Instagramen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pogacarrek bere lehen mezua publikatu du ospitaletik: “Stayin' alive"

Esloveniarrak bere jarraitzaileak lasaitu nahi izan ditu Espainiako Vueltan eroriko larria izan ostean. Pogacarrek lasterketa utzi behar izan zuen larunbatean, aurtengo ekitaldia irabazteko dena alde zuenean.

Tajed Pogacar ospitalean
Tadej Pogacar, ospitalean. Irudia: Instagram

Tadej Pogacar esloveniarrak bere lehen mezua argitaratu du sare sozialetan. UAE Team Emirates taldeko txirrindulariak bere argazki bat publikatu du, ospitaleko ohetik, Bee Gees taldearen Stayin' alive abestiaren soinupean. 

Instagramen zabaldutako publikazioarekin, Pogacarrek bere jarraitzaileak agurtu eta lasaitu nahi izan ditu, larunbatean Espainiako Vueltan izandako eroriko larriaren ostean.  

Argazkian lepoko zerbikala eta erorikoan egindako zauriak ikusten zaizkio. Pogacarrek eskuarekin ohikoa duen keinua eginez esaten du agur, kamerari begira.

Publikazio horrekin, esloveniarrak jarraitzaileak lasaitu nahi izan ditu, Vueltaren 8. etapan eroriko larria izan ostean. Liderra anbulantziaz eraman behar izan zuten ospitalera

Xerakon (Valentzia) jarrita zegoen helmugatik 30 kilometrora izandako erorketaren ondorioz, garuneko kommozioa du, ezkerreko lepauztaian haustura desplazatua, haustura zerbikal egonkorra C7n eta urradura ugari.

Medikuen arabera, ebakuntza kirurgikoa beharko du lepauztaia zuzentzeko, baina ebakuntzak itxaron egin beharko du, garuneko kommozioaren ondorioz.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X