Mikel Landa eta Pello Bilbao, Valentziako Itzulian, Euskaltel-Euskadi, Caja Rural eta Kern Pharma taldeekin
Mikel Landa gasteiztarra eta Pello Bilbao gernikarra (biak Ineos taldekoak) 2023ko Valentziako Itzulian izango dira, asteazkenetik aurrera (otsailaren 1etik). Besteak beste, Carlos Rodriguez espainiarra (Ineos), Aleksandr Vlasov errusiarra (Bora-Hansgrohe), 2022ko irabazlea bera, Biniam Girmay eritrearra (Intermarché Circus-Wanty) eta Ineos taldeko Thymen Arensman herbeheretarra ere izango dira irteeran. Lasterketa asteazkenean hasiko da, eta igandean amaitu, bost etapa jokatuta.
Aipatutako bi euskal txirrindulariez gain, Euskaltel-Euskadi, Caja Rural-Seguros RGA eta Kern Pharma taldeek ere parte hartuko dute. 2023 honetan, 74. aldiz egingo dute Valentziako Itzulia.
Antolatzaileek ibilbide oso menditsua prestatu dute. Hainbat mendate ezezagun izango dira, laburrak baina oso gogorrak; tartean, La Frontera (Valentzia).
Hauek dira 2023ko Valentziako Itzuliaren etapetako profilak:
Lehen etapa: Orihuela-Altea (189,97 km).
Bigarren etapa: Novelda-Alto de Pinos, Benissa (178,47 km).
Hirugarren etapa: Betera-Sagunto (145 km).
Laugarren etapa: Burriana-La Cova Santa mendatea, Altura (181,89 km).
Bosgarren etapa: Paterna-Valentzia (93,19 km).
Zure interesekoa izan daiteke
Matthew Brennanek Espainiako Vueltako azkarrena izaten jarraitzen du, eta lau garaipen daramatza esprintean
Visma Lease a Bike taldeko txirrindulari britainiarrak, asteartean, lasterketako 81. ekitaldiko hamaseigarren etapa irabazi du, Palos de la Fronteran. Sailkapen nagusian, ez dago aldaketarik, eta Enric Masek lehen postuari eutsi dio; 2:06ko aldea du Gallekiko, eta 2:10 Roglicekiko.
Imanol Arriortuak Munduko Txapelketa irabazi du, tandem modalitatean, Alabaman
Basque Teameko txirrindulari bizkaitarrak, Mikel Aristi bere pilotuak gidatuta, Huntsvillen jokatutako Munduko txirrindularitza paralinpiko Txapelketako errepideko lineako probako urrezko domina irabazi du. Erlojupekoan, Arriortuak bosgarren postua eskuratu zuen.
Usoa Ostolazak, Igor Arrietak eta Markel Belokik Montrealgo Munduko Txapelketa jokatuko dute, errepideko lasterketan
Emakumezkoen proba irailaren 26an jokatuko dute, larunbatez; gizonezkoena, ordea, irailaren 27an izango da.
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2026ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 17an hasiko da. Gizonezkoak hiru egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
Van Aert bigarrenez nagusitu da, bero handiko etapan, eta Enric Masek lidergoari eutsi dio Kordoban
Wout van Aertek irabazi du Vueltako 15. etapa, Kordoban erabaki den esprint murriztuan nagusituta. Txirrindulari belgikarrak bigarren garaipena lortu du aurtengo edizioan, eta Enric Masek liderraren maillot gorria mantendu du, muturreko beroak eraginda ibilbidea murriztu behar izan duten jardunaldian.
Brenner nagusitu da La Panderan, eta Masek lehen postua sendotu du
Marco Brennerrek irabazi du Vueltako 14. etapa, ihesaldi luze baten ondoren, La Pandera mendatean jarritako helmugan esprintean nagusituta. Enric Masek, bere aldetik, aurrerapauso handia eman du sailkapen nagusian, Primoz Roglicekiko aldea handituta.
Pogacarrek 2032ra arte berritu du UAEarekin, eta amaitutzat eman du denboraldia
Bost aldiz Tourra irabazi duen txirrindulari esloveniarrak Arabiar Emirerri Batuetako taldearekin duen lotura luzatu du, eta Vueltako eroriko gogorraren ondorioz izandako lesioak sendatzen zentratuko dela iragarri du.
Wout van Aert nagusi Lojan, eta Enric Masek elastiko gorriari eutsi dio
Van Aertek laugarren garaipena lortu du Vueltan, Valentin Paret-Peintre Soudal taldeko frantziarra esprintean gaindituta. Enric Masek, berriz, sailkapen nagusiko lidergoari eutsi dio.
Jakob Omrzelek irabazi du Calar Alton, Urko Berrade bigarren dela, eta Enric Masek lidergoa sendotu du Espainiako Vueltan
Bahrain-Victorious taldeko txirrindulari gazteak irabazi du Espainiako Vueltako 81. etapa nagusia, eta Masek 27 segundo gehiago atera dizkie Primoz Roglic eta Felix Galli. Urko Berrade eta Pello Bilbao eguneko ihesaldian izan dira.
Matthew Brennan azkarrena izan da berriro esprintean, Lorcan, eta hiru garaipen lortu ditu Espainiako Vueltan
Vismako txirrinduari britainiarrak irabazi du lasterketako 81. ekitaldiko hamaikagarren etapa; Movistarreko Enric Masek lider jarraitzen du.