9. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Enric Mas nagusitu da Aitana gainean, eta sendotu egin du bere lidergoa

Mallorcako txirrindulariak indar erakustaldia eman du Aitanan, 2026ko Vueltako bederatzigarren etapa irabazita. Movistar Team taldeko buruak nagusitasunez erantzun dio maillot gorria janzteko erronkari, Tadej Pogacar erretiratu ostean, Primoz Roglic eta Felix Gall gaindituz eta lehen atseden egunaren aurretik lidergoa sendotuz.

ALTO DE AITANA (ALICANTE), 30/08/2026.- El ciclista español del Movistar Enric Mas celebra su victoria tras la novena etapa de La Vuelta a España, este domingo. La etapa de 187.4 km discurre entre Villajoyosa y Alto de Aitana. EFE/Javier Lizón
Enric Mas. Argazkia: @Movistar_Team

Enric Masek (Movistar Team) irabazi du igande honetan 2026ko Espainiako Vueltako bederatzigarren etapa, La Vila Joiosa eta Aitana gainaren artean jokatu dena, 187,4 kilometroko ibilbidearekin. Balear Uharteetako txirrindulariak erantzun ezin hobea eman du Alacanteko gailur mitikoan, eta balio handiko garaipena lortu du sailkapen nagusira begira.

Oscar Onley (Netcompany Ineos) britainiarra izan da bigarrena helmugan, eta Primoz Roglic esloveniarra helmugaratu da hirugarren postuan, 12 segundora.

Movistar Team taldeko buruak bikain erantzun dio maillot gorria janzteko erronkari, Tadej Pogacar erretiratu ostean. Izan ere, bere lidergoa defendatu du Aitana gainean nagusituta, eta bere aurkari nagusiei aldea aterata.

Azken kilometroetan, Richard Carapaz (EF Education-EasyPost), Santiago Buitrago (Bahrain Victorious), Felix Gall (Decathlon CMA CGM), Primoz Roglic (Red Bull-BORA-hansgrohe) eta Oscar Onley (Netcompany INEOS) saiatu dira garaipena lortzen, baina Masek ondo erantzun die erasoei, eta erakustaldia eman du Aitanan.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Bederatzigarren etaparen ostean, Mas sailkapen nagusiko buruan dago, Roglic minutu bat eta hamazortzi segundora duela. Felix Gall austriarra hirugarren postuan dago, minutu bat eta hogeita hemeretzi segundora .

Vueltak lehen atseden eguna izango du astelehen honetan. Aitanan lortutako garaipenari esker, Masek konfiantza handiarekin ekingo dio lasterketaren bigarren asteari.

Vuelta a España
Ez dago emaitzarik erakusteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X