Nairo Quintanak txirrindularitza utziko du denboraldi amaieran
36 urteko kolonbiarrak Vuelta irabazi zuen 2016an, eta Italiako Giroa, 2014an.
Nairo Quintana Movistar taldeko 36 urteko txirrindulari kolonbiarrak erretiroa hartuko du denboraldi amaieran, igande honetan iragarri duenez. "Bidaia ederra eta gorabeheratsua" izan dela azpimarratu du, "txirrindularitzan" gertatu ohi den moduan.
Quintana, Espainiako Vueltako (2016) eta Italiako Giroko (2014) txapelduna, bigarren izan zen 2013ko eta 2015eko Frantziako Tourrean. S'Agaron, Kataluniako Voltaren hasieraren atarian emandako prentsaurreko batean gaineratu duenez, denboraldi honetako lasterketa bakoitza "festa handia" eta "azken dantza" izatea nahi du.
Txirrindulari kolonbiarra "pozik" eta "lasai" agertu da, "zoragarria" izan den bidea amaitzeagatik.
Quintanak eskerrak eman zizkion Movistar taldeari, eskainitako aukera guztiengatik. Zikloa bihotza "nostalgiaz beteta" eta "oso harro" itxiko duela adierazi du.