Lucia Ruiz kantabriarrak itxi du Laboral Kutxa-Euskadiren taldea
Ruizek 22 urte ditu, eta taldearen bosgarren fitxaketa da, Sandra Alonso, Maier Olano, Ayala Serrano eta Maite Urteagarekin batera.
Laboral Kutxa-Euskadik Lucia Ruiz kantabriarra fitxatu du datorren denboraldirako, 2027rako taldea osatuz, euskal taldeak ostiral honetan iragarri duenez. Movistar Team taldetik datorren txirrindularia da.
Ruizek 22 urte ditu, eta taldearen bosgarren fitxaketa da, Sandra Alonso, Maier Olano, Ayala Serrano eta Maite Urteagarekin batera.
Horiez gain, Naia Amondarainek, Irati Arangurenek, Idoia Erasok, Yuliia Biriukova ukrainarrak, Sara Fiorin italiarrak, Tiril Jørgensen norvegiarrak, Paula Patiño kolonbiarrak, Catalina Soto txiletarrak eta Marjolein van 't Geloof nederlandarrak jarraitzen dute taldean.
Lucia Ruiz
"Laboral Kutxarekin fitxatzea oso urrats garrantzitsua da. Nire ustez, lasterketan behar ditudan aukerak eta askatasuna emango dizkit, noraino irits naitekeen jakiteko"
Colindresko txirrindularia "klasikoen lasterkaria" da, "erdi-mendikoa ondo gainditzen duena", eta "abiadura ona eta lasterketa-ikuspegi ona" duena.