BI DENBORALDI GEHIAGO

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gotzon Martinek 2028ra arte berritu du kontratua Euskaltel-Euskadi taldearekin

Txirrindulari bizkaitarraren ibilbide osoak lotura estua du Euskadi Fundazioarekin. 2026an, taldeari UCI puntu gehien eman dizkion bigarren txirrindularia izan da.

Gotzon-Martin-Euskaltel-Euskadi

Gotzon Martin, lasterketa batean. Irudia: Euskadi Fundazioa

Gotzon Martin txirrindulari bizkaitarrak (1996, Orozko) beste bi denboraldirako berritu du kontratua, 2028ra arte, Euskaltel-Euskadirekin, eta, beraz, hamar urte baino gehiago beteko ditu talde laranjan, Euskadi Fundazioak astearte honetan jakinarazi duenez.

Martinen txirrindularitza ibilbide osoa Euskadi Fundazioari estu lotuta dago. Bere eskoletan hasi zen Gela Pedagogikoaren bitartez, amateur mailan lehiatu zen Fundazioarekin 2015 eta 2017 artean, eta profesional bihurtu zen 2018an, taldea itzuli zenean.

2020tik elitean lehiatzen da ProTeam kategorian, eta taldeko erreferente nagusietako bat da. Vueltako hiru ediziotan (2021, 2022 eta 2024) parte hartu du. 2026an, Gotzon da taldeari UCI puntu gehien eman dizkion bigarren txirrindularia.

"Oso pozik nago Euskaltel-Euskadi eta Euskadi Fundazioarekin beste bi urtez korrituko dudalako. Bizi osoa eman dut proiektuan", adierazi du Gotzon Martinek. Bestalde, Jorge Azanza Euskaltel-Euskadi taldeko kirol arduradunak adierazi duenez, "Gotzonek kontratua berritzea poz handia da guztiontzat ".

Martinen berritzea talde laranjako lau fitxeketei (Mikel Landa, Marco Martin, Hodei Muñoz eta Felipe Orts) eta 2027ra arte kontratua indarrean duten bost txirrindulariei (Yago Agirre, Samuel Fernandez, Iker Mintegi, Gari Ugarte eta Axel van der Tuuk) gehitu behar zaie.

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X