Pello Bilbao, hirugarren Valentziako Voltako sailkapen nagusian, hirugarren etapan laugarren geratu ondoren
Ivan Romeo (Movistar) txirrindulari gazteak irabazi du Valentziako Voltako hirugarren etapa, Algemesi eta Alpuente artean, helmugarako 17 kilometrora erasoa jo eta faboritoen taldeari ihes eginda. Bestalde, Pello Bilbao (Bahrain-Victorious) txirrindulari bizkaitarra laugarren postuan iritsi da helmugara, irabazlearengandik 10 segundora, eta sailkapen nagusiko hirugarren postura igo da. Joao Almeida (UAE Emirates) da lider orain.
Urduritasunarekin hasi da etapa, Intermarche, Caja Rural, Seguros RG, Wagner-Bazin, Burgos BH eta Lidl Trek taldeetako txirrindulariak nahasi dituen eroriko handia izan baita. Mathias Vacek txekiarra lasterketako liderra izan da eroritakoen artean.
Tropelak sei txirrindulariren ihesaldia onartu du, Francisco Muñoz (Polti), Unai Iribar (Kern Pharma), Matteo Scalco (Bardianic FS), Walter Calzoni (Q36), Filippo Ridolfo (Novo Nordisk) eta Juan Jose Prieto (Petrolike) mexikarra tropelari aurrea hartuta ibili baitira.
Gailurretik 500 metrora, Santiago Buitrago kolonbiarrak erasoa jo du, eta Joao Almeidak bakarrik eutsi dio. Romeok berehala egin du jauzi, helmugatik 17 kilometrora, eta azkar ireki du 15 eta 20 segundoko tartea.
Valladolideko txirrindulariak abantaila kudeatzen jakin du, eta profesionala denetik lortu duen lehen garaipena eskuratu du horrela, atzetik esprintean Buitrago (bigarren) eta Almeida (hirugarren) sartu direlarik.
Horien atzetik, laugarren postuan, Pello Bilbao helmugaratu da, eta horri esker sailkapen nagusiko hirugarren postura igo da. Joao Almeida UAE Team Emirates taldeko portugaldarra da orain sailkapen nagusiko liderra.
Sailkapena
1 - ROMEO Iván (Movistar) 4:02:26
2 - BUITRAGO Santiago (Bahrain) +0:10
3 - ALMEIDA João (UAE) d. b.
4 - BILBAO Pello (Bahrain) d. b.
5 - CEPEDA Jefferson Alveiro (Movistar) d. b.
6 - CASTRILLO Pablo (Movistar) d. b.
7 - PIGANZOLI Davide (Polti VisitMalta) d. b.
8 - HINDLEY Jai (Red Bull - BORA - hansgrohe) d. b.
9 - ARENSMAN Thymen (Ineos) d. b.
10 - O'CONNOR Ben (Jayco) d. b.
Zure interesekoa izan daiteke
Vingegaardek kolpea eman du bigarren etapa jarraian irabazi ondoren
Daniarra nagusitasunez eta bakarrik helmugaratu da, 20 kilometroren faltan erasoa jo ostean, eta ia erabakita utzi du Frantziako lasterketaren sailkapen nagusia.
Helmugatik 20 kilometrotara eraso egin eta bakarrik amaitu du Vingegaardek Paris-Nizako bosgarren etapa
Dagoeneko garaile bazen ere, Jonas Vingegaardek (VISMA) helmugatik 20,8 metrora egin du erasoaldia. Bakarrik helmugaratu da 4:29:01eko denbora eginda. Valentin Paret-Peintre (Quick-Step) iritsi da bigarren eta Harold Tejada (Astana) hirugarren.
Van der Poelek bere bigarren garaipena erdietsi du, eta Pellizzarik lidergoa kendu dio Del Torori
Nederlandarra izan da nagusi ostegun honetan Tirreno-Adriatico lasterketan, aurten bigarren aldiz, Giulio Pellizzari italiarraren aurretik. Van der Poel esprint polit batean nagusitu da.
Vingegaardek kolpe bikoitza eman du Uchonen, eta Ayusok erorikoa izan eta lasterketa utzi behar izan du
Danimarkako txirrindularia lasterketako liderra da, laugarren etapan bakarrik helmugaratuta. Vingegaardek erasoa jo du helmugatik 1.000 metrora, eta atzean utzi ditu Daniel Felipe Martinez eta Tim Van Dijke.
Jonas Vingegaardi laugarren etaparen garaipena eman dion erasoaldia eta helmugaratzea
Kilometro baten faltan, Jonas Vingegaardek (VISMA) eraso egin eta lasterketa ondo bideratuta utziko duen garaipena lortu du. 42 segunduko desberdintasunarekin helmugaratu da Daniel Felipe Martínez (Red Bull-BORA), jarraian, Tim Van Dijke (Red Bull-BORA).
Andresenek esprintean hegan egin du, Del Torok kontrolatzen duen Tirreno-Adriatico lasterketan
23 urteko danimarkarra jaun eta jabe izan da Magliano de Marsiko helmugan, Jonathan Milan eta Jasper Philipsen faboritoen aurretik. Milan bera etapako podiumetik urrun geratu da, erasoa goizegi abiatu du eta.
Bi kulotekin atera da Jonas Vingegaard Paris-Nizako laugarren etapan
Lehenago ikusi gabekoa egin du Jonas Vingegaardek: Bi kulotekin atera da lasterketako laugarren etapara. Xira, maillot luze bat, beste xira bat, bigarren maillota eta bi kulot zeramatzan danimarkarrak soinean.
Juan Ayusok Paris-Niza utzi behar izan du, eroriko batengatik, lasterketako lider zebilela
Lidl-Trekeko txirrindularia laugarren etapa amaitzeko 47 kilometro gelditzen zirela jausi da, asteazkenean, eta proba utzi du; maillot horia zeraman, hirugarren etapan lortu baitzuen.
Ineosek irabazi du taldekako erlojupekoa, baina Lidl Trekeko Juan Ayuso jarri da lider
Taldekako erlojupeko zirraragarri baten ostean banatu da harrapakina, eta valentziarrak hartu du lidertza sailkapen nagusian, Jonas Vingegaard aurkari zuzenak segundo gutxi batzuk urrunduta.
Horrela helmugaratu dira Paris-Nizako taldekako erlojupeko lehenengo hiru taldeak
INEOS Grenadiersek irabazi du Paris-Nizako taldekako erlojupekoa. Hirugarren etapa honetan, Lidl-Trek taldea geratu da bigarren eta Decathlon hirugarren. Sailkapen nagusian Juan Ayuso da garaile.