Lesioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oscar Rodriguez nafarrak aldaka hautsi du entrenatzen istripua izan ostean

Ezbehar honen ondorioz, Burlatako txirrindulariak denboraldiaren lehen zatia geldi eta sendatzen pasa beharko ko du,  INEOS Grenadiers bere taldeak jakinarazi duenez.

OSCAR RODRIGUEZ EUSKADI MURIAS 4 EFE

Oscar Rodriguez Euskadi-Murias taldean izan zen garaian. Artxiboko argazkia: EFE

Oscar Rodriguez nafarrak istripua izan du entrenamendu batean eta aldakan haustura du. Ebakuntza egin behar izan diote, INEOS Grenadiers txirrindulari taldeak jakinarazi duenez.

Ezbehar horren ondorioz, Burlatako txirrindulariak sendatzen emango du denboraldiaren lehen zatia.

Erresuma Batuko taldeak ez du txirrindularia osatzeko eperik zehaztu, ezta istripuaren xehetasunik eman ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X