Bizkaia Durango, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa eta Sopela Women's Team Espainiako Vueltan egongo dira
Bizkaia Durango, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa eta Sopela Women's Team 2023ko Espainiako Itzulian egongo dira. Lasterketa maiatzaren 1a eta 7a bitartean jokatuko da, eta hiru euskal taldeek ostiral honetan jaso dute gonbidapena, martxoaren 3an.
Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa, Bizkaia Durango eta Sopela Women's Team taldeekin batera, Kontinental mailako beste bederatzi talde hauxek ere hartuko dute parte bertan: Bepink (ITA), Cantabria Deporte (ESP), Río Miera Women's Cycling Team (ESP), Eneicat-Cmteam-Seguros Deportivos (ESP), Farto-BTC Women's Cycling Team (ESP), Massi Tactic Women's Team (ESP), Soltec Team (ESP), ST Michel - Mavic - Auber93 (FRA), Team Coop-Hitec Products (NOR) eta Zaaf Cycling Team (ESP).
Maila goreneko (UCI Women's World Teams) taldeei dagokienez, beste hamaika talde hauek egongo dira Movistarrekin batera: Canyon/Sram Racing (ALE), EF Education-Tibco-SVB (USA), FDJ-Suez (FRA), Israel Premier Tech Roland (SUI), Liv Racing Teqfind (NDL), DSM (NDL), Jayco Alula (AUS), Jumbo-Visma (NDL), SD Worx (NDL), Trek-Segafredo (USA) eta UAE Team ADQ (UAE).
2023ko Espainiako Vueltan parte hartuko duten talde guztiak:
UCI Women's World Teams mailako taldeak:
MOVISTAR (ESP)
CANYON/SRAM RACING (ALE)
EF EDUCATION – TIBCO – SVB (USA)
FDJ-SUEZ (FRA)
ISRAEL PREMIER TECH ROLAND (SUI)
LIV RACING TEQFIND (NED)
DSM (NED)
JAYCO ALULA (AUS)
JUMBO-VISMA (ED)
SD WORX (NED)
TREK – SEGAFREDO (USA)
UAE TEAM ADQ (UAE)
UCI Women's Continental Teams mailako taldeak:
BEPINK (ITA)
BIZKAIA-DURANGO (EUS)
CANTABRIA DEPORTE (ESP)
RIO MIERA WOMEN`S CYCLING TEAM (ESP)
ENEICAT-CMTEAM-SEGUROS DEPORTIVOS (ESP)
FARTO-BTC WOMEN'S CYCLING TEAM (ESP)
LABORAL KUTXA - EUSKADI FUNDAZIOA (EUS)
MASSI TACTIC WOMEN'S TEAM (ESP)
SOLTEC TEAM (ESP)
SOPELA WOMEN'S TEAM (EUS)
ST MICHEL - MAVIC - AUBER93 (FRA)
TEAM COOP-HITEC PRODUCTS (NOR)
ZAAF CYCLING TEAM (ESP)
Zure interesekoa izan daiteke
Ineosek irabazi du taldekako erlojupekoa, baina Lidl Trekeko Juan Ayuso jarri da lider
Taldekako erlojupeko zirraragarri baten ostean banatu da harrapakina, eta valentziarrak hartu du lidertza sailkapen nagusian, Jonas Vingegaard bezalako aurkari zuzenak segundo gutxi batzuk urrunduta.
Horrela helmugaratu dira Paris-Nizako taldekako erlojupeko lehenengo hiru taldeak
INEOS Grenadiersek irabazi du Paris-Nizako taldekako erlojupekoa. Hirugarren etapa honetan, Lidl-Trek taldea geratu da bigarren eta Decathlon hirugarren. Sailkapen nagusian Juan Ayuso da garaile.
Van der Poelek irabazi du esprinta, baina Del Toro da lider berria Tirreno-Adriatico lasterketan
San Gimignano mendateko amaierak bukaera zirraragarria eskaini du itsasoen arteko bigarren etapan. Txirrindulari holandarrak mexikarra eta Giulio Pellizzari italiarra gainditu ditu helmugan.
2026ko Emakumezkoen Vuelta Anglirun amaituko da, zazpi etapa eta ibilbide gogor baten ostean
Emakumezkoen Espainiako Vueltak bere laugarren edizioa aurkeztu du. Galizia, Leon eta Asturias zeharkatuko ditu, podiuma goi-mendiko bi amaieretan erabaki aurretik.
Max Kanterrek irabazi du esprinta Montargisen, eta Lampertik elastiko horiari eutsi dio
Esprint desordenatu eta estu batean, Astanako alemaniarrak urrutitik ekin dio helmugako zuzengunean eta lasterketaren buruari eutsi dio, etapa irabazle gisa besoak altxatu arte.
2026ko Paris-Nizako bigarren etapako azken kilometroa
XDS Astana Team taldeko Max Kanter alemaniarrak irabazi du Paris-Niza lasterketako bigarren etapa. UCI World Tourreko lasterketa batean lortzen duen lehen garaipena da. Laurence Pithie (Red Bull – BOra) izan da bigarren eta Jasper Stuyven (Soudal Quick-Step), hirugarren.
Gannak bere legea ezarri eta Tirreno-Adriatico lasterketako erlojupekoa irabazi du berriro
Italiarra da Lido Di Camaioren hasi eta bukatzen den 11,5 kilometroko ibilbidearen erregea, Tirreniar eta Adriatiko itsasoen arteko lasterketaren hasierako lau erlojupeko (2022, 2023, 2025 eta 2026) irabazi baititu.
Luke Lampertik irabazi du 2026ko Paris Nizako lehen etapa
Lampertik (EF Education EasyPost) esprintean eskuratu du garaipena, eta Vito Braek (Lotto-Intermarche) eta Orluis Aularrek (Movistar Team) txirrindulariek osatu dute podiuma.
Pogacarrek marka ondu du Strade Bianchen, eta Chabbey nagusitu da emakumezkoetan
Tadej Pogacar dugu proba hori lau aldiz irabazi duen lehen gizonezkoa; Elise Chabbeyk, bere aldetik, garaipen ikusgarria lortu du emakumezkoetan.
Cata Soto, Txileko erlojupeko txapelduna
Laborak Kutxako txirrindulariak erlojupeko hirugarren urrea poltsikoratu du Txileko Txapelketan (2022, 2025 eta 2026), eta urteko hirugarren garaipena lortu du, otsailean El Salvadorko Tourrean bi lasterketa irabazi ondoren.