Bastien Tronchonek irabazi du, esprintean, Espainiako Vueltako hamargarren etapa, eta Enric Masek lider jarraitzen du
Xabier Mikel Azparrenek oso gertu izan du garaipena, baina tropelak azken metroetan aurreratu du; donostiarra seigarren postuan helmugaratu da. Sailkapen nagusian, ez da aldaketarik izan.
Bastien Tronchonek garaipena lortu du esprintean, nagusitasunez. Argazkia: EFE.
Bastien Tronchon Groupama-FDJ United taldeko txirrindulari frantziarrak 2026ko Espainiako Vueltako hamargarren etapa irabazi du, Elx de la Sierran, asteartean, eta Movistar taldeko Enric Mas ziklista espainiarrak sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du.
Sailkapen nagusiari erreparatuta, Espainiako Vueltako hamargarren jardunaldiak ez du aldaketarik ekarri. Hori bai, oso gertu izan da ekitaldi honetako lehenengo garaipena euskal txirrindularientzat; izan ere, Pinarelloko Xabier Mikel Azparranek erasoa jo su azken kilometroan, Astanako Fedorovekin batera, eta tropelak azken metroetan aurreratu du donostiarra. Azkenean, Azparren seigarren postuan helmugaratu da.
Asteazkenean, hamaikagarren etapa izango da jokoan, Cartagena-Lorca, 153,8 kilometrokoa.
Etapako laburpena
Zure interesekoa izan daiteke
Enric Mas nagusitu da Aitana gainean, eta sendotu egin du bere lidergoa
Mallorcako txirrindulariak indar erakustaldia eman du Aitanan, 2026ko Vueltako bederatzigarren etapa irabazita. Movistar Team taldeko buruak nagusitasunez erantzun dio maillot gorria janzteko erronkari, Tadej Pogacar erretiratu ostean, Primoz Roglic eta Felix Gall gaindituz eta lehen atseden egunaren aurretik lidergoa sendotuz.
Pogacarrek bere lehen mezua publikatu du ospitaletik: “Stayin' alive"
Esloveniarrak bere jarraitzaileak lasaitu nahi izan ditu Espainiako Vueltan eroriko larria izan ostean. Pogacarrek lasterketa utzi behar izan zuen larunbatean, aurtengo ekitaldia irabazteko dena alde zuenean.
Mas da lider berria, Pogacarrek lasterketa utzi eta Coquardek etapa irabazi ostean
Tadej Pogacarrek (gaur arte lider eta garaipena lortzeko faborito nagusia) lasterketa utzi behar izan du helmugatik 32 kilometrora eroriko gogorra izan ostean, eta Enric Masek eskuratu du lidergoa. Amaiera kaotiko batean, Bryan Coquardek irabazi du etapa, esprintean Mads Pedersen eta Jordi Meeus gaindituta.
Pogacarrek eroriko gogorra izan du eta Vuelta utzi du
UAE taldeak zabaldutako parte medikoaren arabera, Pogacarrek garuneko kommozioa, ezkerreko lepauztaian haustura desplazatua eta C7 ornoaren haustura zerbikal egonkorra ditu, baita hainbat urradura ere. Lesio horien ondorioz, ebakuntza kirurgikoa egin beharko diote lepauztaia zuzentzeko.
Leknessundek irabazi du Valdelinaresen, eta Pogacarrek lider jarraitzen du
Bigarren Tobias Johannessen (Uno X) norvegiarra izan da, 34 segundora; eta hirugarren, Wout Van Aert belgikarra, 47ra.
Pogacarrek Enric Mas gainditu du Castelloko helmugan eta lidergoa sendotu du
UAEko txirrindulari esloveniarrak argi eta garbi gainditu du Movistar taldeko espainiarra, orain sailkapen nagusiko bigarren postuan dagoena, biek beste faborito batzuekiko abantaila hartu ostean.
Matthew Brennanek bere indarra erakutsi du esprintean eta bigarren garaipena lortu du Vueltako bosgarren etapan
Visma taldeko txirrindulari britainiarrak Jordi Meeus belgikarra (Red Bull) eta Vincenzo Albanese italiarra (EF Education) gainditu ditu Roquetesko helmugan. Pogacarrek (UAE) lider jarraitzen du.
Pogacar bakarrik helmugaratu da Andorran, beste maisutasun erakustaldi bat eginda
Esloveniarrak kolpe handia eman du goi-mendiko lehen etapan, helmugarako 50,5 kilometro falta zirela hautsi du lasterketa, Coll de Beixalisen. Widar izan da bigarren, eta Gall, hirugarren.
Kazkabar ekaitz batek Vueltako hirugarren etapa bertan behera uztera behartu du
Antolatzaileek bertan behera utzi behar izan dute hirugarren etapa, Mont Louiseko igoeran izandako kazkabar ekaitz baten ondorioz.