Laboral Kutxak Maier Olano fitxatu 2028ra arte
Txirrindulari tolosarra Abraham Olanoren iloba da, eta talde moreak "euskal harrobiaren perla" dela esan du.
Laboral Kutxaren esanetan, Maier Olano txirrindulari gipuzkoarrak 2028ra arte sinatu du. Tolosarra Abraham Olano 1995eko errepideko munduko txapeldunaren iloba da, eta talde moreak "euskal harrobiaren perla" dela esan du.
19 urteko txirrindularia Laboral Kutxaren hirugarren fitxaketa da datorren denboraldirako, Ayala Serrano eta Maite Urteaga proiekzio handiko beste bi euskal txirrindulari gazte ere fitxatu baititu aurretik.
Futbolean eta atletismoan aritu ondoren, 23 urtez azpiko mailan estreinatu da aurten Maier Olano, Massi Baix Ter eta Eulen-Amenabar taldeekin.
"Laboral Kutxarekin fitxatzea egia bihurtutako ametsa da. Euskal txirrindulari guztiok erreferente nagusitzat izan dugu beti, eta bertako kide izatea apartekoa da", esan du Olanok.