Taiwango Itzulia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Paul Hennequin Euskaltel-Euskadiko txirrindularia nagusi, Taiwango Itzuliko bosgarren etapan

Euskal taldeko txirrindulariak esprintean irabazi du, ibilbideko azken metroetan. Euskaltel-Euskadiko Jordi Lopez hirugarren geratu da sailkapen nagusian.
Paul Hennequinen artxiboko irudia
Paul Hennequinen artxiboko irudia

Paul Hennequin Euskaltel-Euskadiko txirrindulari bordelesak irabazi du Taiwango Itzuliko bosgarren etapa, azken metroetako esprintean nagusi izan baita. Azken jardunaldian, 121,4 kilometro egin dituzte parte hartzaileek, Meinong eta Neipu artean. Hennequin (22 urte) bigarren geratu zen lehen etapan, eta hirugarren, laugarren egunean.

Sailkapen orokorrean, Jordi Lopez Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak hirugarren postua eskuratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X