Laboral Kutxa taldeko Unai Zubeldia Euskaltel Euskadin arituko da, 2024an eta 2025ean
Unai Zubeldia profesional gisa arituko da datorren denboralditik aurrera Euskaltel Euskadin, azken bi denboraldietan Laboral Kutxa taldean ibili ondoren, Euskaltel Euskadik asteazkenean jakitera eman duenez. Zubeldiak gutxienez bi urte emango ditu Euskaltel Euskadin, 2024 eta 2025ean, Laboral Kutxa Euskadi Fundazioaren talde amateurrean aritu ostean.
2023an, txirrindulari gazteak (Ibarra, 2003-07-07) Legazpiko Santikutz Klasika (Espainiako Kopako proba), Lizarrako eta Berriatuko lasterketak, eta Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak irabazi ditu. Oriako Txirrindulari Eskolan hazitako ziklistak, aurreko denboraldian, 23 urtez azpiko Italiako Giroan, gazte onenaren maglia zuria jantzi zuen, maila horretan eman duen lehen urtean.
"Nik txirrindulari oso bezala ikusten dut neure burua, indarrarekin helmugetan eta ordekan. Ez dut helmugarik jarri nahi datozen bi denboraldietarako profesional mailan. Pausoz pauso joan nahi dut, mailara egokitu, taldekideei lagundu, haiengandik ikasten dudan aldi berean, eta ea garaipenen bat lehiatzen dudan", esan du Euskaltel Euskadi taldearen webean.
Jorge Azanza kirol arduradunaren iritziz, "Zubeldiak pauso garrantzitsuak eman ditu, eta irabazteko gaitasuna izan du. Agian ez da izango euskal txirrindulari igotzaile baten profila; indartsua da, aldea marka dezake ordekan, eta baita iritsieretan ere. Etorkizun hurbilerako txirrindulari garrantzitsua izan daitekeela uste dugu. Taldekide ona, oso apala eta langilea da".
Zure interesekoa izan daiteke
Vingegaardek kolpe bikoitza eman du Uchonen, eta Ayusok erorikoa izan eta lasterketa utzi behar izan du
Danimarkako txirrindularia lasterketako liderra da, laugarren etapan bakarrik helmugaratuta. Vingegaardek erasoa jo du helmugatik 1.000 metrora, eta atzean utzi ditu Daniel Felipe Martinez eta Tim Van Dijke.
Jonas Vingegaardi laugarren etaparen garaipena eman dion erasoaldia eta helmugaratzea
Kilometro baten faltan, Jonas Vingegaardek (VISMA) eraso egin eta lasterketa ondo bideratuta utziko duen garaipena lortu du. 42 segunduko desberdintasunarekin helmugaratu da Daniel Felipe Martínez (Red Bull-BORA), jarraian, Tim Van Dijke (Red Bull-BORA).
Andresenek esprintean hegan egin du, Del Torok kontrolatzen duen Tirreno-Adriatico lasterketan
23 urteko danimarkarra jaun eta jabe izan da Magliano de Marsiko helmugan, Jonathan Milan eta Jasper Philipsen faboritoen aurretik. Milan bera etapako podiumetik urrun geratu da, erasoa goizegi abiatu du eta.
Bi kulotekin atera da Jonas Vingegaard Paris-Nizako laugarren etapan
Lehenago ikusi gabekoa egin du Jonas Vingegaardek: Bi kulotekin atera da lasterketako laugarren etapara. Xira, maillot luze bat, beste xira bat, bigarren maillota eta bi kulot zeramatzan danimarkarrak soinean.
Juan Ayusok Paris-Niza utzi behar izan du, eroriko batengatik, lasterketako lider zebilela
Lidl-Trekeko txirrindularia laugarren etapa amaitzeko 47 kilometro gelditzen zirela jausi da, asteazkenean, eta proba utzi du; maillot horia zeraman, hirugarren etapan lortu baitzuen.
Ineosek irabazi du taldekako erlojupekoa, baina Lidl Trekeko Juan Ayuso jarri da lider
Taldekako erlojupeko zirraragarri baten ostean banatu da harrapakina, eta valentziarrak hartu du lidertza sailkapen nagusian, Jonas Vingegaard aurkari zuzenak segundo gutxi batzuk urrunduta.
Horrela helmugaratu dira Paris-Nizako taldekako erlojupeko lehenengo hiru taldeak
INEOS Grenadiersek irabazi du Paris-Nizako taldekako erlojupekoa. Hirugarren etapa honetan, Lidl-Trek taldea geratu da bigarren eta Decathlon hirugarren. Sailkapen nagusian Juan Ayuso da garaile.
Van der Poelek irabazi du esprinta, baina Del Toro da lider berria Tirreno-Adriatico lasterketan
San Gimignano mendateko amaierak bukaera zirraragarria eskaini du itsasoen arteko bigarren etapan. Txirrindulari holandarrak mexikarra eta Giulio Pellizzari italiarra gainditu ditu helmugan.
2026ko Emakumezkoen Vuelta Anglirun amaituko da, zazpi etapa eta ibilbide gogor baten ostean
Emakumezkoen Espainiako Vueltak bere laugarren edizioa aurkeztu du. Galizia, Leon eta Asturias zeharkatuko ditu, podiuma goi-mendiko bi amaieretan erabaki aurretik.
Max Kanterrek irabazi du esprinta Montargisen, eta Lampertik elastiko horiari eutsi dio
Esprint desordenatu eta estu batean, Astanako alemaniarrak urrutitik ekin dio helmugako zuzengunean eta lasterketaren buruari eutsi dio, etapa irabazle gisa besoak altxatu arte.