso handia eman du sailkapen nagusian, Primoz Roglicekiko aldea handituta. 

JAÉN, 05/09/2026.- El ciclista alemán Marco Brenner (Tudor), celebra su victoria en la meta de la 14ª etapa de La Vuelta a España, de 154,5 km de recorrido entre Jaén y la Sierra de la Pandera (Jaén), este sábado. EFE/ Javier Lizón

Marco Brenner, helmuga igaro berritan. Argazkia: EFE

2026ko Espainiako Vueltako 14. etapak, Jaen eta La Pandera artean 154,4 kilometroko ibilbidea izan duen etapak, alde handiak utzi ditu, bai etapa garaipena lortzeko lehian, bai sailkapen orokorrean. Marco Brenner alemaniarra (Tudor) izan da azkarrena amaiera gogorrean, eta 4 ordu, 15 mintutu eta 8 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Etapan eraso ugari izan dira hasiera-hasieratik. Lehen 20 kilometroak egin ondoren, Kevin Vermaerkek erasoa jo du hainbat txirrindularirekin batera, eta 44 txirrindulari ere bildu dira ihesaldian. Iheslarien artean, besteak beste, João Almeida, Santiago Buitrago eta Pablo Castrillo egon dira.

Ihesaldiak Los Villares eta Locubin mendateak gainditu ditu. Azken horretan, Vermaerkek berriro jo du erasoa, baina Georg Steinhauserrek harrapatu egin du. Alemaniarrak bakarrik egin du aurrera une batez, eta Guillaume Martin-Guyonnetek eta Mario Apariciok bat egin dute garaipena borrokatzeko. Bost minututik gorako aldea atera diote tropelari.

Azken kilometroetan, borroka gogortu egin da. Mario Apariciok 5,3 kilometroren faltan jo du erasoa, eta Buitragok ere eraso egin du. Sailkapen nagusiko faboritoek erritmoa bizitu dute atzean. Richard Carapazek erasoa jo du, eta Felix Gall indartsu atera da. Bitartean, Ivan Sosa, Marco Brenner eta Cristian Rodriguez Buitragorengana iristen saiatu dira.

 

Brennerrek indarrak atera ditu azken esprintean, eta garaipena lortu du. Gall eta Enric Mas irabazlearengandik 4 minutu eta 12 segundora iritsi dira helmugara, eta Roglic 25 segundo geroago heldu da. Richard Carapazek, berriz, Masek eta Roglicek baino 31 segundo gehiago behar izan ditu helmugara iristeko, eta kaltetu nagusietako bat izan da sailkapen nagusiari begira. 

Enric Masek, bere aldetik, lidergoa sendotu du, Roglicekiko aldea handituta. 

Espainiako Vuelta
Ez dago emaitzarik erakusteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X