Tadej Pogacar 2026ko Espainiako Vueltan izango da, abuztuaren 22tik aurrera
Frantziako Tourra bosgarrenez irabazi berritan, UAEko txirrindulari esloveniarrak hurrengo Espainiako Vuelta jokatuko du. 2019an parte hartu zuen, oraingoz aurrenekoz eta azkenekoz, Espainiako Vueltan; ekitaldi hartan, hirugarren postua lortu zuen, eta hiru etapa irabazi zituen.
Tadej Pogacar, aurreko Frantziako Tourrean. Argazkia: Europa Press.
Tadej Pogacar UAE taldeko txirrindulari esloveniarra 2026ko Espainiako Vueltan izango da, abuztuaren 22tik aurrera, astelehenean taldeak berak baieztatu duenez. Hala, Frantziako Tourra bosgarrenez irabazi berritan, Pogacarrek hurrengo Espainiako Vuelta jokatuko du; 2019an parte hartu zuen, aurrenekoz eta azkenekoz, Espainiako Vueltan, eta ekitaldi hartan hirugarren postua lortu zuen, hiru etapa irabazita.
UAEk txirrindulari hauek ere aukeratu ditu Espainiako Vueltarako: Joao Almeida, Jay Vine, Pavel Sivakov, Pablo Torres, Kevin Vermaerke, Domen Novak eta Ivo Oliveira.
“Hunkitu egiten nau iragartzeak Espainiako Vueltara itzuliko naizela. Nire lehen itzuli handia izan zen, 2019an, eta sekulako esperientzia. Asko gustatzen zait Espainia bisitatu eta bertan lehiatzea, eta uste dut une egokia dela bueltatzeko”, adierazi du Pogacarrek. “Motibazio handia dut urtea ahalik eta ondoen amaitzeko, eta Espainiako Vuelta helburu garrantzitsua izango da. Taldea indartsua da, eta espero dugu emaitza onak erdiestea”.
81. Espainiako Vuelta abuztuaren 22an hasiko da, Monakon, banakako erlojupekoa jokatuta, eta Granadan amaitu, irailaren 13an.
Zure interesekoa izan daiteke
Paula Blasik irabazi du Espainiako Vuelta, eta Ostolazak laugarren bukatu du
Azken etapa Anglirun amaitu da eta Petra Stiasnyk eraman du garaipena, Blasi baino 23 segundo azkarrago helmugaratuta.
Anna van der Breggenek bere legenda handitu du Les Praeresen garaipena lortuta
Sailkapen nagusian Van der Breggenek 18 segundora du Paula Blasi kataluniarra, eta 41era, berriz, Marion Bunel frantziarra.
Mischa Bredewoldek irabazi du bosgarren etapa esprintean
Herbeeretako txirrindulariak Lotte Kopecky taldekidea eta Letizia Paternoster (Liv AlUla Jayco) italiarra gainditu ditu helmugan. Gaurkoa zen mota honetako bukaera bat ikusteko azken aukera bihartik aurrera mendateak izango baitira garrantzitsu
Lotte Kopeckyk irabazi du laugarren etapa esprintean, eta lider maillota jantzi du
SD Worx taldeko belgikarrak bere indarra baliatu du gaurko esprintean, bi aldiz bigarren sailkatu ondoren. Gainera, Kopecky da Vueltako lider berria, 10 segundoko errentari esker, eta 6 segundoko aldea du Kocheken ondoan, eta 12koa ateratzen dio Kerbaolekeri.
Kerbaol bretoiak ezustekoa eman eta irabazi du Coruñan, eta Kochek lider jarraitzen du
Etapa esprintean erabaki behar zela zirudienean, Cedrine Kerbaolek (EF Education) helmugatik 2.000 metrora erasoa jotzea erabaki du. Bresteko txirrindulariak segundo gutxi batzuetako tartea zabaldu du, eta bakarrik, pozez zoratzen, helmugaratu da.
Bossuyt belgikarrak Franziska Koch lider berria gainditu du esprintean
Bossuytek ezin zuen sinetsi ere egin lasterketa handi batean lehen garaipena lortu izana, bere palmareseko laugarrena, baina esprintean ohore hori merezi izan du, txirrindulari onenak gainditu baititu.
Noemi Rüegg suitzarra, Vueltako lehen liderra
Euriak eta helmugara iristeko 8 kilometrora tropela zatitu duen erorikoak markatu dute lehen etapa.
Laboral Kutxak talde igotzailea eramango du Vueltara, eta Usoa Ostolaza izango du lider
Igandean hasiko da, eta Pauline Ferrand-Prevot frantziarra eta Kasia Niewiadoma poloniarra dira faborito nagusiak, Demi Vollering azken bi urteetako txapelduna ez baita bertan arituko.
2026ko Emakumezkoen Vuelta Anglirun amaituko da, zazpi etapa eta ibilbide gogor baten ostean
Emakumezkoen Espainiako Vueltak bere laugarren edizioa aurkeztu du. Galizia, Leon eta Asturias zeharkatuko ditu, podiuma goi-mendiko bi amaieretan erabaki aurretik.