8. etapan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pogacarrek eroriko gogorra izan du eta Vuelta utzi du

Lasterketako medikuetako baten arabera, esloveniarrak traumatismo kraneoentzefalikoa du, eta ezkerreko "lepauztaiko haustura eta luxazioa". Proba erradiologikoak egingo dizkiote lesioak zehazteko.

CASTELLÓN DE LA PLANA, 27/08/2026.- El ciclista esloveno del UAE Emirates Tadej Pogacar en los kilómetros finales de subida al puerto de El Bartolo en la sexta etapa de La Vuelta a España, de 177.5 km y que discurre este jueves entre las localidades de Alcossebre y Castellón. EFE/ Javier Lizón POOL

Pogacar, 6. etapan. Argazkia: EFE

Tadej Pogacar (UAE) esloveniarrak, Espainiako Vueltako liderrak, lasterketa utzi du 8. etapan, helmugatik 32 kilometrora eroriko gogorra izan ostean.

Pogacar anbulantzia batera igo da, ezkerreko lepauztaia minduta zuela. Medikuek errepidean artatu ondoren, bizikletara igotzen saiatu da, baina min handia zuen, eta bertan behera utzi du lasterketa.

Mediku baten arabera, esloveniarrak traumatismo kraneoentzefalikoa du, eta ezkerreko "lepauztaiko haustura eta luxazioa". Proba erradiologikoak egingo dizkiote lesioak zehazteko.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Pogacarrek lehen aldiz utzi behar izan du etapakako lasterketa bat min hartu duelako.

Frantziako Tourra bost aldiz irabazi duen txirrindulari handiak istripu larria izan du, Vueltaren 81. edizioa irabazteko faborito nagusia bera zenean.

Hiru etapa garaipen lortu ostean, eta sailkapen nagusian Enric Mas espainiarra 3 minutu eta 50 segundora eta Primoz Roglic herrikidea 4 minutu eta 50 segundora zituela, Tadej Pogacar hiru itzuli handiak irabazi dituzten 8 txirrindularien taldean izena emateko bidean zegoen.

Bizikletara igotzen saiatu da, baina ezkerreko sorbaldan zuen minak itzulitik kanpo utzi du munduko txapelduna. Azkenik, anbulantzia batera igo da, eta ospitalera eraman dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X