ALTA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Debora Silvestrik alta jaso du Milan-San Remo lasterketan eroriko larria izan ondoren

Txirrindulari italiarrak alta jaso du sei egun ospitalean eman ostean, Milan-San Remo proban eroriko larria izan, eta 5 saihets hautsi ostean.

Debora Silvestri, Laboral Kutxako txirrindularia
Debora Silvestri. Argazkia: Europa Press

Laboral Kutxa taldeko Debora Silvestri italiarrak alta jaso du gaur, Milan-San Remo proban eroriko larria izan ostean 6 egun ospitalean eman eta gero. Txirrindulariak 5 saihets-hezur hautsi zituen, eta sorbaldan mikrohaustura bat egin zuen istripuan.

Taldeak jakinarazi duenez, italiarrak hobera egin du, eta etxean hasi du errekuperazioa, medikuek gertutik jarraituta.

Cipressako jaitsieran, amaitzeko 20 kilometro baino gutxiago falta zirenean, Silvestrik eroriko larria izan zuen, ezin izan baitzion iskin egin hainbat korrikalarik izandako istripu bati. Errepideko bazterreko babesaren gainetik erori zen.

Zure interesekoa izan daiteke

6 etapa Itzulia 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

2026ko Euskal Herriko Itzuliko 6. etaparen profila eta ibilbidea: Goizper-Antzuola—Bergara (135,4 km)

“Azken etapa ez da tramite hutsa izango”, ohartarazi dute Itzuliaren antolatzaileek, lehiako seigarren eta azken egunak zer ekarri ahal duen aztertuta. Asentzio, Elosua eta Azkarate bina aldiz igoko dituzte, eta, guztira, hiru igoera 2. mailakoak izango dira: “Sailkapen nagusia estu-estu egotekotan”, adierazi du Itzuliak, “etengabeko markaketak izango dira; urrundik azkeneko erasoa jotzeko aukera balia lezake baten batek, halaber”.

5 etapa Itzulia 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

2026ko Euskal Herriko Itzuliko 5. etaparen profila eta ibilbidea: Eibar-Eibar (176,2 km)

Eibarrekoa, ziurrenik, aurtengo Euskal Herriko Itzuliko etapa nagusia da. Luzeena da, eta, ibilbidean, zortzi mendate ditu; horietako hiru, hain zuzen Azurki, Krabekin eta Izua, 1. mailakoak dira. “Aurreikuspena da faborito nagusien arteko erasoak izatea; kontuan izateko moduko aldeak markatzeko aukera dago, eta azken emaitza, hein handi batean, zehaztuta gera liteke”, diote lasterketako antolatzaileek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X