Brenner nagusitu da La Panderan, eta Masek lehen postua sendotu du
Marco Brennerrek irabazi du Vueltako 14. etapa, ihesaldi luze baten ondoren, La Pandera mendatean jarritako helmugan esprintean nagusituta. Enric Masek, bere aldetik, aurrerapauso handia eman du sailkapen nagusian, Primoz Roglicekiko aldea handituta.
Marco Brenner, helmuga igaro berritan. Argazkia: EFE
2026ko Espainiako Vueltako 14. etapak, Jaen eta La Pandera artean 154,4 kilometroko ibilbidea izan duen etapak, alde handiak utzi ditu, bai etapa garaipena lortzeko lehian, bai sailkapen orokorrean. Marco Brenner alemaniarra (Tudor) izan da azkarrena amaiera gogorrean, eta 4 ordu, 15 mintutu eta 8 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko.
Etapan eraso ugari izan dira hasiera-hasieratik. Lehen 20 kilometroak egin ondoren, Kevin Vermaerkek erasoa jo du hainbat txirrindularirekin batera, eta 44 txirrindulari ere bildu dira ihesaldian. Iheslarien artean, besteak beste, João Almeida, Santiago Buitrago eta Pablo Castrillo egon dira.
Ihesaldiak Los Villares eta Locubin mendateak gainditu ditu. Azken horretan, Vermaerkek berriro jo du erasoa, baina Georg Steinhauserrek harrapatu egin du. Alemaniarrak bakarrik egin du aurrera une batez, eta Guillaume Martin-Guyonnetek eta Mario Apariciok bat egin dute garaipena borrokatzeko. Bost minututik gorako aldea atera diote tropelari.
Azken kilometroetan, borroka gogortu egin da. Mario Apariciok 5,3 kilometroren faltan jo du erasoa, eta Buitragok ere eraso egin du. Sailkapen nagusiko faboritoek erritmoa bizitu dute atzean. Richard Carapazek erasoa jo du, eta Felix Gall indartsu atera da. Bitartean, Ivan Sosa, Marco Brenner eta Cristian Rodriguez Buitragorengana iristen saiatu dira.
Brennerrek indarrak atera ditu azken esprintean, eta garaipena lortu du. Gall eta Enric Mas irabazlearengandik 4 minutu eta 12 segundora iritsi dira helmugara, eta Roglic 25 segundo geroago heldu da. Richard Carapazek, berriz, Masek eta Roglicek baino 31 segundo gehiago behar izan ditu helmugara iristeko, eta kaltetu nagusietako bat izan da sailkapen nagusiari begira.
Enric Masek, bere aldetik, lidergoa sendotu du, Roglicekiko aldea handituta.
Zure interesekoa izan daiteke
Wout van Aert nagusi Lojan, eta Enric Masek elastiko gorriari eutsi dio
Van Aertek laugarren garaipena lortu du Vueltan, Valentin Paret-Peintre Soudal taldeko frantziarra esprintean gaindituta. Enric Masek, berriz, sailkapen nagusiko lidergoari eutsi dio.
Jakob Omrzelek irabazi du Calar Alton, Urko Berrade bigarren dela, eta Enric Masek lidergoa sendotu du Espainiako Vueltan
Bahrain-Victorious taldeko txirrindulari gazteak irabazi du Espainiako Vueltako 81. etapa nagusia, eta Masek 27 segundo gehiago atera dizkie Primoz Roglic eta Felix Galli. Urko Berrade eta Pello Bilbao eguneko ihesaldian izan dira.
Matthew Brennan azkarrena izan da berriro esprintean, Lorcan, eta hiru garaipen lortu ditu Espainiako Vueltan
Vismako txirrinduari britainiarrak irabazi du lasterketako 81. ekitaldiko hamaikagarren etapa; Movistarreko Enric Masek lider jarraitzen du.
Bastien Tronchonek irabazi du, esprintean, Espainiako Vueltako hamargarren etapa, eta Enric Masek lider jarraitzen du
Xabier Mikel Azparrenek oso gertu izan du garaipena, baina tropelak azken metroetan aurreratu du; donostiarra seigarren postuan helmugaratu da. Sailkapen nagusian, ez da aldaketarik izan.
Enric Mas nagusitu da Aitana gainean, eta sendotu egin du bere lidergoa
Mallorcako txirrindulariak indar erakustaldia eman du Aitanan, 2026ko Vueltako bederatzigarren etapa irabazita. Movistar Team taldeko buruak nagusitasunez erantzun dio maillot gorria janzteko erronkari, Tadej Pogacar erretiratu ostean, Primoz Roglic eta Felix Gall gaindituz eta lehen atseden egunaren aurretik lidergoa sendotuz.
Pogacarrek bere lehen mezua publikatu du ospitaletik: “Stayin' alive"
Esloveniarrak bere jarraitzaileak lasaitu nahi izan ditu Espainiako Vueltan eroriko larria izan ostean. Pogacarrek lasterketa utzi behar izan zuen larunbatean, aurtengo ekitaldia irabazteko dena alde zuenean.
Mas da lider berria, Pogacarrek lasterketa utzi eta Coquardek etapa irabazi ostean
Tadej Pogacarrek (gaur arte lider eta garaipena lortzeko faborito nagusia) lasterketa utzi behar izan du helmugatik 32 kilometrora eroriko gogorra izan ostean, eta Enric Masek eskuratu du lidergoa. Amaiera kaotiko batean, Bryan Coquardek irabazi du etapa, esprintean Mads Pedersen eta Jordi Meeus gaindituta.
Pogacarrek eroriko gogorra izan du eta Vuelta utzi du
UAE taldeak zabaldutako parte medikoaren arabera, Pogacarrek garuneko kommozioa, ezkerreko lepauztaian haustura desplazatua eta C7 ornoaren haustura zerbikal egonkorra ditu, baita hainbat urradura ere. Lesio horien ondorioz, ebakuntza kirurgikoa egin beharko diote lepauztaia zuzentzeko.
Leknessundek irabazi du Valdelinaresen, eta Pogacarrek lider jarraitzen du
Bigarren Tobias Johannessen (Uno X) norvegiarra izan da, 34 segundora; eta hirugarren, Wout Van Aert belgikarra, 47ra.