Azparrenek 2028ra arte berritu du Pinarello Q36.5 taldearekin
Xabier Mikel Azparrenek 2028ra arte luzatu du Pinarello Q36.5 taldearekin duen kontratua, beste bi denboraldiz, alegia. Suitzako taldeak adierazi du, 2026an egindako denboraldi “solido eta fidagarriak” txirrindulari donostiarra “taldeko txirrindulari moldakorrenetako bat” bezala are gehiago finkatzea eragin du.
Azparrenek Pinarello Q36.5 taldearen lehen Frantziako Tourrean hartu du parte eta languntza handikoa izan zen taldekide duen Tom Pidcocken sailkapen nagusiko bederatzigarren postua lortzeko lanetan. Ondoren, Espainiako Vueltan ere izan zen. Bertan, taldeko lanaz gain, bere buruarentzat emaitzak ere lortu zituen, hala nola 10.etapako seigarren postua, eta 18.etapako banakako erlojupekoko hamargarrena.
Pinarello Q36.5 taldeak bere “indarra, moldakortasuna eta rol ezberdinetan aritzeko gaitasuna” azpimarratu nahi izan ditu.