2023KO DENBORALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Vingegaard, Evenepoel, Van der Poel eta Roglic, Urrezko Bizikleta irabazteko hautagai nagusiak

Urriaren 24an ospatuko den zeremonian aukeratuko dute aurtengo txirrindulari onena.
Jonas Vingegaard. Argzkia: EFE
Jonas Vingegaard. Argzkia: EFE

Jonas Vingegaard danimarkarra, Remco Evenepoel belgikarra, Mathieu van der Poel herbeheretarra eta Primoz Roglic esloveniarra 2023ko Urrezko Bizikleta jasotzeko hamar hautagaien artean daude. Urriaren 24an ospatuko den zeremonian aukeratuko dute aurtengo txirrindulari onena.

Hautagaien artean, hauek daude: Jasper Philipsen eta Wout van Aert belgikarrak, Adam Yates eta Thomas Pidcock britainiarrak, Tadej Pogacar esloveniarra eta Mads Pedersen danimarkarra.

Evenepoel (2022ko Urrezko Bizikletaren irabazlea) saria berriz eskuratzeko lehian arituko da Vingegaard (2023ko Frantziako Tourreko garailea), Van der Poel (2023ko errepide probako munduko txapelduna eta aurtengo Paris-Roubaixeko irabazlea) eta Roglicekin batera (2023ko Italiako Giroko garailea).

Zure interesekoa izan daiteke

Alpe d'Huez igoera: Tadej Pogacar
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pogacarrek historia egin du Alpe d’Huezen: helmugatik 12 kilometrora jo du erasoa, atzean utzi ditu iheslariak, eta etapa irabazi du, Pantaniren marka hautsita

Frantziako Tourreko liderra ikusgarri ibili da mendate mitikoan: helmugarako 11,8 kilometro falta zirenean egin du aurrera, lasterketaren buruan zihoazen iheslariak harrapatu ditu, eta Carapaz, Lenny Martinez eta Kuss azken kilometroan gaindituta nagusitu da, Alpe d'Huez 35 minutu eta 26 segundoan igota, bide batez, Marco Pantaniren errekorra hausteko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X